Liburu interesgarriak


Ekologia. Kontzeptuak eta aplikazioak
0.0/5 rating (0 votes)

Ekologia. Kontzeptuak eta aplikazioak Manuel C. Molles Jr.

Argitaletxea: EHU
Urtea: 2011
ISBN: 9788498605518
Orrialdeak: 616
Prezioa: 60 € inguru

Ekologiari buruzko testuliburu ezagunenetariko baten euskarazko bertsioa, EHUko itzulpen-zerbitzuak argitaratua, eta Arturo Elosegi irakasleak gainbegiratua. 

Aurkikuntza berrien erritmoa azkar doanez, diziplina zientifiko dinamiko bat irakastea -hala nola ekologia- erronka handia da. Baina ekologiako irakasleen eta ikasleen erronka are handiagoa da, sistema ekologikoak maila askotan mehatxatzen dituzten ingurumen-arazo premiazkoetan ekologiak duen garrantzia kontuan hartzen badugu. Ikasleak arazo horiek ulertzeko eta konponbideak diseinatzeko hezten saiatzen garenean, ekologiaren alderdi guztiak dira garrantzitsuak. Beraz, ekologiaren hastapenetan azpidiziplina garrantzitsu guztien oinarriak bildu beharko lirateke. San Antonion (Texas), Ecological Society of America elkartearen 1991ko bileran, Paul Risser ekologo ospetsuak arloko kontzeptu garrantzitsuenetan kontzentratzeko erronka bota zien ekologiako irakasleei. Risserrek proposatu zuen kontzeptu nagusietan kontzentratuz gero diziplinaren egitura sendo bat eskainiko geniela ikasleei, gero kontzeptu horien gainean eraikiz joateko.

Leave a comment

You are commenting as guest.

Iruzkinak

  • Antton Alberdi

    30. April, 2012 |

    Jared Diamond biologo eta idazlearen maisulanetako bat. Iraganeko porrotetatik asko ikas daitekeela demostratzen du liburuan, eta nola,...

  • Antton Alberdi

    30. October, 2011 |

    Nik ezagutzen dudan odonatuen mendirako identifikazio-gakorik onena. Marrazki paregabeak eta azalpen zehatzak identifikazioa behar bezala...

  • Antton Alberdi

    28. October, 2011 |

    Tximeletak identifikatzeko liburu eder hau erabiltzen dut, eta benetan gustura nabil berarekin. Tapa gogorra du, ez da oso pisutsua eta...

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...