Apo hontza
Otus scops

Apo hontza Iberia Penintsulako hontzik txikiena da. Kolorazio kriptikoa du, enborraren antza hartzen baitu eta, sarri, zaila da non dagoen ikustea. Hontz hau migratzailea da eta uda soilik igarotzen du gure artean.

Otus scops

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Strigiformes
Familia
Strigidae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
lc

Deskribapena

Apo hontza Iberiar penintsulako hontzik txikiena da, gorputzaren luzera: 18-20cm; hego-luzera: 145-168mm; buztanaren luzera: 67-75mm; eta pisua: 60-135g (emeak arrak baino pisutsuagoak dira) (owlpages.com). Begi horiak aurrerantz bideratuta ditu, mokoak kako forma du eta tartsoak lumez estaliak. Kolore gris-arre-gorrizta du, orban beltzak ere badituelarik zuhaitzen koloreak imitatuz. Kolore hau kamuflatzeko baliatzen du. Luma zefaliko zabalak ditu (“belarriak”) maiz ezkutuan izaten baditu ere (montes.upm.es).

Kantua

Arraren kantua txirula-antzeko beherantzko inflexioa duen nota monosilabiko bakarrez osaturiko sekuentzia luzea da. 0,2-0,3 segundo irauten ditu nota bakoitzak eta noten artean 2-3 segundo igarotzen dira (owlpages.com).

Bikoterik gabeko emearen kantua antzekoa da, baina luzeagoa eta altuagoa. Bikotedun emearen kasuan oraindik ere kantu altuagoa da eta zertxobait zakarra. Korteiatzean arrak eta emeak elkarrekin abesten dute nota altuko eta baxuko duetoa osatuz (owlpages.com).

Banaketa

Zonalde euroasiatiko epeletan eta Afrika iparraldean ugaltzen da, batez ere, herrialde mediterraneoetan, Ekialde Urbila, Mongolia, Txina mendebaldea eta iparraldean Alemania, Polonia eta Baikal lakuraino iristen da. Europa zentralean, Britainiako irletan eta herrialde nordikoetan ez da ageri.

Iparraldeko populazioak guztiz migratzaileak diren bitartean, hegoaldekoak migratzaile partzialak edo sedentarioak dira (Madroño et al. 2004). Negua Afrika ekialde eta mendebaldeko sabanan igarotzen du, euri-oihanaren iparraldean (owlpages.com). Iberiar Penintsula osoan zehar ageri da, dentsitate handienak gune mediterraneoetan dituelarik (Madroño et al. 2004).

Otus scops Otus scops

Habitata

Artelatz, dehesa, fruitu edo pinu landaketa eta harizti irekietan bizi da, ez baso itxietan. Hala ere, dentsitate handienak zuhaitzak tartekaturik dituzten nekazal guneetako zuhaiskadietan, zuhaiskadi mediterraneoetan eta herri eta hirietako parkeetan izaten ditu (Madroño et al. 2004). Negua zuhaitzak dituen sabanatan igarotzen du (Marchesi &Sergio, 2005; owlpages.com ). Zuhaitz eta zuhaiska helduak ditu gustuko, zulo gehiago izaten baitituzte.



Habitat bereko espezie gehiago

Plecotus austriacus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Neophron percnopterus
Anguis fragilis
Ardea cinerea
Bubo bubo
Galerida cristata
Passer domesticus
Falco tinnunculus
Trachemys scripta
Rattus norvegicus
Myotis emarginatus
Aquila pennata
Aquila fasciata
Lepus europaeus
Accipiter gentilis
Mustela nivalis
Alauda arvensis
Athene noctua
Prunella modularis
Aglais urticae
Aquila chrysaetos
Rhinolophus hipposideros
Colias croceus
Crocidura suaveolens
Erinaceus europaeus
Talpa occidentalis
Dryocopus martius
Accipiter nisus
Lacerta schreiberi
Martes martes
Pipistrellus nathusii
Talpa europaea
Rana dalmatina
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Glis glis
Hierophis viridiflavus
Plecotus auritus
Myotis nattereri
Myotis myotis
Phoenicurus phoenicurus
Phoenicurus ochruros
Myotis bechsteinii
Meles meles
Sorex minutus
Apodemus flavicollis
Alytes obstetricans
Hyla arborea
Myodes glareolus
Microtus cabrerae
Suncus etruscus
Asio otus
Apodemus sylvaticus
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Nyctalus lasiopterus
Pipistrellus kuhlii
Martes foina
Strix aluco
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Garrulus glandarius
Tyto alba
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Nyctalus noctula
Buteo buteo
Barbastella barbastellus
Cervus elaphus
Lanius senator
Dama dama
Miniopterus schreibersii
Dendrocopos medius
Picus sharpei
Rhinolophus ferrumequinum
Mustela erminea
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus euryale
Luscinia megarhynchos
Micromys minutus
Sorex coronatus
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Turdus philomelos
Turdus merula
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Chalcides bedriagai
Cuculus canorus
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Caprimulgus europaeus
Crocidura russula
Canis lupus
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Troglodytes troglodytes
Sus scrofa


Elikadura

Intsektuez elikatzen da, esate baterako, matxinsaltoa, kakalardoa, sitsa eta txitxarra jaten ditu. Armiarma, ar, zizare, narrasti, igel eta ugaztun eta hegazti txikietaz ere elikatzen da (owlpages.com).

Ugalketa eta ontogenia

Polupazio migratzaileentzat ugal garaia negualdiaren ostean hasten da; populazio ez migratzaileentzat, berriz, otsailean. Arrak gauean emeei deika hasten dira eta azkenean biek batera abesten dute. Arrak zulo bat eskaintzen dio emeari eta honek onartzen badu bertan geratutzen dira. Urtean txitaldi bakarra izaten dute. Apirilean edo maiatzean 3-4 arrautza inkubatzen hasten da emea, arra jan bila doan bitartean. Arrautzak ia esferikoak dira, batazbeste 31x27mm-koak. Arrautza eklosionatu eta 18 egunetara emea ere jan bila ateratzen da kabitik. Txitak itsuak dira lehen 6-7 egunetan eta 11-13 egunetara irekitzen dituzte guztiz begiak. 3-4 astetara gazteak kabitik irteten dira, nahiz eta hegan egiteko gai ez izan oraindik. Hegan egiteko gaitasuna 33 egunetara lortzen dute gutxi gora-behera eta 4-5 aste igaro arte egoten dira gurasoen zaitzapean. Heldutasun sexuala 10 bat hilabeterekin lortzen dute (owlpages.com).

Bizimodua

Apo hontza hegazti gautarra da, aktibitate handiena iluntzetik gauerdira bitartean erakusten duelarik. Egunez zuhaitzetan egoten da, enborretik gertu edo hostotzaren artean, zuhaitz helduen edo arroken zuloetan eta hormetako zuloetan. Iluntzeko aktibitatea, normalean, dei azkar batekin hasten da. Noizbehinka egunez ere entzun daiteke kantua (owlpages.com). Hegazki bakartia da, nahiz eta batzuetan kolonia txikiak eratzen dituen.

Kontserbazioa

IUCNren arabera Europan arriskurik gabe (LC) sailkatua dago. Otus scops-en kontserbazioan eragin handiena duten faktoreak habitataren eraldaketa eta plagiziden erabilera dira. Ibai-arroen desagerketak eta paisai tradizionalaren eraldaketak (baso landaketak, urbanizazioak) elikagaien eta bizilekuaren eta habia lekuaren murrizketa dakar (Martinez et al. 2007; Sergio et al. 2009). Plagizidek harrapakinen murrizketa ekartzeaz gain, substantzia toxikoen biometaketa eragiten dute (Madroño et al. 2004). 

Esteka interesgarriak


Bibliografia


. . The Owl Pages. http://www.owlpages.com/owls.php?genus=Asio&species=otus (2013/01/28)

Montes, Forestal y del Medio Natural - Universidad Politécnica de Madrid. 2012. Guía interactiva de Aves Ibéricas. Guía interactiva de Aves Ibéricas. http://www2.montes.upm.es (2013/11/26)

Madroño A, González C, Atienza JC. 2004. Libro Rojo de las Aves de España. Dirección General para la Biodiversidad & SEO/BirdLife. Madrid

F. Sergio, L. Marchesi , P. Pedrini. 2009. Conservation of Scops Owl Otus scops in the Alps: relationships with grassland mangement, predation riskk and wider biodiversity.. Ibis, 151: 40-50

J. A. Martínez, I. Zuberogoitia, J. E. Martínez, J. Zabala, J.F. Calvo. 2007. Patterns of territoy settlement by Eurasian scops-owls (Otus scops) in altered semi-arid landscapes. Journal of Arid Environments, 69: 400-409

L. Marchesi, F. Sergio. 2005. Distribution, density, diet and productivity of the Scops Owl Otus scops in the Italian Alps.. Ibis, 147: 176-187
Egilea: Oihana Eizagirre | Sorrera: 2013/12/04 | Azken eguneraketa: 2014/02/14 | Bisita-kopurua: 2017 | Argazki nagusia: Andrea Lupo

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...