Amilotx urdina
Cyanistes caeruleus

Amilotx urdina Euskal Herriko txori txikirik deigarrienetariko bat da. Kolore eta kantu deigarriak dituenez, erraza da mendian ikustea eta identifikatzea. Eurasia mendebebaldean bizi da, eta Euskal Herrian lurralde guztian aurki daiteke. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat jotzen da, pinu- eta eukaliptu-landaketen eraginez izan duen beherakadagatik, batik bat. Orain gutxi Parus generoan sailkatzen zen arren, azterketa genetikoen ondorioz, genero berri bat proposatu da, eta bertan sailkatzen da egun; Cyanistes generoan, alegia.

Cyanistes caeruleus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Paridae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Txori txikia da, paseriforme txikien tamainakoa. 62-70 mm-ko hego-zabalera dute, eta 9-12 gramo bitarteko pisua. Tamainaren eta itxuraren aldetik, ez dute dimorfismo sexual nabarmenik. Burua  zuria da, eta buruaren gainean -txapel modura- orban urdina izaten dute. Mokotik buruaren atzealdera, begietatik igaroaz, antifaz urdin iluna dute, eta orban hori kokoteko lumaje urdinarekin batzen da. Bizkarraldeko lumaia berde-arrea da, eta hegoak eta buztanaren goialdea urdina dira. Bularraldea eta buztanaren azpialdea, berriz, horiak dira. Paparraren erdian orban urdin iluna ageri ohi da zenbaitetan. Mokoa beltza da, eta hankak urdinxkak.

Amilotx urdinaren hanka bereziek zuhaitzetan hainbat postura hartzeko gaitasuna ematen dio; izan ere, hankak flexionatzeko gaitasuna du (Moreno & Carrascal 1993). Adarren gainean tente zein buruz behera jarri daiteke, eta horrek, malgutasun handia ematen dio elikagaiak bilatzerako orduan (Carrascal 1995).

 

Banaketa

Erregio paleartikoko mendebaldean aurki daitekeen espeziea da, Britainiar uharteetatik Ural mendikateraino, eta Iberiar penintsula hegoaldetik Iraneraino (Cramp & Perrins 1993; Glutz von Blotzheim 1993). Mitokondrioko DNAren azterketek adierazi dutenez, azken glaziazioan espeziearen banaketa Iberiar penintsulara eta Balkanetara mugatu zen, eta bertatik birkolonizatu zituen egun duen banaketa-eremua osatzen duten lurrak (Kvist et al. 1999, 2004).

Euskal Herrian ia lurralde guztian aurki daiteke, nahiz eta, basozalea denez, Erribera inguruan oso urria den.

Cyanistes caeruleus Cyanistes caeruleus

Habitata

Baso irekiak atsegin dituen espeziea da, dehesak eta parkeak, esaterako. Koniferen basoak, adiz, baztertu egin ohi ditu (Telleria & Santos 1994). Zuhaitzen adaburuen goiko aldeak erabili ohi ditu (Herrera 1979; Moreno 1981).



Habitat bereko espezie gehiago

Sus scrofa
Meles meles
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Nyctalus noctula
Hyla arborea
Nyctalus leisleri
Cervus elaphus
Alytes obstetricans
Garrulus glandarius
Plecotus auritus
Barbastella barbastellus
Asio otus
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Talpa europaea
Anguis fragilis
Buteo buteo
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus kuhlii
Myotis myotis
Eptesicus serotinus
Apodemus flavicollis
Apodemus sylvaticus
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Erinaceus europaeus
Caprimulgus europaeus
Rana temporaria
Motacilla cinerea
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Coracias garrulus
Cuculus canorus
Bubo bubo
Sciurus vulgaris
Glis glis
Hierophis viridiflavus
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus nathusii
Martes martes
Scolopax rusticola
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Talpa occidentalis
Lepus granatensis
Picus sharpei
Strix aluco
Myodes glareolus
Microtus cabrerae
Dendrocopos major
Jynx torquilla
Alauda arvensis
Crocidura russula
Athene noctua
Otus scops
Microtus lusitanicus
Microtus duodecimcostatus
Micromys minutus
Mustela erminea
Rhinolophus ferrumequinum
Rhinolophus euryale
Mus musculus
Sorex coronatus
Microtus gerbei
Turdus philomelos
Turdus merula
Troglodytes troglodytes
Mustela nivalis
Pipistrellus pipistrellus
Miniopterus schreibersii
Pica pica
Vanessa atalanta
Mus spretus
Microtus agrestis
Accipiter nisus
Lymnocryptes minimus
Lacerta schreiberi
Sorex minutus
Vulpes vulpes
Myotis blythii
Prunella modularis
Accipiter gentilis
Dendrocopos minor
Lepus europaeus
Luscinia megarhynchos
Aglais urticae
Rhinolophus hipposideros
Colias croceus
Crocidura suaveolens
Tyto alba


Elikadura

Intsektuz eta armiarmaz elikatzen da nagusiki, nahiz eta fruituak eta haziak oso ohikoak diren ugal sasoitik kanpo (Cramp & Perrins 1993). Dietaren oinarria koleoperoek osatzen dute, eta urte guztian jaten dituzte, nahiz eta neguan kontsumoa nabarmen jaisten den (Ceballos 1972).

Normalean, zuhaitzen adaburuetan elikatzen dira, hostoen edo kimuen gainean (Herrera 1979), 5 metroko altueratik gora.

Ugalketa eta ontogenia

Amilotx urdinaren ugal biologia, gizakiak ezarritako gordelekuak erabiltzeko duen zaletasuna dela medio, oso aztertua izan da, eta hegaztien artean hobekien ezagutzen denetariko bat da. Europa erdialdean eta iparraldean XX. mende erdialdetik hona lan ugari egin dira gai horren inguruan. Hala ere, populazio guztiz naturalen oso datu gutxi daude.

Ugal sasoiaren hasiera fotoperiodoak (Lambrechts et al. 1997) eta tenperaturak baldintzatzen dute. Ondorioz, altueraren eta latitudearen arabera, ugal sasoia momentu ezberdinean hasten  da (Fargallo 1997; Sanz 2002). Fotoperiodoa eta tenperatura elikagai-eskuragarritasunarekin estuki loturtako faktoreak dira, eta amilotx urdinen ugal sasoia elikagai-eskuragarritasun handia dagoen momentura doitu ohi da.

Errunaldia apirilaren amaieran gertatu ohi da (Fargallo 2004). Eguneko arrautza bana jarri ohi dute, egunaren hasieran, normalean (Haftorn 1996), eta batez beste 10 arrautza jartzen dituzte -beste edozein paseriformek baino gehiago-. Arrautzak subeliptikoak dira, kolore zurikoak, eta hainbat orban arre-gorrixka izaten dituzte. Batez besteko tamaina 15 x 12 mm-koa da, eta arrautza guztien artean emearen pisuaren %150 lor dezakete. Urtearen arabera, zenbait populaziotan errunaldia asko atzeratzen da, eta batzuetan eztei osteko lumaldaketarekin gainjartzen da. Kasu horretan, amilotxek energia kumeen zaintzan edo mudan kontzentratu erabaki behar izaten dute (Sanz 1999). Inkubazioaren erantzulea emea izan ohi da, eta denbora-tarte horretan arra arduratzen da emea elikatzeaz.

Txitek 16-20 egunera irteten dira habiatik, baina ezezaguna da zenbat denbora luzatzen den gurasoen zaintza.

Bizimodua

Euskal Herriko populazioak sedentarioak dira, eta mendiko populazioak besterik ez dute lurraldea aldatzen urte sasoiaren arabera. Hala ere, iparraldetik etorritako aleak ikusi izan dira gure lurraldean (Lack & Lack 1953, Bernis 1954, Snow et al. 1955). Iberiar penintsulako iparraldean Europa erdialdetik eta Eskandinaviatik iritsitako amilotx urdinak harrapatu izan dira (Cramp & Perrins 1993).

Espezie lurraldekoi eta monogamoa da, nahiz eta poliginia kasu dezente ezagutzen diren. Belgikan arren %20 inguru eme bat baino gehiagorekin parekatzen da urtean. Datu hori habitataren kalitatearen eta elikagaiaren eskuragarritasunaren arabera aldatzen da (Kempenaers, 1994). Belgikan aztertu zen populazioan parekamenduen %10 bikotekide ez den beste amilotx batekin gertatu zen, eta jaio ziren txiten %11 ez ziren usteko aitaren semeak.

Joera trogloditak dituen espeziea da, eta edozein motako barrunbetan egiten du habia: zuhaitzetako zuloetan, arroken artean, hormetan... Malgutasun horren ondorioz, hainbat habitat eraldatutara moldatzea lortu du. Habia emeak egin ohi du, eta 6-7 cm inguruko diametroa izaten du.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Neguan, maiz, beste espezie batzuekin taldekatzen da; kaskabeltz handia (P. major) eta amilotx mottoduna (P. cristatus), esate baterako. Talde-estrategia horien bitartez, harraparien aurrean babes handiagoa lortzen dute, eta baita bigilantzia handitu ere.

Amilotx urdinaren harrapari nagusiak urubia (Strix aluco) eta hontz ertaina (Asio otus) dira.

Kontserbazioa

Orokorrean kontserbazio egoera ona duen espeziea da. Espainiar estatuan interes bereziko espezietzat katalogaturik dago.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Moreno E, Carrascal LM. 1993. Leg morphology and feeding postures in four Parus species: an experimental ecomorphological approach. Ecology, 74(7): 2037-2044

Lambrechts MM, Blondel J, Maistre M, Perret P. 1997. A single response mechanism is responsible for evolutionary adaptive variation in a bird’s laying date. Proceedings of the National Academy of Sciences USA, 94: 5153-5155

Sanz JJ. 1999. Seasonal variation in reproductive success and post-nuptial moult of Blue Tits in southern Europe: an experimental study. Oecologia, 121: 377-382

Sanz JJ. 2003. Climate change and breeding parameters of great and blue tit throughout the western Palearctic. Global Change Biology, 8: 409-422

Telleria JL, Santos T. 1994. Factors involved in the distribution of forest birds in the Iberian Peninsula. Bird Study, 41: 161-169

Snow DW, Owen DF, Moreau RE. 1955. Land- and sea-bird migration in northwest Spain, autumn 1954. Ibis, 97: 557-571

Lack D, Lack E. 1953. Visible migration through the Pyrenees: an autumn reconnaissance. Ibis, 95: 271-309

Kvist L, Viiri K, Dias PC, Rytkonen S, Orell M. 2004. Glacial history and colonization of Europe by the blue tit Parus caeruleus. Journal of Avian Biology, 35(4): 352-359

Cramp S, Perrins CM. 1993. Handbook of the Birds of the World, vol. 7: Flycatchers to Shrikes.. Oxford University Press. Oxford

Ceballos P. 1972. Protección de las aves insectívoras. Alimentación natural de Parus major y P. caeruleus.. Memorias de la Real Academia de Ciencias Exactas, Físicas y Naturales de madrid. Serie de Ciencias Naturales, 25(1): 1-61

Fargallo JA, Johnston RD. 1997. Breeding biology of the Blue Tit Parus caeruleus in a montane Mediterranean deciduous forest: the interaction of latitude and altitude. Journal für Ornithologie, 138: 83-92

Glutz von Blotzheim UN, Bauer KM. 1993. Handbuch der Vögel Mitteleuropas. Band 13/I. Passeriformes (4. Teil). Aula-Verlag. Wiesbaden

Kvist L, Ruokonen N, Lumme J, Orell M. 1999. Different population structures in northern and southern populations of the European blue tit (Parus caeruleus). Journal of Evolutionary Biology, 12(4): 798-805

Herrera CM. 1879. Ecological aspects of heterospecific flocks formation in a Mediterranean passerine bird community. Oikos, 33: 85-96

Bernis F. 1954. Prontuario de la avifauna española. Ardeola, 1: 11-85
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2011/12/04 | Azken eguneraketa: 2012/10/25 | Bisita-kopurua: 3347 | Argazki nagusia: Juan Emilio (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...