Karraka
Coracias garrulus

Hegazti honek haurren jostailu bati ematen dio izena. Izan ere, karrakaren kantuak, nota motz eta soinu gogorrekoak, jostailu honek ateratzen duen soinua gogorarazten baitu. 

Coracias garrulus

Phyluma
Chordata
Klasea
Hegaztiak
Ordena
Coraciiformes
Familia
Coraciidae
Deskribatzailea
Linnaeus,1758
Estatusa
nt

Deskribapena

29-32 cm arteko hegaztia da, buru eta moko nahiko handiak ditu eta morfologikoki bele edo erroien antza izan dezakeen arren, lumaje koloretsu eta biziak errez desberdintzatzen dute. Burua, lepoa, bularra eta isatseko lumak urdin argiak izaten ditu nagusiki, bizkarraldekoak aldiz, marroi-gorriskak. Eskapula inguruan eta bizkarraren behekaldeko lumak more biziak izaten dira eta lema-lumen muturra eta begien ingurua beltza izaten da (Avilés 2006). Bi subespezie bereizten dira, Coracias garrulus garrulus  eta Coracias garrulus semenowi.

Kantua

Aleek beraien arteko komunikazioa “rak-ack” moduko soinu gogorren bidez egiten dute. Gorteiuan eta beste espezieekin erlazionatzean soinu oso zaratatsua egiten dute bukaeran azkartuz “Rak-rak-rak-rak-rakg-rakg-rakg” modukoa (Avilés 2006).

Banaketa

Bi subespezieek banaketa desberdina dute. Coracias garrulus garrulus Marokon, Europa hego-mendebalde eta erdialdean, Asia mendebaldean (Iran) eta Siberia hegoaldean ugaltzen da. Coracias garrulus semenowi aldiz, Iraken, Turkmenistan iparraldean, Kazajstatan hegoaldean eta Txina iparekialdean ugaltzen da. Bi subespezieek banaketa desberdina izaten dute neguan, nahiz eta biak Afrikara migratzen duten, lehenengoak Senegal eta Camerun inguruan eta bigarrenak Etiopia mendebaldea, Kongo eta Hegoafrika inguruan.

 

Iberiar penintsulan banaketa nahiko barreiatuta dauka, iparraldeko, erdialdeko eta hegoaldeko lautadetan eta eremu mediterranearrean. Euskal herriari dagokiola, Nafarroa erdialdean deskribatu dira hegazti espezie honen ale bakarrak (Avilés 2006).

Coracias garrulus Coracias garrulus

Habitata

Karrakak estepa epel eta uda beroak dituzten Europako eremu mediterranearretan izaten ditu txitak. Eremu baxu eta irekiak nahiago ditu, harizti eta pinudi helduen basoak, txilardiak betetako basoen soilguneak, nekazalguneak, ibarbasoak eta zuhaitz arantzatsu eta hosto gutxiz osatutako lautadak. Negua sabana lehor edo zuhaitz gehiagoko lautadetan pasatzen ditu (del Hoyo et al. 2001).

 

Europan okil berdeak (Picus viridis) ibarbasoetako zurzurietan (Populus alba) utzitako zuloak erabiltzen ditu nagusiki. Hala ere, sahats edo zumeetan (Salix spp.) utzitako zuloak edo platanondoek (Platanus orientalis) izaten dituzte zulo naturalak ere erabiltzen dituela ikusi da, baita paretetan edo hareatzetan agertzen diren zuloak (Tron 2006).

 

Orokorrean nekazal eremuetan elikatzen dira, larreetan (maiatza-ekaina) eta zerealen landaketetan (ekaina-uztaila). Lurgorriak gustukoak dituztela ere ikusi da. Mahastian ere desribatu izan da, baina lurzoruak biluzik ez daudenetan bakarrik (Tron 2006). 



Habitat bereko espezie gehiago

Rana dalmatina
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Salamandra salamandra
Rana temporaria
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Motacilla cinerea
Dendrocopos minor
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Picus sharpei
Bubo bubo
Otus scops
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Fringilla coelebs
Phoenicurus phoenicurus
Alcedo atthis
Natrix maura
Trachemys scripta
Cobitis calderoni
Cinclus cinclus
Mustela lutreola
Luscinia megarhynchos
Neomys anomalus
Rana iberica
Ardea cinerea
Galemys pyrenaicus
Aquila chrysaetos
Ursus arctos
Martes foina
Vulpes vulpes
Dama dama
Myotis emarginatus
Lutra lutra
Neomys fodiens
Capreolus capreolus
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Tyto alba
Garrulus glandarius
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Cervus elaphus
Alytes obstetricans
Hyla arborea
Anguis fragilis
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Meles meles
Sus scrofa
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus pipistrellus
Glis glis
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Sciurus vulgaris
Pipistrellus nathusii
Lacerta schreiberi
Martes martes
Strix aluco
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Apodemus sylvaticus
Apodemus flavicollis
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Crocidura suaveolens
Sorex minutus
Nyctalus lasiopterus
Asio otus
Sorex coronatus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Karraka ornogabeez elikatzen da batez ere, hala nola, kakalardoez, kilkerrez, matxinsaltoez, beldarrez, euliez edo armiarmez. Animalia handiagoak jaten dituela ere deskribatu izan da, besteak beste, igelak, muskerrak, sugeak eta hegazti txikiak, ahulduta daudenean. Denbora asko pasatzen dute puntu alturen batean, adar, hesi, etab. lurzoruari begira, harrapakin potentzialen bat agertu arte (del Hoyo et al. 2001). Europako karrakaren kasuan, ikusi izan da, nekazal-lurrak goldatzen ari direnen, lurrazpitik ateratzen diren ornogabeak harrapatzeko zain egoten direla (del Hoyo et al. 2001).

Ugalketa eta ontogenia

Espezie hau monogamoa eta lurraldekoia da, eta habia zuhaitz handi, pareta edo amildegien zuloetan egiten du (del Hoyo et al. 2001). Maiatza eta ekaina bitartean emeak 4 edo 5 (batzuetan 7 arte) arrautza jartzen ditu (Avilés et al. 1999) eta 17 edo 19 egunez txitatzen ditu. Txitak biluzik eta itsu jaiotzen dira baina berehala garatzen hasten dira eta 25-30 egunen buruan uzten dute habia. Helduek gazteak elikatzen dituzte hiru astez edo gehiagoz (del Hoyo et al. 2001).

Bizimodua

Espezie honek izugarrizko distantziak egiten ditu kontinenteen artean migrazio garaian. Karrakak Europako eta Asiako ugalketa eremuetatik 10000 kilometro egiten ditu hegan uda bukaeran (abuztua eta iraila) Afrika sub-Sahariarrera iritsi arte, eta alderantzizko bidea hasten du udaberrian (apirilean)(Avilés 2006).

 

Espezie lurraldekoia da eta bikote bakoitzak bere lurraldea nahiko oldarkor babesten du (del Hoyo et al. 2001). Txitek usain txarreko substantzia bat botatzen dute bere buruen gainera izututa daudenean. Substantzia honek usaimenaz baliatzen diren harrapariak desorientatu eta gurasoak habia arriskuan dagoela ohartarazten ditu (del Hoyo et al. 2001).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Belatz gorria (Falco tinnunculus), beltxiki (Corvus monedula) eta okil berdearekin  (Picus viridis) elkarrekintzak dituela ikusi da, izan ere, azken hauek sorturiko zuloak erabitzen baitituzte. Neguan beste karraka espezieekin eta zenbait belatzekin intsektuak harrapatzeko izaten dituzten elkarrekintzak deskribatu dira. Ugalketa aurreko migrazioetan erlatxoriarekin (Merops apiaster) elkarrekintzak sortu ditzake (Avilés 2006). 

Kontserbazioa

Karrakak banaketa eremu guztian zehar jasandako beherakadak ia mehatxatutako (NT) espezie bihurtu du IUCNren zerrenda gorriaren arabera. 

Espezie honek 100.000-220.000 aleko populazio zuen Europan baina azkeneko hamarkadetan jasandako beherakadak hiru belaunaldietan populazioaren % 30aren galera ekarri du. Beherakadak nabariagoa izan dira iparraldeko populazioetan eta beste zenbait lekuetan, beraz kaltebera (VU) izatetik ez dago oso urrun. 

Populazioaren beherakadaren erantzulea nekazaritza intentsiboaren hedapena eta bertan erabiltzen diren teknikak dira. Izan ere, gero eta eremu geihago erabiltzen direnez nekazal lurrentzat, hesi, baso eta karrakarentzat habitat potentzialak izan daitezkeen hainbat leku suntsitu egiten dira, habiak egiteko lekuak gutxituz. Gainera, espezie bakarra landatuz eta pestiziden kontrolik gabeko erabilerek elikagaiak murriztu egiten dituzte (Kovacs et al. 2008).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Tron F. 2006. The European Roller as a flagship species for a local stakeholders-based approach of Mediterranean farmland conservation. Abstract for the 1st European Congress of Conservation Biology ‘Diversity for Europe’.

Kovacs A, Barov B, Orhun C, Gallo-Orsi U. 2008. International Species Action Plan for the European Roller Coracias garrulus garrulus. BirdLife International For the European Commission.

del Hoyo J, Elliott A, Sargatal J. 1994. Handbook of the Birds of the World. Vol. 6: Mousebirds to Hornbills. Lynx Edicions. Barcelona

Aviles JM, Sanchez JM, Sanchez A, Parejo D. 1999. Breeding biology of the Roller Coracias garrulus in farming areas of the southwest Iberian Peninsula. Bird Study, 46: 217 - 223

Avilés JM. 2006. Vertabrados ibericos; Carraca europea– Coracias garrulus. Enciclopedia Virtual de los Vertebrados Españoles. Museo Nacional de Ciencias Naturales.
Egilea: Maddi Arzak | Sorrera: 2013/12/27 | Azken eguneraketa: 2014/01/04 | Bisita-kopurua: 1633 | Argazki nagusia: Artur Mikolajewski

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...