Hegoaldeko suge leuna
Coronella girondica

help with writing college essays

click here Hegoaldeko suge leunaren latinezko izena Coronella girondica da. Coronella hitzak 'koro txikia' esan nahi du latinez eta suge honi atxikitu zaio buruan aurkezten duen orbanagatik. Luzera txikiko sugea da eta Europa hegoaldean eta Afrika iparraldean bizi da. Euskal Herrian Gipuzkoan eta batez ere Araba eta Nafarroan suge arrunta da.

Coronella girondica

Deskribapena

dissertation proposal prospectus

Buy iSkysoft Video Converter 5 Hegoaldeko suge leuna luzera txikiko, buru txikiko eta buztana erlatiboki txikia duen sugea da. Bataz beste 25cm-ko luzera du; 50-90cm arteko aleak ere egon daiteezke.

http://fmindesign.in/medical-school-admission-essay-help/ medical school admission essay help Alde dortsala eta laterala kolore gris edo arrekoak izaten dira. Gainera, alde dortsalak beraien artean loturarik ez duten zeharkako marra ilunak aurkezten ditu. Alde bentralean  diseinu xakeztatua duten karratu itxurako orban ilunak ageri dira, ezaugarri honek genero bereko Coronella austriaca espezietik bereiztea errazten duelarik.

source link Buruaren alde dortsalak U itxurako orbana aurkezten du; alde lateral bakoitzean berriz, lerro beltz bana dago. Honek begia zeharkatzen du, eta plaka frontaleraino luzatzen da. Hegoaldeko suge leunak ez du dimorfismo sexual nabarmenik aurkezten, hala ere, arren alde bentraleko eta dortsaleko ezkata-hilaren kopurua txikiagoa da emeena baino (arrek 19, emeek >19); arren isatsa ere erlatiboki handiagoa da eta ezkata subkaudalen kopurua ere bai.

Antzeko espezieak

Coronella austriaca

http://truefocusvideo.com/get-help-writing-a-dissertation-outline/

http://popyentradas.com/order-a-research-paper-online/ Order A Research Paper Online Alde bentralean diseinu xakeztatua duten karratu itxurako orban ilunak ageri ditu hegoaldeko suge leunak, genero bereko iparraldeko suge leunetik bereiztea errazten dutenak.

Banaketa

http://ducasco.gr/finance-essay-experts-help-us/ Coronella girondica espeziearen banaketak Afrikako ipar-ekialdea (Marokoko kosta, Aljeria, Tunisia, Rif mendikateak eta Erdi- eta Goi-Atlasa) (Bons & Geniez, 1996; Schleich et al., 1996) eta Europako hego-mendebaldea barneratzen ditu. Europa mailan, Iberiar penintsulako zaiti gehiena, Frantziako hegoaldea eta Italiako iparraldea eta erdialdea betetzen du. Iberiar penintsulan Mendikate Kantaurriarrean (Galiziako iparraldea eta Asturiaseko mendebaldea) eta mendikate nagusien eremu garaienetan soilik falta da. Oso zabalduta dago Gaztela-Leonen, Nafarroan eta Katalunian. Atlantikoko (Galán, 1987; 1998; 2003)  eta Mediterraneoko (Mateo, 1990; Pedrocchi & Pedrocchi, 1994) zenbait irletan ere ageri da.

buy essay plan Euskal Herrian ia lurralde osoan aurki badaiteke ere, bere bizimodu ezkutua dela eta ez dugu datu gehiegirik bere banaketa zehatza finkatu ahal izateko. Nolanahi ere, Kantaurialdean hegoaldeko suge leuna nonahi baina urri ager daiteke kostaldean, eta lehorrean barnera egiten dugun heinean lokalagoa da. Edonola ere, eskualde menditarretan ez da ageri, ez Pirinioen inguruetan eta ez uren banaketa-lerroa osatzen duten mendi gehientsuenetan ere, gure lurraldean beti ere 800 m-ko altitudetik behera ageri baita. Eskualde mediterraniarrean berriz, edonon ikus daitekeela esan genezake, nahiz eta Arabako eta Nafarroako hegoaldeko eremu lehorragoetan ugariagoa den.

Coronella girondica Coronella girondica

Habitata

Espezie generalistatzat har dezakegu Hegoaldeko suge leuna, habitat natural ugari betetzen baititu. Iberiar Penintsulako iparraldean hegoalderantz orientaturiko mendialdeetan ageri da (Galán, 1988). Aldiz, hegoaldean iparralderantz orientaturiko mendialdeetan eta begetazio nahikotxo duten guneetan topa daiteke, baita ere, lur-eremu soil eta lauetan. Begetazio gutxiko edo ertaineko artadi, harizti, pinudi, sastrakadi eta espartzadietan (Lygeum spartum) bizi da (Segura, 2004). Ez da ordea, horren ugaria nekazal guneetan. Altitudeari dagokionez itsas-mailatik Mendikate Betikoetaraino (2.150 m) topa dezakegu.


Elikadura

Espezie sauriofagoa da, hau da, sugandiletaz elikatzen da batez ere. Hala ere, neurri txikiago batean, eskinkoak, gekonidoak, narrasti-arrautzak, mikrougaztunak, hegazti-arrautzak eta artropodoak ere bere dietaren zati dira (Galán, 1998; Luiselli et al., 2001).

Ugalketa eta ontogenia

Arrek zein emeek heldutasun sexuala 4 urterekin lortzen dute eta 15 urte bizitzera hel daitezke. Araldia udaberri aldera ematen da, Coronella girondica espeziea hibernazio-sasoitik esnatzean alegia, eta estaltzea maiatzean edo ekainean. Espezie obiparoa da, batazbeste 10 arrautza erruten ditu. Arrautza kopurua emearen tamainarekin zuzenki lotuta dago eta 2tik 20 bitarterakoa da. Errunaldia uztaila erdialdera gertatzen den bitartean, eklosioa irailan ematen da.

Bizimodua

Martxotik azaro erdialdera arte aktiboa da Hegoaldeko suge leuna. Eguneko zikloan zehar suge ilunabatar eta gautarra dugu Coronella girondica espeziea (Falcón, 1982; Galán, 1998). Termoerregulazioari dagokionez, litekeena da suge tigmotermoa izatea (substratuaren bidezko termoerregulazioa burutzen duen espeziea) (Malkmus, 2004).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Artropodo, narrasti (Malpolon monspessulanus, Vipera lataste) (Salvador & Pleguezuelos, 2002) eta hegaztien  (Milvus migrans, Circaetus gallicus, Buteo buteo) (Bustamante, 1985) dietaren parte dira hegoaldeko suge leunak. Ugaztunen artean, litekeena da basurdearen (Sus scrofa) harrapakina ere izatea, basurdearen emendioa eman den tokietan suge honen murriztea ikusi baita.

Kontserbazioa

Itxura guztien arabera hegoaldeko suge leun populazioen joera Euskal Herrian egonkorra da. Monakoko Printzerriko populazioaren gainbehera bakarrik adierazi da.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Salvador A , Pleguezuelos JM. 2002. Reptiles españoles. Identificación, historia natural y distribución. Esfagnos. Talavera de la Reina

Galán, P. 1998. Culebra lisa meridional. En: Fauna Ibérica vol 10: Reptiles. MNCN, CSIC. Madrid

Galán, P. 2003. Anfibios y reptiles del Parque Nacional de las Islas Atlanticas de Galicia. Faunística, biología y conservación. Ministerio de Medio Ambiente. Madrid

Segura, C. 2004. Uso del hábitat y cambio en la comunidad de ofidios del sureste ibérico (1980-2003). Proyecto Ambiental, Univ. de Granada. Granada

Malkmus, R. 2004. Amphibians and Reptiles of Portugal, Madeira and the Azores-Archipielago. A.R.G. Gantner Verlag K.G. Ruggell

Schleich, H. H., Kästle, W., Kabisch, K. 1996. Amphibians and reptiles of North Africa. Koeltz. Königstein

Bons, J., Geniez, P. 1996. Anfibios y Reptiles de Marruecos (incluido Sahara Occidental). Atlas biogeográfico. Asociación Herpetológica Española. Barcelona

Galán, P. 1987. Notas preliminares sobre la herpetofauna de las islas Cíes y Ons. Mustela, 3: 64-69

Pedrocchi, C. 1994. Adición de Coronella girondica a la herpetofauna de las islas Medes (Girona). Bol. Asoc. Herpetol. Esp, 5: 16-17

Galán, P. 1988. Segregación ecológica en una comunidad de ofidios. Doñana. Acta Vertebr., 15: 59-78

Luiselli, L., Pleguezuelos, J. M., Capula, M., Villafranca, C. 2001. Geographic variations in the diet composition of a secretive Mediterranean colubrid snake: Coronella girondica from Spain and Italy. It. J. Zool, 68 (1): 57-60

Falcón, J. M. 1982. Los Anfibios y Reptiles de Aragón. Librería General. Zaragoza

Mateo, J.A. 1990. Aspectos biogeográficos de la fauna reptiliana de las islas españolas. Rev. Esp. Herpetol, 5: 37-41
enter Egilea: Asier Diaz | Sorrera: 2012/02/23 | http://www.apisalud.es/?best-admission-essays best admission essays Azken eguneraketa: 2014/08/20 | follow Bisita-kopurua: 1508 | Argazki nagusia: BennyTrapp

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...