Erbi iberiarra
Lepus granatensis

page

http://www.atelierfotografico.eu/graphing-linear-equations-homework-help/

http://www.simoneproducts.com/ghostwriter-for-students-academic-paper/ ghostwriter for students academic paper Rosenhauer-ek XIX. mendearen erdialdean deskribatu zuen arren, erbi iberiarraren taxonomia eztabaida iturri izan da. 1979 arte, Afrikan eta Asia hego-mendebaldean agertzen den Lepus capensis espeziearen baitan egon zen, harik eta hainbat biometria-ikerketaren eta ikerketa biokimikoren ondoren espezietzat onartu zen arte. Iberiar penintsulako espezie endemikoa da eta ia penintsula osoan agertzen da.

http://airhidrogen.org/?p=best-writing-service

Lepus granatensis

Phyluma
Chordata
watch Klasea
Mammalia
follow site Ordena
Lagomorpha
college essay themes Familia
Leporidae
page Deskribatzailea
Rosenhauer, 1856
Estatusa
lc

Deskribapena

dissertation droit a la mort

buy accounting homework

have someone write a book report for you Erbi txikia da. Bere generokideen moduan, atzeko gorputz-adarrak oso garatuak ditu eta belarri luzeak, punta beltzekin. Ilaje arre-horixka du bizkarraldean eta zuria azpialdean. Gorputz-adarren atzealdean orban zuri bat du. Azpialdeko banda zuria oso hedatua du, aurreko hanken aurrealderaino iristen dena. Dimorfismo sexuala du: 2,95 kg artekoak dira arrak eta 3,3 kg artekoak emeak.

annotated reference list

Antzeko espezieak

Lepus europaeus

Business Plan Pro Where To Buy

chemesty homework help Erbi europarrak tamaina handixeagoa du, sabelaldeko zerrenda zuria estuagoa du eta, bere sabelalde eta bizakarraldeko koloreen arteko trantsizioa gradualagoa da. 


Oryctolagus cuniculus

http://www.fingerprintsservicesinc.com/brick-making-business-plan/

http://glidecoaching.com/?buy-custom-essays-writing-service buy custom essays writing service Erbiak untxiak baino handiagoak dira, atzeko hankak eta belarriak luzeagoak dituzte, eta, oro har, itxura lirainagoa dute. Erbiek belarri puntetan dituzten orban beltzak ere bereizgarriak dira.

Banaketa

enter

buy essay research paper

http://accounting-connections.com/?p=college-assignment-online Iberiar penintsulako endemismoa da eta ia penintsula osoan aurkitzen da; iparraldean, mendebaldetik ekialdera doan zerrenda batean izan ezik. Penintsularen ekialdean, Euskal Herrian bezala,  Ebro ibaiak ezartzen du iparraldeko muga. Hortik gora ere aurkitu izan da, dispertsio naturalaren nahiz ehizarako sartu izanaren ondorioz. Penintsulaz aparte, Baleareetako Mallorca irlan aurki daiteke.

http://karunder.com/?p=business-plan-organization

Lepus granatensis Lepus granatensis

Habitata

Askotariko habitatak erabil ditzaken arren leku irekiak hautatzen ditu, bereziki, nekazal sistemak eta sastrakadi sareak. Penintsularen iparraldean mendi-oinetako sastrakadiak eta mendi-larreak erabiltzen ditu eta, hegoaldean berriz, nekazaritza-gune irekiak (landazabalak) eta olibadiak. Nafarroan, bereziki zereal-landaketak erabiltzen ditu (% 65), gutxiago lugorri eta sastrakadiak (% 24), frutarboladiak (% 6) eta mahats-landaketak (% 5) (Carro et al. 2010). Itsas-mailatik, Peña Trevincan, 1750 m arte aurki daiteke.  



Habitat bereko espezie gehiago

Buteo buteo
Anguis fragilis
Crocidura suaveolens
Colias croceus
Eptesicus serotinus
Asio otus
Aglais urticae
Talpa occidentalis


Elikadura

Gauez elikatu ohi da eta banako ugari elkar daitezke elikadura-guneetan. Gramineoak jaten ditu bereziki (% 70etik gora), gune geografikoa eta altitudea edozein dela ere. Tarteka, landare egurtsuak kimatzen ditu fruituak, zurtoinak eta azal-zatiak eskuratzeko. 

Ugalketa eta ontogenia

Ugalketa-zikloa, lagomorfo gehienetan bezala, baldintza klimatikoen menpekoa da eta, horrekin lotuta, belar-biomasaren menpekoa. Urte osoan egoten da sexualki aktibo baina, maximoak otsaila eta ekaina artean izaten ditu. Jarduera sexualaren hasiera gorputz-tamaina egokira iristearen araberakoa izaten da, ez urte-sasoiaren araberakoa. Beste lagomorfo batzuk bezala, enbrioiak birxurgatzeko ahalmena du, hau da, baldintzak faboragarriak ez direnean ernaldia moztekoa. Kumaldi bakoitzean 1-4 kume izaten dituzte eta urtean 8-9 kume izatera hel daitezke, beste erbi-espezieen antzera (Purroy 2011). Argi ez dagoen arren, badirudi urtebete ingururekin lortzen dutela heldutasun sexuala.

Bizimodua

Animalia bakartia da. Eguna, berak egiten dituen sakonunetxotan etzanda igarotzen du, “ohe” deitzen direnak. Iluntzean etzate-gunetatik irteten dira elikatzeko; taldeak osatu ditzakete euren larreratze-guneak gainezartzean. Egunero etzate-gunetatik elikatze-gunetara eta alderantziz ibiltzen da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Gizakiokin elkarrekintza handiko espeziea da, bereziki, oso ehizaki preziatua delako; urtean milioitik gora erbi ehizatzen dira. Gizakiari pasa diezazkiokeen gaixotasunen artean aipagarria da turalemia, bakteria-jatorriko gaixotasun honek osasun-arazoak sortu izan baititu Iberiar penintsula iparraldean.

Hegazti harrapari handiek eta hainbat ugaztunek ere ehizatzen dute erbia, hala nola: azeriak (Vulpes vulpes), otsoak (Canis lupus), lepazuriak (Martes foina), zapelatzak (Buteo buteo), miruak (Milvus)... Harraparien kontra, erbiak erabiltzen duen estrategia ezkutuan egotea da, eta ikusten dutenean abiadura handiz korrika irtetea.

Kontserbazioa

Habitat-galera da erbiaren mehatxu-faktore nagusia: nekazal guneen homogenizazioa -nekazaritza tradizionalaren galera intentsiboarekiko-  eta baso-landaketak. Kontuan hartzekoak dira baita ere gehiegizko ehiza, pestiziden gehiegizko erabilera, legez kanpoko ehiza, autoen harrapaketak errepidetan eta harrapari oportunisten ugaritzea.

Hurrengo kudeaketa-neurriak gomendatzen dira: ehizaren kudeaketa egokia, nekazaritzaren dibertsifikazioa, balizko babeslekuak ugaritzeko, eta, habitataren hobekuntza, bere eskakizun ekologikoetan oinarrituta. 

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Purroy. 2014. Enciclopedia virtual de los vertebrados españoles. www.vertebradosibericos.org, :

Carro F., Fernández A., Castién E., Andreu A.C., Beltrán J.F., Díaz R., Soriguer R.C.. 2010. El uso del espacio y del tiempo por las liebres. En: Carro, F., Soriguer, R. C. (Eds.). La liebre ibérica. Organismo Autónomo Parques Nacionales. Madrid
here Egilea: Iñaki Odriozola | http://www.hypetune.com/law-essay-assignment-help-toronto-ontario/ Sorrera: 2012/11/24 | chemistry help thermochemistry Azken eguneraketa: 2013/12/27 | Bisita-kopurua: 2018 | source Argazki nagusia: Carlos Naza

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...