Okil txikia
Dendrocopos minor

Euskal Herriko eta Europako okilen artean txikiena da. Gainerako generokideen antzekotasun morfologiko handia duen arren, haiek guztiak baino nabarmen txikiagoa da. Euskal Herriko baso-ingurune ia guztietan aurki daiteke, baso hosto-erorkorretan eta ibai ertzeko basoetan batez ere, baina ez da oso ugaria. Interes bereziko espeziea da EAEn eta Nafarroan.

Dendrocopos minor

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Piciformes
Familia
Picidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina txikiko okila da, 25-30 cm bitarteko hego-zabalera eta 13-14 cm inguruko gorputz-luzera duena. 20-30 g inguruan pisatu ohi du. Bizkarraldea eta hegoen goialdea beltzak dira, marra horizontalak eratzen dituzten orban zuridunak. Sabelaldea eta hegoen azpialdea, aldiz, zuriak dira eta kolore arreko orbanak izan ohi dituzte. Burua zuria da, baina mokoaren ertzetik lepoaldera hedatzen den orban beltza eta kaxko beltza nabarmentzen dira. Kopeta zuria da. Arrek kolore gorriko pileoa izaten dute eta zuria izan ohi da emeen kasuan. Hankak eta mokoa grisak dira.

Antzeko espezieak

Okil handia (Dendrocopos major)

Morfologikoki antzekotasuna izan arren, okil handia askoz ere handiagoa da. Gainera, hegoetan orban zuriak ditu okil handiak, eta kolorazioa markatuagoa izan ohi da. Bestalde, okil txikiaren kasuan ez bezala, handiaren sabelaldearen behealdea gorria da.


Okil ertaina (Dendrocopos medius)
Dendrocopos medius

Morfologikoki antzekotasun handia izan arren, okil ertaina nabarmenki handiagoa da. Horrez gain, okil ertainak ez du kaxko beltzik eta hegoen alboetan orban zuri nabarmena izan ohi du.


Okil gibelnabarra (Dendrocopos leucotos)
Dendrocopos leucotos

Okil gibelnabarra okil txikia baino handiagoa da. Bizkarraldean izena ematen dion orban zuria du okil gibelnabarrak, eta sabelaren behaldea gorrizta izan ohi da.

Kantua

"Kiik" arin eta finak sortaka igortzen ditu.

Banaketa

Eurasia osoan hedaturiko espezia da, Atlantikoko kostaldetik Ozeano Pazifikoko kostalderaino aurki baitaiteke. Espezie nagusiki kontinentala izanik, populazio ugarienak Eurasiako kostaldeko barnealdean daude. Iparraldeko muga Eskandinaviako iparraldeko kostaldeak ezartzen du, eta hegoaldekoa, berriz, Mediterraneo itsasoak.

Iberiar Penintsulako populazio nagusiak Euskal Herrian, Katalunia ipar-ekialdean eta Sistema Zentralaren mendebaldean ezagutzen dira, nahiz eta beste leku batzuetan han-hemenka ere aurkitu izan den.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eremu guztian aurki daiteke, eta Nafarroan iparraldean eta Ebro ibaiaren ertzetan da ugariena. Pirinioetan ez da horren ugaria.

 

Dendrocopos minor Dendrocopos minor

Habitata

Baso hostoerorkorrei, hariztiei batez ere, eta ibai-ertzeko basoei loturiko espeziea da. Okil handiaren (Dendrocopos major) antzeko habitatetan bizi da.



Habitat bereko espezie gehiago

Vulpes vulpes
Dama dama
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Lanius senator
Suncus etruscus
Chalcides bedriagai
Martes foina
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Accipiter nisus
Erinaceus europaeus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Lepus europaeus
Talpa europaea
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Blanus cinereus
Canis lupus
Rhinolophus hipposideros
Aquila fasciata
Colias croceus
Aglais urticae
Prunella modularis
Aquila pennata
Ardea cinerea
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Plecotus austriacus
Neophron percnopterus
Mustela nivalis
Alauda arvensis
Myotis emarginatus
Aquila chrysaetos
Ursus arctos
Luscinia megarhynchos
Capreolus capreolus
Rhinolophus euryale
Athene noctua
Microtus cabrerae
Turdus merula
Micromys minutus
Cuculus canorus
Otus scops
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Cervus elaphus
Mustela erminea
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Tyto alba
Garrulus glandarius
Myotis bechsteinii
Meles meles
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Sus scrofa
Turdus philomelos
Hyla arborea
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Apodemus flavicollis
Apodemus sylvaticus
Lacerta schreiberi
Dendrocopos medius
Martes martes
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Dryocopus martius
Picus sharpei
Bubo bubo
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Sciurus vulgaris
Glis glis
Asio otus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Myodes glareolus
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Barbastella barbastellus


Elikadura

Egurreko intsektuez elikatzen da batez ere, baina ez da egurra zulatzen maiz ibiltzen (Cramp 1985). Udan egurraren, orbelaren eta hostoen gaineko intsektuez elikatzen da, landare-zorriez eta bestelako intsektuez (Wiktander et al. 1994). Neguan, berriz, egurraz elikatzen diren intsektu-larbak bilatzen ditu adar txikiak eta makiltxoak zulatuz (Olsson 1998).

Bizimodua

Hildako edo egur usteldudun zuhaitzetan egiten du habia (Wiktander et al. 2001). 3-5 cm-ko diametroa izaten du.

Okil txikiaren populazio gehienak egoiliarrak dira, baina bizi-eremuak sarri alda ditzakete (Cramp 1985).

Kontserbazioa

IUCN erakundeak Least Concern kategorian sailkaturik dauka, espeziearen banaketa zabala eta populazioen tamaina ona dela eta. Europako populazioa milioi erdi eta milioi bat bikote artekoa dela estimatzen da (Birdlife Europe 2004). Azken urteetan populazioen beherakadak behatu diren arren, kontserbazio-egoera onean dagoen espeziea da. Euskal Herriko populazioak, ordea, ez dira horren sendoak, eta Interes Bereziko espezie gisa katalogaturik daude bai EAEn eta baita Nafarroan ere. Nafarroako populazioa 350-420 bikote artean dagoela estimatzen da (Martí 2003).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


BirdLife International. 2004. Birds in Europe: population estimates, trends and conservation status. BirdLife International. Cambridge, UK

Martí R, del Moral JC. 2003. Atlas de las aves reproductoras de España. Dirección General de Conservación de la Naturaleza-Sociedad Española de Ornitología. Madrid

Olsson O. 1998. Through the eyes of a woodpecker: understanding habitat selection, territory quality and reproductive decisions from individual behaviour. Lund University. Lund

Cramp S. 1985. The Birds of the Western Palearctic. Oxford University Press. Oxford

Wiktander U, Nilsson SG, Olsson O, Stagen A. 1994. Breeding success of a lesser spotted woodpecker Dendrocopos minor population. Ibis, 136: 318–322

Wiktander U, Olsson O, Nilsson SG. 1991. Annual and seasonal reproductive trends in the lesser spotted woodpecker Dendrocopos minor. Ibis, 143: 72–82
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2013/10/22 | Azken eguneraketa: 2013/12/27 | Bisita-kopurua: 2415

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...