Kuku arrunta
Cuculus canorus

Udaberriaren etorrera iragartzen duelako da, batez ere, kuku arrunta ezaguna. Baina badu ospea ematen dion beste ezaugarri bat ere: txitatze parasitoa da, hau da, beste espezie batzuen kabia eta bertako gurasoen zaintza erabiltzen ditu kukuak bere txitak hazteko.

Cuculus canorus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Cuculiformes
Familia
Cuculidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

Kuku arruntak 32-36 cm-ko luzera du, hego-zabalera 54-60 cm-koa eta 80-160g-ko pisua (luontoportti.com). Ar heldua grisa da goi aldetik, baina behekaldea zuria da, barra beltzekin. Buztana luzea eta beltza da, puntu zuriekin. Hanka laburrak ditu eta hego puntazorrotzak. Eme helduaren koloreak antzekoak dira, baina goikaldetik marroia eta behekaldetik zuria (barra beltzekin) da batzuetan. Kuku gazteak ere honelako kolorazioa du, lepoaren atzekaldean orban zuri bat izan hoi duelarik (Hernandez, 2001; montes.upm.es).

Kantua

Udaberriaren iritsiera adierazten du kukuaren kantuak. Arraren kantua ku-ku garbia den bitartean, emearena txio azkar eta zezelkatua da (Hernandez, 2001).

Banaketa

Ia paleartiko guztian zehar aurkitu daiteke Cuculus canorus, Espainiatik Japoneraino. Mendabaldeko populazioek neguan Afrika subsahariarraren hegoaldera migratzen dute eta ekialdeko populazioek Irla Filipinarretara eta Asia hegoaldera migratzen dute (Hernandez, 2001). Europa guztian zehar dago, Islandia eta Irla Atlantikoetan izan ezik (montes.upm.es).

Cuculus canorus Cuculus canorus

Habitata

Ia edozien gunetan bizi daiteke: sastrakadi, baso (artelazti, artadi, harizti, pagadi eta pinudietan), landagune eta hezeguneetan (Hernandez, 2001; montes.upm.es).



Habitat bereko espezie gehiago

Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Dendrocopos minor
Rana temporaria
Accipiter gentilis
Erithacus rubecula
Dama dama
Vulpes vulpes
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Caprimulgus europaeus
Otus scops
Bubo bubo
Scolopax rusticola
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Lanius senator
Suncus etruscus
Gallinago gallinago
Microtus cabrerae
Rattus norvegicus
Gasterosteus aculeatus
Lymnocryptes minimus
Mustela lutreola
Asio flammeus
Acrocephalus scirpaceus
Acrocephalus arundinaceus
Alosa alosa
Ardea cinerea
Larus argentatus
Chalcides bedriagai
Martes foina
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Blanus cinereus
Canis lupus
Uria aalge
Pandion haliaetus
Alca torda
Luscinia megarhynchos
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Tyto alba
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Mustela erminea
Cervus elaphus
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Meles meles
Sus scrofa
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Nyctalus leisleri
Mus musculus
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Strix aluco
Martes martes
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Lacerta schreiberi
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Apodemus sylvaticus
Apodemus flavicollis
Sorex coronatus
Asio otus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Nyctalus lasiopterus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Cuculus canorus intsektiboroa da, helduak zein larbak jaten dituelarik. Hegazti gehienek ar iletsurik jaten ez badute ere, kuku arruntak bai. Ar iletsuak jan aurretik arraren ertz bat moztu egiten du mokoarekin eta, gero, arra astindu egiten du eduki toxikoak bota arte. Modu honetara ez da pozoitzen (Hernandez, 2001).

Ugalketa eta ontogenia

Kuku arrunta txitatze parasitoa da, izan ere, emeak beste espezie baten kabian erruten ditu arrautzak. Kukuaren arrautzak ostalariaren arrautzen oso antzekoak dira, ostalariaren arabera kolore ezberdina izaten dutelarik. Arrautzen imitazioa parasitismorako moldaera da. Maiatza eta uztaila hasiera artean bi edo hiru egunero erruten du arrautza (luontoportti.com). Espezie ostalariak kabitik alde egiten duenean, kuku emeak kabiko arrautza bat atera eta berea erruten du. Hamabi egun eta erdi ondoren eklosionatzen du kukuaren arrautzak eta ostalariaren arrautzak edo gazteak kabitik kanporatu egiten ditu, elikagai guztia berarentzat delarik (Avilés & Moller, 2004; Avilés 2008; Hernandez, 2001; Kleven et al. 2004; Moskát & Hauber, 2007).

Bizimodua

Kukua lotsatia eta bakartia da, ugal garaian izan ezik (Hernandez, 2001).

Kontserbazioa

Ez du kontserbazio arazorik IUCN-ren arabera.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Montes, Forestal y del Medio Natural - Universidad Politécnica de Madrid. 2012. Guía interactiva de Aves Ibéricas. Guía interactiva de Aves Ibéricas. http://www2.montes.upm.es (2013/11/26)

. . Animal Diversity Web. http://animaldiversity.ummz.umich.edu (2013/02/07)

. . luontoportti.com. luontoportti.com. http://www.luontoportti.com/suomi/en/linnut/cuckoo (2013/12/01)

C. Moskát, M. E. Hauber. 2007. Conflict between egg recognititon and egg rejection decisions in common cuckoo (Cuculus canorus) hosts.. Anim Cogn, 10: 377-386

J. M. Avilés. 2008. Egg colour mimicry in the common cuckoo Cuculus canorus as revealed by modelling host retinal fuction.. Proc. R. Soc. B., 275: 2345-2352.

O. Kleven , A. Moksnes, E. Roskaft, G. Rudolfens, B. G. Stokke, M. Honza. 2004. Breeding success of common cuckoos Cuculus canorus parasitising four sympatric species of Acrocephalus warblers.. Journal of Avian Biology, 35: 394-398

J. M. Avilés, A. P. Moller. 2004. How is host egg mimcry maintained in the cuckoo (Cuculus canorus)?. Biological Journal of the Linnean Society, 82: 57-68
Egilea: Oihana Eizagirre | Sorrera: 2013/12/01 | Azken eguneraketa: 2013/12/01 | Bisita-kopurua: 2047 | Argazki nagusia: Vogelartinfo

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...