pdf artxiboa
2002/06/04

source site Gobernu Batzordeak, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) eta lehenengo Ingurumen Esparru Programa (2002-2006) onartu zituen 2002ko ekainaren 4an, eta epe luzerako ikuspegi estrategiko batean txertatu zituen Lurralde Goi-Bileran -Rio de Janeiron, 1992an- lurralde bakoitzean garapen iraunkorreko estrategiak egiteko hartutako konpromisoarekin lotuta. Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak bost ingurumen-helmuga eta ezinbesteko bost baldintza jarri ditu, eta EAEko Administrazio Publikoak lehentasunez sustatu beharko ditu. Xede eta baldintza horiek Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategian eta Ingurumenaren alorreko EBko Ekintzarako Seigarren Programan azaldutakoekin koherentzia gordez ezarri dira.

INGURUMEN-HELMUGAK:

1. Aire, ur eta lurzoru garbiak eta osasungarriak izan ditzagun bermatzea.

2. Natur baliabideen eta hondakinen kudeaketa arduratsua.

here 3. Natura eta biodibertsitatea babestea.

4. Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi komuna.

5. Klima-aldaketaren eragina mugatzea.

BEHAR DIREN BALDINTZAK:

1. Ingurumen-aldagaiak beste politika-alor batzuetan kontuan hartzea.

2. Indarrean dauden legeak eta beren aplikazioa hobetzea.

3. Merkatuak ingurumenaren alde lan egin dezan bultzatzea.

4. Herritarrak, Administrazioa eta enpresak gaitzea eta erantzunkide bihurtzea eta beren jokabideak iraunkortasun handiagoari begira aldatzea.

5. Ingurumen-alorreko ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza.

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...