Txantxangorria
Erithacus rubecula

Papar gorriko hegazti hau, bere koloreagatik eta bere kantuagatik gure inguruko basoetako hegaztirik ezagunenetarikoa da.

Erithacus rubecula

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Turdidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

Txantxangorriak hamairu cm-ko altuera izan ohi du. Bere ezaugarririk bereizgarriena kolorea da, aurpegia eta paparra kolore gorri-laranjakoak baititu eta hortik datorkio izena. Burua eta bizkarra kolore grisekoak ditu, abdomena zuria duen bitartean. Mokoa laburra da eta indibiduo gazteek orbain marroiak dituzte gorputz guztian zehar (asturnatura.com).

Kantua

Eguna argitzean eta iluntzean kantatzen du, batez ere, txantxangorriak. Bere kantua txio bariatu eta pausatua da, tarte motzetan tik-tik-tik ozenak kantatzen ditu (faunaiberica.org).

Banaketa

Europa guztian zehar ageri da Islandian, Fennoskandia (Eskandinaviar penintsulak, Kola penintsulak, Kareliak eta Finlandiak osaturiko eremu geografikoa) iparraldean eta Ipar Afrikan izan ezik (asturnatura.com).
Iberiar Penintsulako erdi septentrionalaren zati handienean bizi da, Duero ibaiaren inguruko zuhaitzik gabeko guneetan eta Ebroko ibaiaren inguruko lehorreko lurretan izan ezik. Penintsularen hegoaldeko partean sistema menditsuetan soilik ageri da (enciclopediadelasaves.es).

Erithacus rubecula Erithacus rubecula

Habitata

Baso heze eta hostotsuetan bizi da, uretatik urbil; parke eta lorategietan ere oso ugaria da. Orokorrean hegazti lasaia da eta erraz ikus daiteke; hala ere, oso territoriala da eta oso oldarkorra da bere lurraldean sartzen diren kideekin (asturnatura.com).



Habitat bereko espezie gehiago

Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Lepus europaeus
Talpa europaea
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Dendrocopos major
Jynx torquilla
Otus scops
Bubo bubo
Scolopax rusticola
Dendrocopos minor
Motacilla cinerea
Canis lupus
Blanus cinereus
Chalcides bedriagai
Martes foina
Luscinia megarhynchos
Ursus arctos
Capreolus capreolus
Myotis emarginatus
Aquila chrysaetos
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Fringilla coelebs
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Phoenicurus phoenicurus
Vulpes vulpes
Suncus etruscus
Lanius senator
Dama dama
Lacerta schreiberi
Martes martes
Buteo buteo
Tyto alba
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus ferrumequinum
Cervus elaphus
Alytes obstetricans
Miniopterus schreibersii
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Myotis bechsteinii
Meles meles
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Sus scrofa
Mustela erminea
Oryctolagus cuniculus
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Myodes glareolus
Glis glis
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Nyctalus lasiopterus
Asio otus
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Apodemus flavicollis
Apodemus sylvaticus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Barbastella barbastellus


Elikadura

Batez ere intsektuez elikatzen da, baita zizare eta barraskiloez ere (fauna iberica.org). Udazkenean zehar baiak jaten ditu eta neguan baserrietako aletegietara urbiltzea ohikoa izaten da (asturnatura.com).

Ugalketa eta ontogenia

Ugal garaia urtarrilean hasten da. Orduan hasten dira arrak kantuan lurraldea markatu eta emeak gorteiatzen. Normalean kantua nahikoa izaten da lurraldea markatzeko, baina batzuetan arren arteko borrokak izaten dira. Ugal garaian zehar, arrak emea elikatzen du eta emeak kabia eraikitzen du lurzoruaren gainean zuhaisken artean edo belar altuaren artean dagoen zuloren bat aprobetxatuz edo zuhaitzen zulotxoetan (asturanatura.com).
Arrautzak martxoa eta uztaila artean erruten ditu, bi errunaldi ere izan ditzakeelarik urtean. Errunaldia 5 edo 7 arrautzekoa izan ohi da eta hamairu edo hamalau egunez inkubatzen dituzte. Txitak itsuak eta lumarik gabe irteten dira arrautzatik. Hegan hasten direnean oraindik ez dute papar gorria, hori dela eta, aitaren lurraldean lasai ibili daitezke hegaka, honek eraso egin gabe (asturnatura.com).

Bizimodua

Migratzaile partziala da, latitude batzuetan desplazamendu luzeak egiten baditu ere. Iberiar Penintsulan iparraldean eta mendietan soilik kumatzen da (faunaiberica.org).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Txantxangorriaren harrapakariak etxe-katuak eta ehizatzen ikasten ari diren harrapari gazteak dira (http://www.oiseaux-birds.com).

Kontserbazioa

Mehatxaturiko Espezieen Katalogo Nazionalean “Interes bereziko” izendaturik dago. Azken urteetan populazioaren gorakada behatu da, basoen eta zuhaiskadien berreskurapenaren ondorioz. Hala eta guztiz ere, beste espezie intsektiboro asko bezala, landarediari aplikaturiko tratamendu kimikoen ondorioak pairatzen ari da (enciclopediadelasaves.es).

Argazkiak

Txantxangorria
Unai Torres Indakoetxea ( 2012/10/07 )
Txantxangorria
Unai Torres Indakoetxea ( 2012/10/07 )
Txantxangorria
Unai Torres Indakoetxea ( 2012/10/07 )
Txantxangorria
Unai Torres Indakoetxea ( 2012/10/07 )
Txantxangorria
Unai Torres Indakoetxea ()
Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . Oixeaux-birds. Oixeaux-birds. http://www.oiseaux-birds.com/card-european-robin.html (2014/01/29)

SEO/BirdLife. . Enciclopedia de las aves de España. enciclopedia de las aves de España. http://www.enciclopediadelasaves.es/originales/Enciclopedia_Aves.htm (2014/01/29)

. . Fauna Ibérica. http://www.faunaiberica.org (2012/11/01)

. . Asturnatura. Naturaleza, flora y fauna.. http://www.asturnatura.com (2012/11/02)
Egilea: Oihana Eizagirre | Sorrera: 2014/01/29 | Azken eguneraketa: 2014/01/31 | Bisita-kopurua: 2124 | Argazki nagusia: Pierre-Selim

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...