Gau-saguzar txikia
Nyctalus leisleri

Gau saguzar txikia, Euskal Herriko hainbat gunetan aurki daitekeen tamaina ertaineko saguzarra da. Europa eta Asiatik hedaturik dago eta migrazio handiak egiten ditu. Gauez ehizatzen du eta intsektuez elikatzen da.

Nyctalus leisleri

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Kuhl (1817)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko saguzarra da, bizkarraldeko ilajea marroi-gorrixka da, eta sabelaldekoa berriz marroi-argia. Gazteak helduak baino ilunagoak izaten dira.

Hego luze eta estuak dauzka eta hego-mintzak iletsuak dira batez ere gorputzaren eta besoen ondoan. Belarriak txikiak dira genero bereko gainerako saguzarrekin konparatuta eta belarrietako kanpo-ertzek zeharkako lauzpabost tolesdura izaten dituzte.

Mutur zorrotz samarra dauka. 48-68 milimetroko gorputz-buru luzera du eta 35-45 mm-ko buztana. Tamainarekiko dimorfismo sexuala erakusten dute: emeak arrak baino pixka bat handiagoak izaten dira normalean.

Antzeko espezieak

Nyctalus noctula
Nyctalus noctula

Nyctalus leisleri baino handiagoa da eta muturra ez da hain zorrotza eta goikalde eta behekaldeko kolore kontrastea ez da hain nabarmena. Hala ere, oso espezie antzekoak dira eta batzutan zaila izaten da bereiztea, izan ere gainerako ezaugarriak oso parekoak dira, bai ezaugarri fisikoei zein bizimoduari dagokionez.

Ekokokapena

9-14 ms iraupeneko ekokokapen deiak igortzen ditu, bi motatako pultsuak tartekatzen dituelarik; energia maximoa 30 kHz inguruan izten da.

Arrek, araldian, emeak erakartzeko 10,5-18 kHz soinuak igortzen dituzte, guretzat entzungarriak direnak.

Banaketa

Europa eta Asian zehar banatzen den espeziea da, batik bat Europa mendebalde eta India tartean aurkitzen dena. Hala ere, Madeiran, Kanariar uharteetan, Afrika iparraldean eta Turkian ere bizi da.

Iberiar penintsulan banaketa zabala du baina ez da batere jarraia eta eremu ezberdinetan topa daiteke; besteak beste Euskal Herrian (dentsitate handiena duen eskualdea), Errioxan, Gaztela eta Leonen, Extremaduran, Katalunian eta Andaluzian. 

Altuerari dagokionez, altuera tarte zabalean bizi daitekeen animalia da. Badira itsas mailatik hurbil bizi direnak (Katalunian) eta baita 2.100 metroko altueran (Gaztela eta Leon) bizi daitezkenak ere.

Euskal Herrian Anboton, Solluben, Sopuertako meategi-eremuetan, Altuben, Urkiolan eta Oitz mendian topatu izan da.

Nyctalus leisleri Nyctalus leisleri

Habitata

Batez ere baso guneetan bizi da, baita landa edo nekazaritza-giroko eremuetan ere, pagadietatik, hariztietatik eta pinudietatik gertu.

Zuhaitz zaharretako zuloetan, zenbait eraikinen barruan eta habi kutxetan babesten da, beti ere gizakiarengandik urrun, gau-saguzar ertaina (Nyctalus noctula) ez bezala.



Habitat bereko espezie gehiago

Otus scops
Chalcides bedriagai
Jynx torquilla
Strix aluco
Cuculus canorus
Caprimulgus europaeus
Blanus cinereus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Garrulus glandarius
Tyto alba
Sus scrofa
Lanius senator
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Suncus etruscus
Canis lupus
Fringilla coelebs
Bubo bubo
Lacerta schreiberi
Pipistrellus nathusii
Microtus lusitanicus
Talpa europaea
Rana dalmatina
Phoenicurus phoenicurus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Myotis bechsteinii
Plecotus auritus
Luscinia megarhynchos
Meles meles
Turdus philomelos
Apodemus flavicollis
Alytes obstetricans
Cyanistes caeruleus
Cervus elaphus
Capreolus capreolus
Martes foina
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Martes martes
Dendrocopos medius
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Rhinolophus ferrumequinum
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Sorex coronatus
Mus musculus
Pipistrellus pipistrellus
Scolopax rusticola
Accipiter nisus
Barbastella barbastellus
Hyla arborea
Dama dama
Buteo buteo
Myotis nattereri
Myotis emarginatus
Nyctalus noctula
Nyctalus lasiopterus
Myotis myotis
Anguis fragilis
Aquila chrysaetos
Salamandra salamandra
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Dendrocopos minor
Coracias garrulus
Apodemus sylvaticus
Erithacus rubecula
Accipiter gentilis
Ursus arctos


Elikadura

Animalia karniboroa da eta batez ere lepidopteroz (Noctuidae familiako gau tximeleta batzuk), dipteroz, trikopteroz eta koleopteroz elikatzen da. Harrapakinak airean ehizatzen ditu eta ehizan dabilenean 56 km/h-ko abiaduretara hel daiteke.

Bere dietan baso-izurriteak kontsideratzen diren ornogabeak ere sartzen dira, beraz espezie honen kontserbazioa garrantzi handikoa bilakatu da.

 

Ugalketa eta ontogenia

Abuztu bukaera, irailaren hasiera aldera estalketak ematen dira, hala eta guztiz ere, ernalketa hurrengo udaberrian ematen da, maiatza aldera. Kumeak ekaina eta uztaila haisera artean jaiotzen dira eta hilabete baten buruan lehen hegaldiak hasten dituzte gazteek.

Emeek heldutasun sexuala lehenengo urtean lortzen dute eta normalean, urtean kume bat erditzen dute.

Beraien bizi-itxaropen bederatzi urtekoa da.

Bizimodua

Hibernatzen duen animalia da, babeslekuetan pasatzen ditu neguak (udazkeneko erreserbaz baliatuz), kobetan edota zuhaitz zuloetan, non tasa metabolikoa izugarri murrizten duten. Migrazio luzeak egiten ditu baldintza egokien bila (urtaroaren arabera), 1.567 km-ko migrazioak egiten dituzten emeak ikusi dira.

Hibernatzen duen animalia da, babeslekuetan pasatzen ditu neguak (udazkeneko erreserbaz baliatuz), kobetan edota zuhaitz zuloetan, non tasa metabolikoa izugarri murrizten duten. Migrazio luzeak egiten ditu baldintza egokien bila (urtaroaren arabera), 1.567 km-ko migrazioak egin dituzten emeak topatu izan dira.


Bere aktibitate optimoa iluntzean lortzen dute, orduantxe tenperaturarekiko independenteak baitira, aldiz, egunsentian bere aktibitatea nabarmen jeitsi ohi da. Normalean bakarka ehizatzen dute baina, taldean egiten ere ikus daitezke.

 

Espezieen arteko elkarrekintzak

Parasito batzuen ostalari bilakatu da, besteak beste, Argas vespertilionis kaparrak, Steatonyssus balcellsi, S. teidae eta Parasteatonyssus hoogstraali akaroek parasitatzen dute.

Kontserbazioa

Hainbat mehatxu ditu animaliak, tartean bioziden erabilera basoetan eta beraien koloniengan erana duten asaldurak.

Horrez gain, euren habitata degradatu eta sutsitzen duten ekintzek ere eragin handia dute. Orokorrean eragin txarra sortarazten diete baso eta zuhaitz gainustiaketek, edota basoguneen galera bortitzek.

Bestetik, eraikinetan bizi diren gau-saguzar txikiengan, kalte handiak sortzen dituzte eraikinen erreforma eta botatako produktu kimikoek.

Espeziearen kontserbaziorako, gomendatzen da aurretik esandakoa ekiditea, batez ere basoguneen kontserbazioa eta zainketa zorrotza.

Legedi nazionalak babestutako espeziea da.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Perez FP. 2002. Euskal Herriko ugaztunak. ADEVE.

D.Schilling , D. Singer, H. Diller. 1987. Guia de lo Mamiferos de Europa. OMEGA.

. . www.iucnredlist.org. http://www.iucnredlist.org/apps/redlist/details/61591/0 (2011/02/21)

Palomo JL, Gisbert J, Blanco C. 2007. Atlas y Libro Rojo de los Mamíferos Terrestres de España. MMA. Madrid
Egilea: Unai Baroja | Sorrera: 2012/11/08 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 961 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...