Baso-saguzarra
Barbastella barbastellus

Mundu mailan, hiru espezie baino ez dira Barbastella generoaren barruan sailkatzen (denak eurasiarrak), eta bakarra dugu Euskal Herrian: baso-saguzarra edo Barbastella barbastellus. Gainontzeko saguzarretatik erraz bereiz daiteke, oso iluna baita eta behealdera fusionatutako, muturreraino heltzen diren belarri txikiak baititu. Bi kume erdi ditzakeen Euskal Herriko espezie bakarra da.

Barbastella barbastellus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Schreber (1774)
Estatusa
nt

Deskribapena

Tamaina txikiko saguzarra da Barbastella barbastellus. Belarriak oso bereizgarriak dira espezie honetan: tamaina ertainekoak, beltzak eta behealdera fusionatuak dira. Aurrerantz proiektatzen dituenean, muturreraino heltzen direla ikus dezakegu. Tragoa, zorrotza da, barne ertza zuzena eta kanpo ertza goialdean ahurra eta behealdean ganbila direlarik. Egitura hau, zeiharki zuzendua dago belarriaren barnealderantz. Belarriaren kanpoaldean, gingil bat du, hau beti agertzen ez bada ere.

Hankak, erlatiboki handiak dira. Buztanak, gorputzak eta buruak batzen duten luzera bertsua izan ohi du, eta uropatagiotik 2 mm inguru irteten da. Ileak kolorazio oso iluna du (beltz-marroixka) eta dentsoa da. Indibiduo batzuetan, ileen puntak zurituta ager daitezke. Patagioa, aurpegia eta belarriak ere ilunak ditu. Bi ugatz-guruin ditu eta ez du dimorfismo sexual ageririk. Formula dentarioa 2.1.2.3./3.1.2.3. da.

Ekokokapena

Bilaketa fasean, bi CF-FM seinale igortzen ditu. Laburrak izaten dira eta maximoa 32-37 kHz-tatik 41-43 kHz-tara doa. 110-120 ms-ko tartean igortzen ditu. Ehizarako intentsitate baxuko deiak erabiltzen ditu, sitsak saguzarraren presentziaz jabetu ez daitezen eta horiengana ahalik eta gehien hurbiltzeko (Goerlitz et al. 2010).

Landaretza dentsoa den gunetan, Myotis eta Plecotus generoko espezieekin nahastu daiteke. Hau saihesteko, dei sozialei erreparatu behar zaie.

Banaketa

Bere banaketak, banda handi bat osatzen du Eurasiatik Afrikako iparralderaino heltzen dena. Eskandinavia, Britainia Handia, Maroko, Kanariar irlak, Kaukasoko mendilerroa eta Turkia besarkatzen du espezie honen hedadurak (Dietz et al. 2009). 

Euskal Herrian, kolonia egonkorrak eta negutarrak topatu dira. Negutarrak Itxina eta Arkamoko kobetan aurkitu dira eta egonkorrak Nafarroan zehar barreiaturik (Aihartza 2001).

Barbastella barbastellus Barbastella barbastellus

Habitata

Ingurune forestal eta malkartsuei loturiko espeziea da baso-saguzarra. 2000 m-tan aurkituriko indibiduoek eta 1300 m-tan kolonien presentziak, tenperatura baxuak ondo jasaten dituela adierazten dute.

Zuhaitz zuloetan eta azalaren azpiko hutsarteetan bizitzea gustuko du, eta hibernatzeko tenperatura baxuak nahiago ditu. Udan, eraikinen arrakaletan, kontraleihotan, zuhaitz zulotan, habia artifizialetan, koben sarreretan… aurkitu izan da (Steinhauser 2002, Russo et al. 2004). 



Habitat bereko espezie gehiago

Otus scops
Chalcides bedriagai
Jynx torquilla
Strix aluco
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Blanus cinereus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Sus scrofa
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Suncus etruscus
Canis lupus
Fringilla coelebs
Bubo bubo
Lacerta schreiberi
Pipistrellus nathusii
Microtus lusitanicus
Talpa europaea
Rana dalmatina
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Myotis bechsteinii
Plecotus auritus
Luscinia megarhynchos
Meles meles
Turdus philomelos
Apodemus flavicollis
Alytes obstetricans
Cyanistes caeruleus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sciurus vulgaris
Martes foina
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Martes martes
Sorex coronatus
Mus musculus
Garrulus glandarius
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Tyto alba
Rhinolophus ferrumequinum
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Miniopterus schreibersii
Picus sharpei
Dendrocopos major
Dama dama
Buteo buteo
Anguis fragilis
Aquila chrysaetos
Hyla arborea
Myotis nattereri
Myotis myotis
Myotis emarginatus
Nyctalus leisleri
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Scolopax rusticola
Lepus europaeus
Salamandra salamandra
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Dendrocopos minor
Ursus arctos


Elikadura

Ibai eta ur masen inguruan, basoen ertzetan, eta baita baso barruan ere, altuera txikian ehizatzen du. Hala ere, lurzoruan pausaturiko intsektuak ehizatzen ere behatua izan da (gleaning terminoaz ezagutzen da hau).

Elikagai iturri nagusia sitsak dira (gorotzen bolumenaren % 73-94). Bigarren postuan euliak ageri dira (Diptera, Calliphoridae, Tipulidae, Nematocera… bolumenaren % 4-17). Trichoptera, Neuroptera, Homoptera, Hymenoptera, Coleoptera  taxonetako animaliak eta armiarmak (Araneae) ere topatu izan dira espezie honen gorotzetan (Sierro 1999, Zeale et al. 2011).

Ugalketa eta ontogenia

Bigarren urterako lortzen dute heldutasun sexuala; emeek lehenengo urtean ere lor dezakete. Parekatzea udazkenean eta neguko gordelekuan  burutzen dute. Ondoren, arrek, koloniatik alde egiten dute eta talde txikitan biltzen dira.

Bi kume erditzen dituen Euskal Herriko saguzar bakarrenetarikoa da. Ekain aldera erditzen dute, eta kolonian bertan egiten dute.

Espeziearen bizi luzetasuna 5-10 urte bitartekoa izan ohi den arren, 22 urteko aleak ere ezagutzen dira (Abel 1970).

Bizimodua

15 indibiduotik berako koloniak eratzen ditu, handiagoak behatu badira ere. Kolonia batzuk sedentarioak diren bitartean, beste batzuk 10-75 km-tako migrazioak egiten behatu dira udako babeslekuetatik negukoetara (Frank 1960), 300 km egiten ere ikusi izan dira. Negua beste hainbat espezierekin batera igaro dezakete kobazuloetan, kolonia handiak osatuta (Frank 1960, Uhrin 1995).

Gau hasi eta berehala aktibo bihurtzen dira; kasu batzutan gautu aurretik ikusi izan dira hegan. Ez dira gordelekutik 5 km baino gehiago urruntzen, normalean (Steinhauser 2002).

 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez dago saguzar espezie honetan espezializatzen den predatzailerik. Egagropiletan ere, urrien topatzen den kiropteroa da (% 3).

Nabarmenak dira belarrian izaten dituzten bolatxo laranjak: akaroak (Spinturnix puntactus, Bewsiella fledermaus eta Paraperiglischrus rhinolophinus), dipteroak, trematodoak edota nematodoak izan daitezke. Gehienetan akaroak dira saguzarra parasitatzen dutenak.

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Euskal Herriko saguzarrak: itzal hegodunak

Antton Alberdi | 2012ko apirila

Bibliografia


Goerlitz HR, ter Hofstede HM, Zeale MRK, Jones G, Holderied MW. 2010. An Aerial-Hawking Bat Uses Stealth Echolocation to Counter Moth Hearing. Current Biology, 20(17): 1568-1572

Zeale MRK, Butlin RK, Barker G, Lees DC, Jones G. 2011. Taxon-specific PCR for DNA barcoding arthropod prey in bat faeces. Molecular Ecology Resources, 2: 236-244

Sierro A. 1999. Habitat selection by barbastelle bats (Barbastella barbastellus) in the Swiss Alps (Valais). Journal of Zoology, 248: 429-432

Abel G. 1970. Zum Höchsalter der Mopsfledermaus (Barbastella barbastellus). Myotis, 8: 38

Aiharza JR. 2001. Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación. Doktoretza-tesia, EHU. Bilbo

Dietz C, von Helversen O, Nill D. 2009. Bats of Britain, Europe & Northwest Africa. A&C Black. Londres
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2011/11/28 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 3345 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...