Belarrihandi arrea
Plecotus auritus

Belarrihandi arrea Plecotus generoko espezieen artean Europan banaketa zabalena duen saguzarra da. Gainerako generokideen antz handia du, baina kolore arre-horixka da espeziea bereizteko ezaugarri bisual nabarmenena. Baso-inguruneetan ehizatu ohi du eta zuhaitzak, kobazuloak zein giza eraikinak erabiltzen ditu gordeleku gisa. 

Plecotus auritus

Phyluma
Chordata
Klasea
Mammalia
Ordena
Chiroptera
Familia
Vespertilionidae
Deskribatzailea
Linnaeus (1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko saguzar-espeziea da, 4,5-5 cm-ko luzera eta 30 cm inguruko hego-zabalera duena. Gainerako belarrihandiek bezala, euren izen arruntaren erakusgarri, tamaina handiko belarriak dira espezie honen ezaugarri morfologikorik nabarmenena; ia 4 cm-ko luzera izatera iritsi daitezke. Kolore arre-marroiko bizkarraldea du, eta sabelaldea Euskal Herriko gainerako belarrihandiena baino horixkagoa da.

Antzeko espezieak

Belarrihandi grisa (Plecotus austriacus)
Plecotus austriacus

Antzekotasun morfologiko oso handia dute, baina ezaugarri bereizgarriena ilajearen kolorea da. Belarrihandi grisa, izenak berak dioen bezala, grisaxkagoa da, eta sabelalde argia gu. Muturra eta belarriak ilunagoak dira P. austriacusen kasuan. Bi espezieak bereizteko ezaugarri onenak, dena den, ezaugarri biometrikoak dira.


Belarrihandi alpetarra (Plecotus macrobullaris)
Plecotus macrobullaris

Belarrihandi grisarekin gertatu bezala, honen itxura P. auritusenaren oso antzekoa da. Belarrihandi alpetarraren sabelaldea ere txurixka da. Bestalde, beheko ezpainaren azpian triangelu-formako kuxina du belarrihandi alpetarrak, eta belarrihandi arrearen kuxina ahurra da, ertz zorrotzik gabea. Azkenik, P. macrobullaris Pirinioetako goi-mendietan bakarrik ezagutzen da Euskal Herrian Larra-Belagoa inguruan.

Ekokokapena

Intentsitate baxuko FM motako ekokokapen-pultsuak erabiltzen ditu 27 eta 54 kHz arteko frekuentziadunak. Intentsitate maximoa 45 kHz inguruan izaten dute, eta pultsuen batezbesteko luzera 2,5 milisegundokoa da. Gai da ekokokapen-deiak erabili gabe ehizatzeko, harrapakinek sortutako zaratak eta ikusmena soilik erabiliz.

Banaketa

Azken hamarkadara arte Eurasia guztian banaturiko espeziea zela uste zen. Ikerketa molekularrek, ordea, espezie bakartzat jotzen zena hainbat espezie direla erakutsi dute (Juste et al. 2004, Spitzenberger et al. 2006), eta, egun, badakigu espezie honen banaketa Europara mugaturik dagoela. Ia kontinente guztian aurki daiteke. Hegoaldeko muga Iberiar penintsularen, Italiaren eta Balkanetako Penintsularen erdialdean dago, eta, iparraldera, Eskandinavia erdialderaino hedaturik dago. Ekialdeko muga, berriz Ural mendietan eta Kaukasoko mendikatean du (Dietz et al. 2009). 

Euskal Herriko lurralde guztian aurki daiteke espeziea, kostaldetik Pirinioetako mendietaraino (Aihartza 2001).

Plecotus auritus Plecotus auritus

Habitata

Baso-inguruneei loturiko espeziea da, eta hariztietan, pagadietan zein pinadietan aurki daiteke (de Paz 1984). Ingurune oso itxietan ehizatzen duenez, hegaldi maniobrakor eta geldoa egiteko gaitasun handia du. 



Habitat bereko espezie gehiago

Jynx torquilla
Dendrocopos major
Picus sharpei
Scolopax rusticola
Bubo bubo
Cuculus canorus
Otus scops
Dryocopus martius
Dendrocopos medius
Sciurus vulgaris
Glis glis
Myodes glareolus
Pipistrellus nathusii
Strix aluco
Lacerta schreiberi
Martes martes
Caprimulgus europaeus
Crocidura russula
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Dendrocopos minor
Accipiter gentilis
Erithacus rubecula
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Erinaceus europaeus
Lepus europaeus
Rana dalmatina
Talpa europaea
Hierophis viridiflavus
Microtus lusitanicus
Garrulus glandarius
Hyla arborea
Anguis fragilis
Tyto alba
Buteo buteo
Rhinolophus ferrumequinum
Cyanistes caeruleus
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Myotis nattereri
Myotis myotis
Myotis bechsteinii
Meles meles
Turdus philomelos
Sus scrofa
Miniopterus schreibersii
Alytes obstetricans
Sorex coronatus
Sorex minutus
Crocidura suaveolens
Asio otus
Nyctalus lasiopterus
Microtus gerbei
Pipistrellus kuhlii
Apodemus sylvaticus
Apodemus flavicollis
Mustela erminea
Cervus elaphus
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus pipistrellus
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Barbastella barbastellus


Elikadura

Europako belarrihandien artean dieta aberatsena duen espeziea da, hegaz ehizatzeaz gain, lurrean zein landarediaren gainean pausaturiko animaliak harrapatzeko gai baita gleaning izeneko teknika erabiliz (Entwistle et al. 1996). Sitsez elikatzen da batez ere, baina armiarmak, euliak eta kakaladoak ere irensten ditu (Razgour et al. 2011)

Ugalketa eta ontogenia

Kumatze-koloniak txikiak izan ohi dira, 50 aletik beherakoak normalean. Gordeleku gisa arrakalak erabiltzea atsegin dute, eta kobazuloetan zein zuhaitzetako zuloetan topa daitezke. Kumatze-kolonia asko giza eraikinetan egon ohi dira, elizetan edo etxe zaharretako ganberatan (Boyd & Stebbings 1989, Entwistle et al. 1997), eta kasu horietan teilatuko egurren artean edo bestelako arrakalatan sartu ohi da.

Bizimodua

Belarrihandi arrek banaka edo 2-3 aleko taldetan hibernatzen dute kobazulotan. Hotza toleratzeko gaitasun nahiko handia duela erakusten dute 2000 m inguruan topaturiko kumatze-koloniek (Krapp 2004) eta bere banaketaren iparraldeko mugak.

Kontserbazioa

IUCN erakundearen arabera kontserbazio-egoera ona duen espeziea da. Euskal Autonomia Erkidegoan Kaltebera kategorian katalogaturiko espeziea da. Nafarroan, aldiz, ez dago katalogoan.

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Euskal Herriko saguzarrak: itzal hegodunak

Antton Alberdi | 2012ko apirila

Bibliografia


Dietz C, von Helversen O, Nill D. 2009. Bats of Britain, Europe & Northwest Africa. A&C Black. Londres

Entwistle AC, Racey PA, Speakman JR. 1997. Roost selection by the brown long-eared bat Plecotus auritus. J. Appl. Ecol., 34: 399-408

Boyd IL, Stebbings RE. 1989. Habitat exploitation by a gleaning bat, Plecotus auritus. J. App. Ecol., 26: 101-112

de Paz O. 1984. The distribution of the genus Plecotus (Chiroptera: Vespertilionidae) in the Iberian Peninsula and Balearic Isles. Mammalia, 48(4): 585-592

Juste J, Ibañez C, Muñoz J, Trujillo D, Benda P, Karatas A, Ruedi M. 2004. Mitochondrial phylogeography of the long-eared bats (Plecotus) in the Mediterranean Palaearctic and Atlantic Islands. Molecular Phylogenetics and Evolution, 31(3): 1114-1126

Spitzenberger F, Strelkov P, Winkler H, Haring E. 2006. A preliminary revision of the genus Plecotus (Chiroptera, Vespertilionidae) based on genetic and morphological results. Zoologica Scripta, 35(3): 187-230

Aiharza JR. 2001. Quirópteros de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa: distribución, ecología y conservación. Doktoretza-tesia, EHU. Bilbo

Entwistle AC, Racey PA, Speakman JR. 1996. Habitat exploitation by a gleaning bat, Plecotus auritus. Phil. Trans. R. Soc. Lond. B, 351: 92-1931

Razgour O, Clare EL, Zeale MRK, Hanmer J, Borholm Schnell I, Rasmussen M, Gilbert MTP, Jones G. 2011. High-throughput sequencing offers insight into mechanisms of resource partitioning in cryptic bat species. Ecology and Evolution, 1(4): 556-570

Krapp F (ed). 2004. Handbuch der Saugetiere Europas. Aula Verlag.
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/04/26 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | Bisita-kopurua: 2214 | Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...