Txonta arrunta
Fringilla coelebs

enter

professional resume services online new york Txonta arrunta Euskal Herriko basoetan maiz ikusten den txoritxoa da, arren kolore gorrixka eta hego txuri-beltzak espeziea ezagutzeko erraza bilakatzen dutelarik. Urte osoan zehar aurki daiteke euskal lurraldean, nahiz eta neguan eremu epelagoak bilatzeko joera duen. Gainera, Linnaeus-ek behatu zuen moduan, espezie hau migratzaile partziala da, hau da, emeek bakarrik migratu ohi dute. Hori dela eta eman zien coelebs izen espezifikoa, ezkongabea esan nahi duena.

Fringilla coelebs

here Ordena
Passeriformes
get Familia
Fringillidae
enter site Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
follow url Estatusa
lc

Deskribapena

follow url

http://glidecoaching.com/?write-an-essay-my-aim-in-life write an essay my aim in life Hegazti ezaguterreza dugu txonta arrunta. 14-16 cm-ko txoritxoa da, txolarrearen antzeko tamainarekin baina honek baino buztan luzeagoarekin eta gorputz lirainagoarekin. Bere ezaugarririk bereizgarriena hegoetako eta isatsen alboetako banda txuri bikoitza da, baita burugain berde-giskara ere (Larrañaga 1996; Martí & del Moral 2003). 

enter site Arrak eta emeak erraz bereizten dira. Arrek buruaren alboak eta bularra gorria dute, eta pileoa eta garondoa gris-urdinxkak. Mantua ere arre-gorrixka dute. Aldiz, emeek eta ale gazteek kolore berde-griskara dute, apalagoa. Hauen bizkarraldea arrea da eta azpikaldea griskara. Gainera, alboetako banda zuriak arrenak baino estuagoak dira (Martí & del Moral 2003).

Kantua

next Txontek kantu barietate handia dute, horien artean dei altu eta argi bat pausatzen direnean. Hari musikala ere triki-traka altu baten modukoa da (Martí & del Moral 2003).

Banaketa

follow url

click here Europa guztian zehar banaturik dago eta baita Macaronesia, Afrikako iparraldea, Ekialde ertaina, Asiako mendebaldea, Siberia eta Mongoliako mendebaldea ere (Alvarez et al, 1985). 

http://www.apisalud.es/?help-writing-a-essay-paper Iberiar Penintsula ia osoan agertzen da eta lekuaren arabera subespezie desberdinak bereizten dira. Euskal Herrian migratzaile partziala da. Izaera autoktonoa duen arren, leku epelagoak bilatzen ditu neguan (Alvarez et al. 1985). Hain zuzen, coelebs izen zientifikoak ezkongabea esan nahi du, Linnaeusek behatu baitzuen Suediako txonta emeek neguan migratu egiten zutela eta arrek aldiz, ez.

Fringilla coelebs Fringilla coelebs

Habitata

http://www.nbinflatables.com/do-my-school-work-for-me/

http://www.queen-jungle.com/examples-of-business-plans-for-entrepreneurs/ Baso itxietan bizi ohi da baina baita jardin, parke, baratze eta sastrakadietan ere (Martí & del Moral 2003).



Habitat bereko espezie gehiago

Erithacus rubecula
Phoenicurus phoenicurus
Accipiter gentilis
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Vulpes vulpes
Dama dama
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Suncus etruscus
Lanius senator
Dendrocopos minor
Rana temporaria
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Accipiter nisus
Erinaceus europaeus
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Talpa europaea
Lepus europaeus
Martes foina
Chalcides bedriagai
Aquila fasciata
Aquila pennata
Aquila chrysaetos
Rhinolophus hipposideros
Phoenicurus ochruros
Ardea cinerea
Colias croceus
Alauda arvensis
Galerida cristata
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Neophron percnopterus
Prunella modularis
Talpa occidentalis
Myotis emarginatus
Luscinia megarhynchos
Canis lupus
Blanus cinereus
Plecotus austriacus
Turdus merula
Falco tinnunculus
Passer domesticus
Trachemys scripta
Rattus norvegicus
Otus scops
Bubo bubo
Rhinolophus ferrumequinum
Miniopterus schreibersii
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Tyto alba
Alytes obstetricans
Cervus elaphus
Nyctalus leisleri
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Mustela erminea
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Meles meles
Sus scrofa
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Mus musculus
Apodemus flavicollis
Martes martes
Lacerta schreiberi
Strix aluco
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Dendrocopos medius
Dryocopus martius
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Picus sharpei
Glis glis
Myodes glareolus
Sorex coronatus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Apodemus sylvaticus
Asio otus
Nyctalus lasiopterus
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Barbastella barbastellus


Elikadura

Professional Case Study Writers

Txontak batik bat haziez elikatzen dira, lurretik hartzen dituztenak. Udan ornogabeez ere elika daitezke, lurrean edo airean bertan ehizatzen dituztenak. Aldiz, neguan, talde txikietan elikatu ohi dira hesi-bizi edo baso inguruetan eta bakarka edo binaka ehizatu dezakete orduan (Asensio 1985). 

Ugalketa eta ontogenia

Txontaren ugaltze sasoia apirileko bigarren hamabostalditik maiatzeko lehenera gerta daiteke. Arrek euren lumaje disdiratsua erakutsiz gorteiatzen dituzte emeak. Emeek, habiak eraikitzen dituzte orduan, gehienetan arren laguntzarik gabe. Habiak katilu itxurakoak dira eta ondo izkutaturik dagoen edozein zuhaitz edo sastrakaren adarretan eraikitzen dituzte. Habia eraikitzeko goroldioak, likenak, sustraiak, belarrak eta lumak erabiltzen ditu, barrualdea material goxoagoekin estaliz (Martí & del Moral 2003).

Errutean 4-5 arrautza jartzen dituzte. Hauek, 19x14 mm-koak dira, urdin kolorekoak, eta orban arre-gorrixkak dituzte. Emeak bi astez inkubatzen ditu. Denbora horren buruan txitak jaitzen dira lumatxa fin eta luzez estalirik dutela gorputza. Txiten elikaduraz guraso biak arduratzen dira bi astez gutxienez. Horren ostean, habia utziko dute eta beste bi aste igarota guztiz independizatu (Martí & del Moral 2003).

Kontserbazioa

Euskal Herriko espezie ugarienetakoa da eta 290.000 bikote inguru daudela estimatzen da (Belzunce & Grandio 1986).

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Belzunce JA, Grandio JM. 1989. Estructura estacional de las comunidades de Passeriformes en una marisma del País Vasco atlántico. Munibe, 41: 47-58

Asensio B. 1985. Migración e invernada en España de Fringilla coelebs de origen europeo. Ardeola, 32:

Álvarez J, Bea A, Faus JM, Castien E, Mendiola I. 1985. Atlas de los Vertebrados Continentales de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (excepto Chiroptera). Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz

Larrañaga J. 1996. Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak): anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea.

Martí R, del Moral JC. 2003. Atlas de las aves reproductoras de España. Dirección General de Conservación de la Naturaleza-Sociedad Española de Ornitología. Madrid
http://oneduca.es/?p=cours-de-dissertation-litteraire Egilea: Maialen Sistiaga | http://bahisiteniz.com/how-to-write-a-self-reflection-paper/ Sorrera: 2014/01/30 | stanford phd thesis online Azken eguneraketa: 2014/02/12 | biology osmosis coursework help Bisita-kopurua: 1593 | here Argazki nagusia: Daniele Occhiato

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...