Hontz handia
Bubo bubo

Europako harrapari gautarrik handiena da Hontz handia. Belarri modura dituen luma handiengatik bereizten da, baita moko beltz eta makur, eta lumaz betetako hankengatik ere. Basoak eta haranak inguratzen dituzten amildegi arrokatsuetan bizi da. Europa ia osoan aurkitzen den arren, Euskal Herrian duen banaketa eskasa eta irregularra da. Hala ere, orain gutxiko datuek populazioaren egoera hobetzen ari dela erakusten dute, nahiz eta espeziea arriskuan jar lezaketen mehatxuak diharduten.

Bubo bubo

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Strigiformes
Familia
Strigidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Izenak adierazten duenez, tamaina handiko hontza da, 59-73 cm luzera eta 1,5-3 kg pisu bitartekoa, normalean emea arra baino handiagoa izanez. Hego-zabalera 1,4-1,7 m-koa izan ohi da. Bereizten duen ezaugarri morfologiko nabariena belarri modura dituen luma handiak dira, atsedenaldian dagoenean “V” itxura hartu eta lurraldea babestean edota uluka aritzean itxiak mantentzen dituenak. Bekain beltz markatuen azpian dauden lerro beltzez inguratutako begi laranjek izaera errespetagarria ematen diote. Aurpegi-diska argia du eta begien artean “x” itxurako marka. Lumajeari dagokiola, bizkarraldekoa arre argia da, orban ilunez estalia, eta sabelaldekoa argiagoa da, ildaska okrez osoki apaindua dagoena.  Mokoaren azpian eta lepoan zehar luma argiagoak dira eta buztan motxekoek horizontalak diren orban ilunak dituzte. Hegalak goitik marroiak dira, luma primario eta sekundarioak horiekin.

Tamainan eta lumajearen kolorean oinarrituz, hogei subespezie deskribatu dira jada. 2007 urtean Bubo bubo ascalaphus eta Bubo bubo bengalensis subespezieak bi espezie desberdinetan banatu ziren, Bubo ascalaphus eta Bubo bengalensis.

Antzeko espezieak

Asio otus
Asio otus

Hontz handiaren antzekoa da, izan ere buruan belarri modua mototsak ditu eta lumajearen eta begien kolorea antzekoa da. Desberdindu egiten dira lirainagoa eta txikiagoa delako (luzeran 20 cm txikiagoa gutxi gorabehera).

Kantua

Hontz handiaren kantua, distantzia handitara entzungarria dena, oso berezia da: soinudun aldiak isiltasun aldiekin erregularki txandakatzen ditu. Gutxi gorabehera 10 segundoro ezaguna den “hu-hu” igortzen du. Bere ohiuaren bigarren zatia 4 km-ko distantziara entzun daiteke. Eguneko lehen eguzki izpiak ateratzen hastean, ehizatzeari utzi eta bere gordelekura abiatzen da eta egin dezakeen hotsik ozenena igortzen du, bereziki udazken bukaera eta neguan. Alerta-egoeran hontzak oihu desberdinak igortzen ditu, “kúa” antzeko soinu kirrinkariak.

Banaketa

Ipar Hemisferioan banaketa paleartikoa du. Erresuma Batuan, Irlandan eta Islandian izan ezik ia Europa osoan aurkitzen da, baina lurralde atlantikoan arraroa da ikusten. Iberiar penintsula osoan zehar aurkitzen da, eta gune bereizietan agertzen da: Kantauriar kateetan, Pirinioetan, estremadurar eta andaluzkako zerratan. 

Euskal Herrian, irregularki banatua dago eta nahiko urria da. Bizkaiko mendebaldean (Enkartazioak), Valderejo natura-parkean, Arabako mendietan, Arabar Errioxan (Araba), Jara eta Larla mendialdean (Nafarroa Beherea) eta arrokatsuak diren Media eta Bardean (Nafarroa). Gipuzkoan aldiz, oso urria da (Alvarez et al. 2012).

Bubo bubo Bubo bubo

Habitata

Giza presentziarik gabeko basoz estalitako eskualdeak dira bere habitat naturala. Bere ekologia-lehentasuna paisaia heterogeneo eta anitzeko guneak aukeratzea dela dirudi, non sastrakak nagusi diren. Haran sakonen inguruan dauden harkaizti eta labarrak gustuko dituenez habia jartzeko, gune arrokatsuak dira eskura behar dituenak. Euskal Herrian eta Espainian ekosistema harkaiztietara lortzen den arren, Europako beste lurraldeetan ikusi da gai dela habitat dibertsitate handira moldatzeko, baso euro-siberiarretatik hasita zuhaitzik gabeko guneetaraino.



Habitat bereko espezie gehiago

Pyrrhocorax pyrrhocorax
Chalcides bedriagai
Pandion haliaetus
Uria aalge
Larus argentatus
Phoenicurus ochruros
Tichodroma muraria
Microtus agrestis
Montifringilla nivalis
Micromys minutus
Neophron percnopterus
Prunella collaris
Alca torda
Phoenicurus phoenicurus
Rana dalmatina
Salamandra salamandra
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Rana temporaria
Dendrocopos minor
Erithacus rubecula
Fringilla coelebs
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Gyps fulvus
Gypaetus barbatus
Plecotus austriacus
Lanius senator
Dama dama
Rhinolophus hipposideros
Vulpes vulpes
Suncus etruscus
Microtus duodecimcostatus
Alauda arvensis
Blanus cinereus
Galerida cristata
Martes foina
Rattus rattus
Colias croceus
Ardea cinerea
Plecotus macrobullaris
Aquila chrysaetos
Mustela nivalis
Aegolius funereus
Pyrrhocorax graculus
Rupicapra pyrenaica
Tadarida teniotis
Aquila pennata
Aquila fasciata
Parnassius apollo
Chionomys nivalis
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Cervus elaphus
Mustela erminea
Mus musculus
Apodemus flavicollis
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Tyto alba
Garrulus glandarius
Myotis bechsteinii
Meles meles
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Sus scrofa
Turdus philomelos
Hyla arborea
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Apodemus sylvaticus
Crocidura suaveolens
Dryocopus martius
Picus sharpei
Dendrocopos medius
Lacerta schreiberi
Martes martes
Dendrocopos major
Jynx torquilla
Caprimulgus europaeus
Crocidura russula
Cuculus canorus
Otus scops
Scolopax rusticola
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Microtus gerbei
Microtus lusitanicus
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Tamaina erdiko eta txikiko ugaztunetan oinarritzen da hontz handiaren elikadura; basasagu, lursagu, muxar, saguzar, baita handiagoak diren untxi, azeri eta katagorrian. Hegaztiak ere ehizatzen ditu, hala nola belatxiki, eskinoso, eper, uso, mika. Harrapari gorena denez, tamaina handiko hegazti harrapariak ehizatzen ausartzen da, zapelatz arrunta edo miru beltza kasu. Behin harrapakina digerituta, egagropila modura hezur eta ileak ahotik botatzen ditu, 3-4 x 8-12 cm bitartekoak izan ohi direnak. Gauez ehizatzen du, batzuetan hiri eta herrien inguruan.

Ugalketa eta ontogenia

Bikotea sasoi hotzean zehar bilatzen du eta neguan ematen da gorteiatzea. Bikoteak eskuragaitza den harkaitz-labarraren irtengune batean zuloa egin eta bertan jartzen du habia. Ez dute ia materialik erabiltzen habia egiteko, beraien kezka nagusia txitak euri-uretatik babestea da. Urtarril-otsaila amaieran emeak 2-3 arrautza zuri jartzen ditu (urteko errunaldi bakarra) eta 35 egunez inkubatzen ditu, bitartean arra izanez elikagaien arduraduna. 60-70 egun dituzten txita gazteak, lumatxa grisa mantentzen dutenak, prest egongo dira hegan egiten hasteko.

Bizimodua

Hontz handia hegazti sedentario eta lurraldekoia da eta habia egiterako garaia kenduta, bakarrik bizi da. Monogamoa da, bikote bakarrarekin igarotzen du bizi osoa.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Ez dago espezie zehatzik elkarrekintza garbia erakusten duenik.

Kontserbazioa

Antzina Europako kontinentean oso ugaria zen hontz handia, ehiza dela eta hiri inguruetatik ihes egin zuen. Izan ere, sineskeria batek zioen adur txarreko hegaztia zela eta mendeetan zehar ehizatua izan zen, herri batzuetan ia desagertzeraino. Zorionez, desagerpen prozesua etetea lortu zen. Orain bi hamarkada indibiduo berrien sarrera burutu zen, esaterako Asturiasen, Galizian eta Euskal Herrian. Egungo hontz handiaren tendentzia bai Euskal Herrian eta Espainian emendatzekoa da.


Europan 13000-38000 bikote ugalkor daudela estimatu da, horietatik Iberiar penintsulan 2500 bikote topatuz. Nukleo handienak Katalunia eta Andaluzian aurkitzen dira. Gaur egun espeziearen finkatzeari kalte gehien egiten dioten faktoreak linea elektrikoak, ehiza eta eskalada bezalako kirolak dira (Alvarez et al. 2012).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Alvarez K., Olano M., Ugarte J., Vazquez J., Aierbe T., Ansorregi F., Galdos A., Urrozola A., Hurtado R.. 2012. Población y distribución del búho real Bubo bubo (Linnaeus, 1758) en Gipuzkoa. Munibe Natur Zientziak, Aranzadi, 6: 201-207

Penas Patiño XM, Pedreira López C, Silvar C. 2012. Guía de Aves de Euskal Herria. Sua Edizioak.
Egilea: Maite Lopez de Arbina | Sorrera: 2013/11/23 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | Bisita-kopurua: 3830 | Argazki nagusia: Martin Mecnarowski

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...