Nathusius pipistreloa
Pipistrellus nathusii

Nathusius pipistreloa Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen saguzar intsektiboroa da. Baso hostoerorkor eta koniferoetan bizi ohi da eta migratzailea da, neguko baldintza txarretatik ihes egiten duelarik.

Pipistrellus nathusii

Phyluma
Chordata
get Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
home page Deskribatzailea
Keyserling & Blasius, 1839
follow link Estatusa
lc

Deskribapena

Hegal luzeko (230-250 mm) saguzar txikia da Nathusius pipistreloa eta 6-15 g pisatzen ditu. Buruak eta gorputzak 44-46 mm neurtzen dituzte eta buztanak 30-44 mm; azken hau asko jota milimetro bat ateratzen da uropatagiotik. Besaurreak 31-37 mm-koak izan ohi dira. Mutur handi eta motza dauka eta belarri triangeluarrak, punta borobila daukan trago motz batekin. Uropatagioaren alde dortsala erdialderaino gutxienez ilez estalita dago; alde bentralean, ordea, hanketan baino ez dauka ilerik.

Udan zehar ilaia dortsalak kolore marroi-gorrixka izaten du eta udazkena iritsitakoan ilunago bilakatzen da, maiz ñabardura gris bat izaten duelarik. Sabelaldea marroi argia edo marroi-horixka izan ohi da. Muturra, belarriak, buztana eta hegaletako mintzak marroi beltzakarak dira. Uropatagioaren atzeko aldean, 5. hatzaren (46 mm) eta hankaren artean, lerro argiago bat ager daiteke, baina ez da oso argi mugatua egoten.


Honako hortz-formula dauka: 2.1.2.3/3.1.2.3. Letaginak handiak dira, behe-barailakoak bereziki, aurretik atzerako zabalerak altueraren erdia gainditzen duelarik. 1. premolarra argi bereiz daiteke eta gainontzeko hortzekin lerrokatuta dago kanpoaldetik. 

Antzeko espezieak

Pipistrellus kuhlii

Pipistrellus kuhlii-k uropatagioaren atzealdean P. nathussii-ren kasuan batzuetan baino agertzen ez den lerro zuri bat dauka eta ongi definitua ageri da, Nathusius pipistreloan ez bezala. Horrez gain, Pipistrellus kuhlii-k ebakortz bifidoak agerian izaten ditu, P. nathusii-k ez bezala.


Pipistrellus pipistrellus eta Pipistrellus pygmaeus

P. pipistrellus eta P. pygmaeus-en 5. hatza ez da 43 mm-ko luzerara iristen; Nathusius pipistreloak, berriz, 46 bat mm-ko hatza izaten du. Bi espezie hauetan ez bezala, P. nathusii-k ebakortzak lerrokatuta eta teilakatu gabeak dauzka; gainera, beheko bigarren eta hirugarren ebakortzen artean diastema bat dago.


Hypsugo savii

H. savii-ren kasuan belarriak motzak dira eta oinarrian banatuak, Pipistrellus generoan baino zabalagoak eta borobilduagoak direlarik. Gainera, tragoa laburra eta borobildua da. Hortzak ere pipistreloen ezberdinak dira: goiko ebakortzek bi punta dituzte eta lehen premolarra oso txikia da edo honen galera dago. Pipistrellus nathusii-ren kasuan, ordea, lehen premolarra argi bereiz daiteke.

Ekokokapena

FM pultsuak igortzen ditu, 40 kHz-ko intentsitate maximoarekin. Dei sozialetan bi zati bereizten dira: lehenengoa 5-8 pultsutakoa izaten da eta intentsitate maximoa 18 kHz-tan dago; bigarrena, berriz, 3-7 pultsutakoa izaten da eta intentsitate maximoa 34 kHz-etan egon ohi da. Iraupen totala 206 ms-koa izaten da batezbeste eta 1,40 dei segunduko erritmoarekin igortzen dira.

Banaketa

Paleartikoaren mendebaldean aurki daitekeen espezie migratzailea da. Europara, Asia Txikira eta Transkaukasora mugatua dago, 37-63ºN- tik gorako latitudeetan agertzen delarik.

Europan Atlantikotik Ural Mendietaraino eta Mediterraneotik Eskozia, Suezia hegoekialde eta Finlandia hegoalderaino hedatzen da. Leku gutxitan ikusi den arren, Penintsularen iparraldean aurkitu da, kosta atlantikotik mediterraneora.

Pipistrellus nathusii Pipistrellus nathusii

Habitata

Baso hostoerorkor eta koniferoetako espezie tipikoa da. Baso bazterretan, zingiretan eta erreketako landaredia ugaria den lekuetan ere agertzen da, horietan bazkatzen baita. Gune baxu eta hezeetako basoetan bizi da eta neurri txikiagoan gizakien kokaguneetan ere.

Udako pausalekuak zuhaitzetan zuloetan, eraikinetan zein kaxa moduko babesleku artifizialetan  egon ohi dira. Neguak, ordea, hibernazioan pasatzen ditu amildegietako arrakaletan, eraikinetan eta kobazuloetan, sarritan hotzak, lehorrak eta babesik gabekoak diren guneetan.

Orokorrean lur baxuetan agertzen den arren, migrazioetan Alpeak zeharkatzen ditu ia 2000 m-ko altitudean.



Habitat bereko espezie gehiago

Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Dendrocopos minor
Rana temporaria
Accipiter gentilis
Erithacus rubecula
Lutra lutra
Neomys fodiens
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Otus scops
Bubo bubo
Crocidura russula
Troglodytes troglodytes
Talpa europaea
Lepus europaeus
Erinaceus europaeus
Accipiter nisus
Galemys pyrenaicus
Ardea cinerea
Triturus marmoratus
Lymnocryptes minimus
Gallinago gallinago
Gasterosteus aculeatus
Sympetrum fonscolombii
Bufo bufo
Acrocephalus scirpaceus
Acrocephalus arundinaceus
Epidalea calamita
Lissotriton helveticus
Capreolus capreolus
Pelophylax perezi
Alcedo atthis
Natrix maura
Trachemys scripta
Cobitis calderoni
Cinclus cinclus
Mustela lutreola
Luscinia megarhynchos
Neomys anomalus
Rana iberica
Scolopax rusticola
Jynx torquilla
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Buteo buteo
Tyto alba
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Mustela erminea
Cervus elaphus
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Myotis bechsteinii
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Meles meles
Sus scrofa
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Turdus philomelos
Nyctalus leisleri
Mus musculus
Strix aluco
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Martes martes
Lacerta schreiberi
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Apodemus sylvaticus
Apodemus flavicollis
Sorex coronatus
Asio otus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Nyctalus lasiopterus
Barbastella barbastellus


Elikadura

Tamaina ertain eta txikiko aireko intsektuez elikatzen da, kironomidoez, nagusiki. Basoko bidezidor zein mugetatik ibiltzen da intsektu bila eta airean harrapatzen ditu, 4 eta 15 metro bitarteko garaieretan. Batzuetan uretako intsektuez ere elikatzen da.

Ugalketa eta ontogenia

Ugal-garaia udazkenean izaten da, iraila eta azaroa bitartean. Garai honetan arrak bere babeslekua eta inguruak defendatzen ditu; 3-10 emeren lurraldeak hartzen ditu eta dei sozialen bidez erakarri egiten ditu. Ernalketa hurrengo udaberrira arte luzatzen da; izan ere, emeak espermatozoideak uteroaren barruan biltzen ditu hibernazio garaian. Ekainean edo uztailean kume biluzi bat edo bi erditzen ditu eta bera arduratzen da hauek zaintzeaz. Jaio eta 4 bat astera hegan hasteko gai izaten dira kumeak. Emeek bizitzako lehenengo urtean lortzen dute heldutasuna eta arrek, berriz, bigarrenean.

Udazkenean indibiduo askok hego mendebalderantza migratzen dute, neguko eguraldi txarrak saihesteko. Ondoren, apirila eta maiatza bitartean jatorrizko lekura itzultzen dira, erditzeko garaia baino zertxobait lehenago. Erditze-garaian 200 emetarainoko koloniak ager daitezke lurralde berean.

Ezagutzen den bizi-itxaropen maximoa 7 urtekoa da.

Bizimodua

Gauetik egunsentira bitarteko jarduna izaten du. Ilunabarrean gordelekutik irten eta bizkor egiten du hegan, 5-15 m bitarteko altueran. Espezie migratzailea da eta 1.905 km-tik gorako mugimenduak ikusi dira. Abuztuaren eta irailaren amaiera aldera ematen dira migrazioak, normalean ipar ekialdetik hego mendebalderantza eta apirilean edo maiatzean itzultzen dira udako gordelekura. Orokorrean, migrazioetan asimetria bat egoten da, emeek arrek baino lehenago migratzen dutelarik.

Saguzar guztien moduan, Nathusius pipistreloak ere denbora asko ematen du bere gorputza garbitzen. Eguneko atsedenaldian ilaia kontu handiz orrazten du, hortzen eta atzeko oin bateko azazkalaren bidez. Hego-mintzak ez lehortzeko aho-ertzean kokaturiko guruin berezi batzuen bidez likido koipetsu bat jariatzen du, hegoei malgutasuna emanez.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Saguzar guztien moduan, Nathusius pipistreloak zenbait mehatxu jasaten ditu, hala nola, pausalekurako lekuen galera eta habitaten aldaketa eta galera. Azken honek intsektu harrapakinen eskuragarritasunaren murrizketa dakar eta, ondorioz, bazkarako aukera gutxiago dauzka. Pestiziden erabilerak ere badauka intsektuen gainbeheran eragina.

Madrileko ale batean Basilia bathybothyra ektoparasitoa ikusi da. Europan, proportzio baxuan, amorruaren birusaren (Lyssavirus) eramaile dela ere ikusi da.

Kontserbazioa

Europan espezie honen joera ez da uniformea, toki batzuetan erregresioan baitago eta beste batzuetan, ordea, egonkorra baita. Erregresioaren eragiletzat arrazoi ezberdinak aipatu izan dira; batetik, basoetan gero eta zuhaitz zahar gutxiago dagoela; eta bestetik, egurraren tratamendurako eta kontserbaziorako erabiltzen diren produktuen eragin negatiboak. Espezie hau kontserbatzeko komenigarria litzateke basoetan zuhaitz zaharrak mantentzea eta aleen negualdia erraztuko luketen habia artifizialak jartzea. Populazioen egoera eta arazoak ezagutu ondoren, bestelako kontserbazio-neurriak abian jarri ahal izango dira.

Esteka interesgarriak


view Egilea: Ainhoa Ubiria | see url Sorrera: 2012/11/08 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | http://www.costadelcilento.net/?writers-for-assignment-required Bisita-kopurua: 1726 | follow site Argazki nagusia: René Janssen

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...