Istingor txikia
Lymnocryptes minimus

Istingor txikia, istingor arruntaren antzeko txoria dugu. Euskal Herrira neguan baino ez da etortzen eta nahiko zaila suertatzen da hau ikustea, bere gorputzeko kolore mimetiko eta izaera lotsatiagatik. Istingor arrunta baino txikiagoa da eta proportzioan, moko motzagoa du honek.

Lymnocryptes minimus

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Charadriiformes
Familia
Scolopacidae
Deskribatzailea
Brunnich, 1764
Estatusa
lc

Deskribapena

Helduak istingor arrunta baino txikiagoak dira eta mokoa zertxobait motzagoa dute. Luzera 18-25 cm-koa da eta hegoen zabalera 30-41 cm-koa. 33-73 g-ko pisua dute.

Marroi koloreko gorputz orbanduna dute bizkarraldean eta argiagoa azpialdean. Begian zehar marra ilun bat dute.

Hegoak zorrotzak eta estuak dira eta atzealdean dituzten marra horixkak agerian gelditzen zaizkie hegan dagoenean. 

Istingor arrunta antzeko espezieetatik bereizten duen ezaugarri nagusia burugaina da: ez dago marrarik argirik buruaren erdian baina bai bi marra lateral, koro moduko bat osatuz.

Arrak eta emeak nahiko antzekoak diren arren, arren hegoak 119 mm-ra irits daitezke eta emeenak ez dira inoiz 110 mm baino gehiagokoak izango.

Antzeko espezieak

Oilagorra (Scolopax rusticola)
Scolopax rusticola

Istingor txikia oilagorra baino txikiagoa da. Istingor txikiak, oilagorrak ez bezala, ez du marra argirik buruaren erdialdean.


Istingorra (Gallinago gallinago)
Gallinago gallinago

Istingor txikia, izenak dioenez, istingorra baino txikiagoa da. Istingorretik bereizteko ezaugarri nagusia buru gaineko marrazkia da: istingor txikiak, istingorrak ez bezala, ez du marra argirik buruaren erdialdean, burua alde batetik bestera zeharkatzen diona. Bai aldiz, bi marra argi erdiko orban ilunaren inguruan, koro moduko bat osatuz hegaztiaren bururean aldeetara.

Kantua

Banaketa

Istingor txikiak migratzaileak dira eta sasoi ez-ugaltzailean zehar Britaniar Uharteetan, Europako eskualde atlantiko eta mediterranearrean, Afrikako kostaldean eta Indian bizi ohi dira. Aldiz, kumatze sasoian euren banaketa Europa ipar-ekialdetik Siberia mendebalderaino zabaltzen da.

Euskal Herrian espezie negutarra baino ez da eta nahiko zaila suertatzen da hau ikustea. Martxoa artean kostaldeko herrietan ikusi bada ere, bi behaketa bakarrik aipatzen dira Abran azken 10 urteotan. Gipuzkoan, 1994an aipamen bakarra dago Txingudin eta Araban, azken urteotan bi behaketa bakarrik egin dira: bata 1986an Gasteiz inguruko hezeguneetan, eta bestea, berriz, 1996an Ulibarriko urtegiaren ertzean.

Lymnocryptes minimus Lymnocryptes minimus

Habitata

Larre hezeetan, marismetan eta inguru zingiratsuetan agertzen da, maiz istingor arruntarekin batera. 



Habitat bereko espezie gehiago

Rattus norvegicus
Gasterosteus aculeatus
Ardea cinerea
Microtus cabrerae
Gallinago gallinago
Mustela lutreola
Cuculus canorus
Larus argentatus
Uria aalge
Pipistrellus kuhlii
Myotis myotis
Eptesicus serotinus
Rhinolophus hipposideros
Oryctolagus cuniculus
Pandion haliaetus
Alca torda
Alosa alosa
Acrocephalus arundinaceus
Sympetrum fonscolombii
Rana dalmatina
Triturus marmoratus
Bufo bufo
Lissotriton helveticus
Epidalea calamita
Rana iberica
Natrix maura
Trachemys scripta
Alytes obstetricans
Sus scrofa
Acrocephalus scirpaceus
Pelophylax perezi
Capreolus capreolus
Pipistrellus nathusii
Hyla arborea
Colias croceus
Crocidura suaveolens
Mus spretus
Mus musculus
Micromys minutus
Microtus agrestis
Sorex minutus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Pipistrellus pipistrellus
Mustela erminea
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Myotis blythii
Pica pica
Tyto alba
Miniopterus schreibersii
Cyanistes caeruleus
Microtus lusitanicus
Microtus duodecimcostatus
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Talpa europaea
Aglais urticae
Asio otus
Buteo buteo
Anguis fragilis
Talpa occidentalis
Lepus granatensis
Athene noctua
Lacerta schreiberi
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Mustela nivalis
Accipiter nisus
Turdus philomelos


Elikadura

Lur bigunetan elikatzen dira, mokoarekin jakiak bilatuz edo ikusmenaz baliatuz. Euren dietaren osagai nagusia intsektuen larbak, lur-zizareak, arrak eta barraskiloak dira, baina landaretxoren bat ere jan ohi dute noizean behin.

Ugalketa eta ontogenia

Kumatzea maiatza eta ekaina bitartean hasten da. Arrek emeak gorteiatzeko altuera handian hegaldiak burutzen dituzte eta zaldi baten trosta gororarazten digun soinua emititzen dute. Habiak eskualde oso hezeetan egiten dituzte baina ez dira oso habi landuak izaten: lastoz estalitako zulo bat lurrean baino ez. 3-4 arrautz erruten dituzte eta 21 egun inguruz inkubatu.

Bizimodua

Hegazti migratzailea da eta eskualde desberdinetan bizi da ugal-sasoian eta neguan zehar. Neguan nahiko isila da eta oso ondo kamuflaturik egon ohi da. Predatzailea oso hurbil duen arte ez da hegan hasten eta ordurarte burua makurtu baino ez du egiten (hortik datorkio, hain zuzen, gaztelerako "agachadiza" izena). Isilpean egiten du hegan eta gero landaredian ezkutatzen da berriro. 

 

Kontserbazioa

Ugaria omen zen antzina Abra inguruan, baina egun ezohikoa da. Europa erdialde eta ekialdean murrizte nabarmena izan du azken bi mendeotan.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Martí R, del Moral JC. 2003. Atlas de las aves reproductoras de España. Dirección General de Conservación de la Naturaleza-Sociedad Española de Ornitología. Madrid

De Juana E, Varela JM. 2005. Aves de España. 2ª edición. Lynx Edicions. Barcelona

Galarza A, Donínguez A. 1989. Urdaibai, Avifauna de la ría de Gernika. Bizkaiko Foru Aldundia.

Hidalgo J, del Villar J. 2004. Urdaibai, uretako hegaztien gidaliburua. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz

Fernández de Montoya E, Nuevo JA. 2009. Censos de aves acuáticas invernantes en las zonas húmedas alavesas. Arabako Natur Institutua.
Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2013/12/03 | Azken eguneraketa: 2013/12/03 | Bisita-kopurua: 1529 | Argazki nagusia: Aurélien Audevard

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...