Hegoaldeko apo pintatua
Discoglossus jeanneae

http://www.greedyrooster.it/cheapest-essays-online/ Iberiar penintsulako endemismoa dugu apotxo hau. Discoglossus galganoiren oso antzekoa da eta begi-bistaz ia bereiztezinak dira, biak bereizteko indize morfometriko zehatzak erabiltzen direlarik. Euskal Herrian Nafarroan baino ez dagoela uste da, eta bere agerpena hemen ere zalantzazkoa da edo egotekotan, iraungitze arriskuan legoke, 2007. urtean Aranzadik egindako behaketa batean oso ale gutxi topatu baitziren.

Discoglossus jeanneae

Deskribapena

go Zapaburuak eklosio ostean 3 mm ingurukoak dira eta erabat beltzak, apo arruntaren eta apo lasterkariaren zapaburuen oso antzekoak, eta apo pintatu iberiarrarenekiko ia bereiztezinak. Garapenak aurrera egin ahala argitzen doaz, kolore arrea hartzen, marrazki erretikulatu oso bereizgarri batekin isatsean.

go site Uzkia, gorputz erdialdeko lerroan dute eta atzealderantz zabaltzen da. Aho-hortzak bi ilaratan kokaturik daude (serieka) eta bi goi-serie eta hiru behe-serie dituzte. Goi-seriea erdialdean etena egoten da. Gandor dortsala ez da oso altua. Isatsa, zabala baino 3-4 aldiz luzeagoa da, itxura poligonalekoa eta mutur borobilduarekin. Sabelaldearen erdian espirakulua dute. Metamorfosi aurretik 2-3 cm-ko tamaina lor dezakete.

follow link Hegoaldeko apo pintatua 1986. urtean deskribatu zen espezie berri bezala, begi bistaz, apo pintatu iberiarrarekiko ia bereiztezina baita. Tamaina ertain-txikiko apotxoa dugu heldutan, igel gorputza duena, apoek baino lirainagoa. Gehienez 5-6 cm-ko tamaina lotzen du eta bereizgarriak ditu buru zapala eta mutur zorrotz eta luzea.

http://gila.com.mx/writing-custom-jquery-plugins/ Begi irtenak ditu, ez oso handiak eta begi-nini borobildu edo bihotz-formakoak, urre kolorekoa. Tinpanoak oso txikiak dira, ia ikustezinak eta ez du guruin parotidarik. Aurreko hankak gorputzarekiko nahiko motzak dira eta 4 hatz dituzte, 3 tuberkulu metatartsianoekin. Atzeko hankak, aldiz, askoz luzeagoak eta lirainagoak dira, jauzirako erabat moldatuak. Arrek, atzeko hankak palmatuak dituzte, ez berriz, eme eta gazteek.

http://www.pretiradiatori.it/is-creative-writing-hard/ Azal leuna dute, garatxo txikiz beteriko bizkarraldearekin. Hala ere, sabelaldea erabat leuna da. Kolorazioa oso aldakorra da baina bi diseinu mota dira nagusi: oinarrian arre argi kolorea duena eta honen gainetik kolore ilunagoko orban irregularrak; eta diseinu 'marraduna', oinarrian kolore berdina duen arren, kolore argiagoko orbanak 3 hileratan kokaturik dituena atzealdetik muturreraino, longitudinalki. Bi diseinuetan antifaz itxurako orban iluna agertzen da begi bakoitzaren atzealdetik, aurreko hanken intserzio punturaino zabaltzen dena.

Ez dago aldakortasun handirik ar eta emeen artean, aipatutako hatz palmatuez gain. Hala ere, arrak zertxobait handiagoak izaten dira eta baba beltz modukoak izaten dituzte eztarrialdean, sabelaldean eta bereziki aurreko hatzetan, araldian zehar.

Antzeko espezieak

Discoglossus galganoi
Discoglossus galganoi

http://www.casasdecampo.com.co/cathleen-morawetz-masters-thesis/

common application essays help Hegoaldeko apo pintatu arrek muturra proportzionalki motzagoa dute apo pintatu iberiarren arrek baino. Gainera, buruaren luzera erlatiboa handiagoa da eta narinen arteko distantzia txikiagoa apo pintatu iberiarrean baino. Halaber, txikiagoak dira tibia, femur eta eskuen luzerak ere. Emeen kasuan, aldiz, hegoaldeko apo pintatuaren burua txikiagoa da, baita narinen eta eskuen luzera ere.


Pelophylax perezi
Pelophylax perezi

P. perezik tinpano oso handi eta ikusgarriak ditu, apo pintatuak, aldiz, ez.

Banaketa

Iberiar Penintsulako hegoaldean, erdialdean eta ekialdean aurki daitezke hegoaldeko apo pintatu populazioak. Hala ere, zitazio gehienak hegoaldean jaso dira, Andaluzian, Guadalquivir ibaiaren hegoaldean, apo pintatu iberiarraren banaketaren mugarekin egiten duelarik bat bertan (Real et al. 2005).

Euskal Herrian apo honen agerpena zalantzazkoa da. Aranzadik 2009. urtean egindako ikerketa batean ez zen hegoaldeko apo pintaturik aurkitu. Aurretik, zitazio gutxi batzuk zeuden Nafarroan jasota baina edo espeziea desagertu egin da bertatik, edo iraungitze arriskuan dago.

Discoglossus jeanneae Discoglossus jeanneae

Habitata

Hegoaldeko apo pintatuak ugaltzeko ur-masa tenporalak aukeratzen ditu, esaterako, istildutako edozein gurpil-arrasto, areka, errekaxto edo iturrien inguruko putzuak. Neurri txikiagoan uraska eta ganaduarentzako askak erabiltzen dituzte. Zapaburuak, beraz, bertan haziko dira.

Heldua, orokorrean gune irekietan bizi da, esaterako larre, zelai eta laborantzetan, baina baita artadi, olibondo landaketa, almendrondo landaketa, artelatz baso, pinudi eta ipuru basoetan (Salvador & García-París 2001). Hala ere, beti aurkitzen dira bere bizilekuen inguruan ur-masak. Itsas mailatik 2000 metroko altitudera aurki daiteke (Benavides et al. 2001). Hegoaldeko apo pintatuak nahiago izaten ditu kareharrizko edo igeltsuko substratuak, penintsulako ekialdean arruntagoak (García-París & Jockusch 1999; Martínez-Solano & García-París 2002).


Elikadura

Ez dago espezie honen elikadurari buruzko datu askorik. Bere presa arruntenak intsektuak, zizareak eta beste anuro espezieen ale gazteak direla deskribatu izan da (Pleguezuelos & Feriche 2003). Larbak, herbiboroak dira.

Ugalketa eta ontogenia

Hegoaldeko apo pintatua ur-masa tenporaletan ugaltzen da. Bertara hurbiltzen lehenak arrak izaten dira eta apo pintatu iberiarrarekiko asko antzekoak diren kantuen bitartez emeak erakartzen dituzte. Ez dute aho-zakurik eta marru baxuak egiten dituzte. Apo pintatuaren ugalketa iztaiko-anplexu bidezkoa da, gehienetan ur azpikoa. Akoplamenduaren iraupena motza da eta eme bakoitza zenbait arrekin ugaldu daiteke. Emeak 30-50 arrautzeko multzoak erruten ditu, aukeratutako ur-masen hondoan eta estaltzean zehar arrek hauek ernaldu egingo dituzte.

Enbrioien garapenak arrautzen barruan 5-10 egun irauten ditu. Hegoaldeko apo pintatuaren zapaburuek, apo lasterkariarenekin batera, garapen larbariorik motzena dute, eta hilabeteren buruan egingo dute metamorfosia. 3 urterekin lortzen dute heldutasun sexuala eta 10 urte inguruko biziraupena dute.

Bizimodua

Gure inguruko apoak ez bezala, hegoaldeko apo pintatu helduak oso urtarrak dira eta edozein mehatxuren aurrean uretara egiten dute salto, bertako landarediaren artean ezkutatzeko asmoz. Bereziki ilunabarrez eta gauez da aktiboa baina egun lainotuetan egunez ere ikus daitezke. Ia urte osoan zehar da aktiboa, altitude handietan edo eskualde aridoetan bizi diren populazioak izan ezik, hibernazioa eta estibazioa burutzen dutenak, hurrenez hurren. Egunean zehar, harrien, enborren edo orbelaren azpian ezkutaturik egoten da. Metamorfosia burutu berri duten ale gazteak egunez aktiboagoak dira eta beraz, igelekin nahasteko errazagoak.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Arrainak, ur-sugeak (Natrix maura, Hemorrhois hippocrepis) (Valverde 1967; Pleguezuelos & Moreno 1989; Barnestein eta González de la Vega, 2007) eta txitxiburduntzi larbak ikusi izan dira zapaburuak jaten. Helduek, aldiz, ohiko predatzaile dituzte zenbait hegazti, esaterako Tyto alba (Cortés 1988), suge, eta ugaztun karniboro, besteak beste, ipurtatsak, katajinetak eta azkonarrak. Duten defentsa mekanismo nagusia ihesa da, eta jauzien bidez azkar aldendu daitezke. Hala ere, mukiz beterik duten azalak predatzaile asko botatzen ditu atzera.

Azkenik, ibai-karramarro amerikarrak, Procambarus clarkii, kalte handiak eragiten ditu ere espezie honen gain.

Kontserbazioa

Euskal Herriko populazioen banaketa eta egoerari buruzko azken azterketak 2007. urtean egin ziren Aranzadi taldeko Herpetologia Behatokiaren eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Zuzendaritzaren eskutik, eta honen aurretik ikerketa bi zeuden burutuak, 80 eta 90. hamarkadetan. Azterketa hauen ondorio gisa, espeziearen egoera kaskarra dela esan liteke, aurretik behatutako zenbait lekuetan falta baita.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Pleguezuelos JM, Feriche M. 2003. Anfibios y reptiles. Diputación de Granada. Granada

Salvador A, García-París M.. 2001. Anfibios Españoles. Identificación, Historia Natural y Distribución. Esfagnos. Talavera de la Reina

Real R, Barbosa AM, Martínez-Solano I, García-París M.. 2005. Distinguishing the distributions of two cryptic frogs (Anura, Discoglossidae) using molecular data and environmental modeling. Canadian Journal of Zoology, 83: 536-545

Valverde, J. A. 1967. Estructura de una comunidad de vertebrados terrestres. Monografías de la EBD.

Pleguezuelos JM, Márquez R, Lizana M. 2002. Atlas y Libro Rojo de los Anfibios y Repitles de España. Organismo Autónomo Parques Nacionales. Madrid

Pleguezuelos JM, Moreno M. 1989. Alimentación primaveral de Natrix maura (Linné, 1758) (Ophidia, Colubridae) en el SE de la Península Ibérica. Revista Española de Herpetología, 3: 221-236

Barnestein JAM, González de la Vega JP. 2007. Depredación de culebra de herradura, Hemorrhois hippocrepis , sobre sapillo pintojo ibérico, Discoglossus galganoi y sapillo pintojo meridional Discoglossus jeanneae. Boletín de la Asociación Herpetológica Española, 18: 82-83

Benavides J, Viedma A, Clivillés J, Ortiz A, Gutiérrez JM. 2001. Cotas máximas para la Península Ibérica de siete especies de herpetos en la provincia de Granada. Boletín de la Asociación Herpetológica Española, 12: 10-11

Cortés JA. 1988. Sobre diferencias individuales en la alimentación de Tyto alba. Doñana, Acta Vertebrata, 15: 99-109

García-París M, Jockusch EL. 1999. A mitochondrial DNA perspective on the evolution of Iberian Discoglossus (Amphibia: Anura). Journal of Zoology (London), 248: 209-218

. . Aranzadiko herpetologia laborategia. http://www.aranzadi-zientziak.org/fileadmin/webs/Herpetologia/Html/discoglossus_jeanneae-esp.html
http://kostkedawung.com/ethics-research-paper/ Egilea: Maialen Sistiaga | write my college paper Sorrera: 2012/02/20 | Azken eguneraketa: 2014/08/20 | College Application Report Writing Bisita-kopurua: 1483 | http://growtrees.org/master-thesis-on-e-learning/ master thesis on e learning Argazki nagusia: Rafael Vazquez Graña

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...