Marmota alpetarra
Marmota marmota

link

click here Marmota alpetarra Europan aurki daitezkeen bi marmota espezietan handiena da, baita gure kontinenteko karraskaririk handiena ere. Sciuridae familian sailkaturik dago katagorriekin batera, baina bai itxura eta baita portaera aldetik ere, ez dute animalia hauekiko antz handirik. Pirinioetako animaliarik ezagunenetariko bat da, ia mendizale guztiek ikusi edo, gutxienez entzun dutena.

Marmota marmota

Phyluma
Chordata
go to link Ordena
Rodentia
page Familia
Sciuridae
go site Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
go site Estatusa
lc

Deskribapena

click here

link Marmota alpetarra 50 - 58 cm luze da buztanik gabe, eta 13 - 16 cm-ko buztana izan ohi du, gainerako karraskariekin alderatuta nahiko txikia dena. 3,4 - 5,7 kg artean pisatu ohi dute, nahiz eta 8 kg-ko indibiduoak ere ezagutu izan diren. Buru eta gorputz sendoak ditu, hankak eta belarriak txikiak, hotzari aurre egiteko moldatuak. Larruazala arre grisaska du eta tripa aldea horixka izan ohi du. Buztanaren amaiera, aldiz, iluna izan ohi du.

Banaketa

http://sensoreal.sk/easy-argumentative-essay/

http://www.ldjcleaning.com/paper-writing-service-cheap/ paper writing service cheap Marmota alpetarra Europan besterik aurkitzen ez den animalia da, Tatra mendiak (Polonia), Karpatoak, Apenikoak, Alpeak eta Pirinioetan, hain zuzen ere. Alpeen ekialdean du jatorria animaliak, baina iragan den mendean gainerako mendiguneetan sartu zuen gizakiak berriz ere. Pirinioetan Pleistozeno edo Holozenoaren hasieran galdu bazen ere, ipar isurialdean 1948an sartu zuen berriz ere Marcel Couturier naturalistak, arrano beltza sarrioengan edukitzen ari zen eragina txikitze aldera. Hala ere, marmota izena aipatzen ez den arren, XVIII eta XIX. mendeko hainbat idatzitan antzerako animalia baten berri ematen dute hainbat naturalistak. Egun, Pirinio guztian zabaldu den espeziea da eta Euskal Herrian, Nafarroako pirinioko mendi garaienetan aurki daiteke.

Marmota marmota Marmota marmota

Habitata

http://gpsemirates.com/best-essay-editing-service-review/ Best Essay Editing Service Review

go here Ingurune menditsuan bizi den animalia da. Pirinioetan 1.300 eta 2.800 metro arteko altueretan aurkitzen dira, nahiz eta kolonien % 67 1.800 eta 2.400 metro arteko altueretan aurkitu diren. Harkaitz bloke handidun belardi malkartsuetan bizi ohi da eta beren bizi-ingurunea hainbat faktoreren menpe dago: elikagaien eskuragarritasuna, intsolazioa (hegoaldera begira dauden ingurune eguzkitsuak, batez ere), harrapariengandik ihes egiteko ikuspen ona eta zulatzeko lur erraza (Couto et al. 2003). 

http://sacredsourcework.com/?custom-essays-usa custom essays usa Aipaturiko faktoreetatik garrantzia handiena duena, itxura denez, malden orientazioa da. Hegoaldera begira dauden larreek eskuragarritasun trofiko oparoagoa eskaintzen dute eta, honenbestez, marmotek distantzia laburragoak egin behar dituzte jatekoa lortzeko. Ondorioz, ehizatuak izateko probabilitatea asko jaisten da. Indibiduo gazteen biziraupena elurraren menpekoa da eta iparraldera begira dauden maldetan elurrak denbora gehiagoz irauten du.

Marmota alpetarra bizi den mendietan, behealdeko muga basoek ezartzen dute eta, goialdekoa, berriz, larreen periodo begetatiboaren laburtasunak. Izan ere, marmotek 5 hilabete behar dituzte, gutxienez, urteroko bizi-zikloa burutzeko eta, 2.400 metrotik gora landarediaren eskuragarritasun-aldia laburragoa da.

http://www.pcy0515.com/master-thesis-positions-in-berlin/ master thesis positions in berlin Pirinioen mendebaldean, hainbat marmota taldek, ingurune karstikoak kolonizatzea lortu dute. Hauetako adibide garbi bat da Larrako mendigunea. Kasu hauetan, animaliek urak kareharrian sorturiko zulo eta arrakalak erabiltzen dituzte eta indusketek ez dute apenas sakonerarik izaten. Jokaera hau, batez ere, kolonizazioaren hasieran gertatu zen eta, gaur egun, lur sakoneko zelaietan ere induskatzen dituzte beren zuloak.


Elikadura

Loredun landare belarkarez elikatzen dira, bereziki. Funtsean dieta herbiboroa duten arren, animalia jatorriko aztarnak ere aurkitu dira  hondakinen ikerketa mikrohistologikoa egitean, ornogabeak ziurrenik (Aldezabal et al. 1998). Dikotiledoneo belarkarekiko preferentzia dutela egiaztatu da (Hansen 1975) eta, behaketa zuzenaren bidez baieztatu denez, landare-espezie batzuk oso gogoko dituzte loraldian dauden garaian, bereziki Fabaceae, Asteraceae eta Apiaceae familiakoak. Gramineoen kontsumoa askoz ere baxuagoa da, eta zurezko landareena ia arbuiagarria.

Harkaitz blokedun larreetan elikatzen dira batez ere animalia hauek. Behaketa zuzenaz eta larraketa-arrastoak aztertuta 35 espezieren berri jakitea lortu da. Familia eta espezie garrantzitsuenak honakoak dira: 

  • Apiaceae familian: Laserpitium siler (ohikoena), Bupleurum angulosum, Pimpinella saxifraga eta Seseli montanum
  • Asteraceaee familian: Crepis albida (bigarren ohikoena); Centaurea scabiosa eta Taraxacum officinale
  • Poaceae familian: Helictotrichon sedenense, Bromus erectus, Nardus stricta eta Koeleria vallesiana
  • Caryophyllaceae familian: Silene saxifraga, S. nutans, Stellaria nemorum eta Dianthus hyssopifolius
  • Liliaceae familian: Brimeura amethystina, Scilla verna eta Anthrericum liliago
  • Fabaceae familian: Anthyllis vulneraria eta Astragalus depressus.

Landareen egoera fenologikoari dagokionez, badirudi loraketaren hasieran dauden landareekiko preferentzia dutela (Aldezabal et al., 1998). Udaberri amaieran, batik bat larre harritsu eta legarretan hazten diren landare-espezieez elikatzen dira. Ingurune hauetan garatzen diren landareen hazkundea eta garapen fenologikoa gainontzekoetan baino lehenago gertatzen baita. 

Loretan dauden landareak jaten dituzten arren, ez dago argi loreak beraiek diren marmoten elikagai gustukoenak. Loretan dauden landareak atsegin dituzten arren (Aldezabal et al. 1998), atal foliarrak, hots, hostoak, irensten dituzte batez ere (% 76). Elementu ez-foliarrak, zurtoina, loreak, fruituak eta haziak, berriz, ez dituzte horrenbeste atsegin (% 24). Biak ala bietan fruituak baztertzen dituztela garbi dago. Dietaren konposaketa ezberdina da elikadura eremuetako landaredia eta familiaren egituraren arabera. Kumeak dituzten familia batean, eme helduaren beharrizan energetiko eta metabolikoak asetzeko aldakortasunak egon daitezke. 

Orokorrean, marmotak larre zabalak ekiditen saiatzen dira (Armitage 1979), bertan harraparientzat eskuragarriago bilakatzen baitira.

Ugalketa eta ontogenia

Araldia hibernazio periodoaren ostean hasten da eta kopula asko gordelekuaren barruan gertatzen dira. Arrek elkarren artean borroka sutsuak izan ohi dituzte eta, maiz, elkarri segika eta “boxeatzen” ibiltzen dira. Emeek koloniako edozein ar onartzen dute eta gainerakoek ez dute aktibitate sexuala eragozten. Kopula gertatu aurretik, bikotea garrasika eta elkarri kolpeka aritu ohi da, atzeko hanken gainean tenteturik eta aurreko hankekin elkarri helduta hozka egin nahian.

Emeek hiru urterekin lortzen dute heldutasun sexuala eta 2 - 3 kume eduki ohi dituzte kumaldiko. Haurdunaldiak 33 - 34 egun iraun ohi du eta jaioberriek 30 gramoko pisua izan ohi dute. Ilerik gabe eta begiak itxita jaiotzen dira. Bi asteren ondoren, ilez estalirik, lehen aldiz gordelekutik irteten dira. Hilabete izan arte, ordea, ez dira gordelekutik jan eta jolastera irteten. Gazteek, gutxienez, bi urtez irauten dute familiaren inguruan baina eme nagusia besterik ez da ugaltzen.  

Bizimodua

Marmotak, normalean, talde txikietan bizi ohi diren animaliak dira, baina ez da arraroa hainbat familiak bat egin eta talde handiak osatzea. Egunez ibiltzen diren animaliak dira marmotak. Egunaren zati handiena janari bila jarduten dute eta oso animalia sozialak dira. Beren taldekideak ez diren indibiduoekin harremanak izan ditzakete. Eguneko aktibitate zikloa bimodala da, aktibitate handieneko muturrak goizean eta iluntzean izan ohi baitira. Egunaren hasieran gordelekuaren sarrera nagusiaren kanpoaldean kokatzen dira elkar garbitzeko. Ondoren, elikagaiak bilatzeari ekiten diote eguerdira arte, normalean. Intsolazio handieneko orduak gordelekuan sarturik igaro ohi dituzte. Iluntzean berriz ere janaria bilatzeari ekiten diote.

Urriaren amaieratik apirilaren amaierara arte hibernatzen dute animalia hauek. Lur azpian sorturiko gordelekuetan, hotzarekiko isolatzen dira eta gorputzeko tenperatura 4,6 eta 7,6 arteko tenperaturara jaisten da. Era berean, arnas erritmoa minutuko 2 - 3ra jaisten da eta bihotz-taupada bakarra izan ohi dute hamar minutuko. Negurako erreserbak pilatze aldera, marmotek, landare ugariren zurtoin eta sustraiak jaten dituzte eta, larruazalaren azpian gantz geruza lodia eratzen dute.

Marmotak hibernazioa bukatzerakoan elurraren presentzia ohikoa izan ohi da hainbat lekutan.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Pirinioetako marmotek ez dute apenas harraparirik, eta habitat eskuragarritasun handiarekin batera, mendikate horretan izan duten arrakastaren gako nagusia da hori. Noizbehinka, arrano beltzek (Aquila chrysaetos) edo azeriek (Vulpes vulpes) egin diezaiekete eraso,  baina marmoten heriotza gehienak eragiten dituztenak zakurrak dira. Alpeetan katamotzek (Lynx lynx) eta hartzek (Ursus arctos) ere erasotzen dituzte.

Kontserbazioa

Marmotaren kontserbazio-egoera ona da, eta epe ertainean egoera aldatzeko zantzurik ikusten ez denez LC kategorian sailkaturik dago IUCN erakundearen zerrendan.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Krapp F (ed). 2004. Handbuch der Saugetiere Europas. Aula Verlag.

Couto S, García-González R, Regueira M. 2003. Uso del hábitat por la marmota alpina (Marmota marmota) en el Parque Nacional de Ordesa y Monte Perdido (Pirineo central). VI Jornadas de la SECEM, SECEM, Ciudad Real: 50

Armitage KB. 1979. Food selectivity by yellow-bellied marmots. Journal of Mammalogy, 60: 628-629

Hansen RM. 1975. Foods of the hoary marmot on Kenai Peninsula, Alaska. The American Midland Naturalist, 94: 348-353

Aldezabal A, Herrero J, García-Serrano A, Remón JL, Garin I. 1998. Marmota alpetarraren elikadur hautespena Euskal Herriko Pirinioetan. Naturzale, 13: 155-196
graduate level research papers Egilea: Antton Alberdi | see url Sorrera: 2012/12/06 | buy dissertations online Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 1179 | source link Argazki nagusia: Antton Alberdi
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...