Belatxinga mokogorria
Pyrrhocorax pyrrhocorax

http://www.ashoksom.com/engineering-assignment-help/

master thesis foreword Ingurune harritsuetara ederki moldaturiko espezie hau, Euskal Herrian aurki ditzakegun bi belatxinga espezieetako bat da. Ez da belatxinga mokohoria bezain goi-menditarra, ingurune epelak hobeto toleratzen baititu. Banaketa bitxia duen espeziea da,  Asia erdialdean oso hedaturik baitago, baina Europako populazio ia guztia Iberiar penintsulakora murrizten baita. Lumaje guztiz beltzak eta moko fin, oker, eta gorri biziak oso identifikaerraza egiten du; baita igortzen dituen soinuek ere.

Pyrrhocorax pyrrhocorax

Deskribapena

http://russianchicagomag.com/planning-master-thesis/

40 cm inguruko luzera eta 75-90 cm bitarteko hego-zabalera duen tamaina ertaineko korbidoa da, 300 gramo inguruko pisua izan ohi duena. Lumaje guztiz beltz belusatsua du, eta kolore gorri biziko hankak eta mokoa. Azken hau luzea, fina eta beherantz okertua da. Ale gazteen lumajea dirdira gutxiago izan ohi du, eta hanken eta mokoaren kolorea laranja izan ohi da lehen udazkenera arte.

Antzeko espezieak

Belatxinga mokohoria (Pyrrhocorax graculus)
Pyrrhocorax graculus

enter site

Creative Writing Essay Help Antzekotasun morfologiko narbarmena dute bi espezieek, eta mokoaren kolorean eta forman bereizten dira batez ere. Belatxinga mokohoriaren mokoa horia baita, eta tamainaz txikiagoa eta zuzenagoa. Mokogorria mokohoria baino apur bat handixeagoa da. Urrunetik mokoaren kolorea eta forma bereiztezinak direnean, hegoen eta buztanaren formari erreparatuta bereiz daitezke bi belatxingak. Mokohoriaren hegoak ez dira mokogorriarenak bezain karratuak, eta buztana luzeagoa da. Soinuaren bidez ere bi espezieak bereiz daitezke.

Kantua

Chee-ow moduko soinu ozen eta bereizgarria egiten du hegan doala. Bele txikiaren (Corvus monedula) antzekoa da soinua, baina normalean dezente ozenagoa eta argiagoa izaten da.

Banaketa

Banaketa geografiko berezia duen espeziea da. Populazio gehienak Asia erdialdeko mendiguneetan bizi dira. Etiopiako goi-lautadan populazio isolatu bat bizi da, eta Atlas mendietan (Maroko) ere beste populazio bat dago. Europan populazio isolatu-xamar dezente ditu, gehienak Mediterraneo itsasoaren inguruko mendiguneetan, baina Erresuma Batuko eta Irlandako mendebaldeko kostaldetan ere badaude populazioak. Europako populazio handiena, dena den, Iberiar penintsulan dago.

Euskal Herriko ia ingurune guztian bizi den espeziea da, Kantauri isurialdeko arroetan salbu.

Pyrrhocorax pyrrhocorax Pyrrhocorax pyrrhocorax

Habitata

Ingurune malkartsuak atsegin dituen espeziea da, habiak amildegietako arrakaletan edo leizezuloetan egiten baititu, batez ere. Belar motzeko larreetan ibili ohi da oso sarri elikagai bila, maiz azienden inguruan.



Habitat bereko espezie gehiago

Jynx torquilla
Dendrocopos major
Picus sharpei
Martes foina
Otus scops
Caprimulgus europaeus
Alauda arvensis
Galerida cristata
Crocidura russula
Sciurus vulgaris
Rattus rattus
Pipistrellus pipistrellus
Oryctolagus cuniculus
Cervus elaphus
Lanius senator
Apodemus sylvaticus
Suncus etruscus
Microtus duodecimcostatus
Pipistrellus kuhlii
Asio otus
Troglodytes troglodytes
Lepus europaeus
Passer domesticus
Milvus milvus
Turdus philomelos
Ciconia nigra
Circaetus gallicus
Milvus migrans
Luscinia megarhynchos
Athene noctua
Falco tinnunculus
Falco peregrinus
Turdus merula
Aglais urticae
Fringilla coelebs
Blanus cinereus
Dendrocopos minor
Pica pica
Miniopterus schreibersii
Myotis blythii
Mus spretus
Eptesicus serotinus
Plecotus austriacus
Dama dama
Bubo bubo
Aegolius funereus
Pyrrhocorax graculus
Gypaetus barbatus
Mustela nivalis
Talpa europaea
Myotis nattereri
Aquila chrysaetos
Plecotus macrobullaris
Gyps fulvus
Montifringilla nivalis
Mus musculus
Mustela erminea
Neophron percnopterus
Prunella collaris
Micromys minutus
Microtus agrestis
Hierophis viridiflavus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Rupicapra pyrenaica
Tadarida teniotis
Colias croceus
Buteo buteo
Ardea cinerea
Aquila pennata
Vulpes vulpes
Vanessa atalanta
Rhinolophus hipposideros
Tyto alba
Anguis fragilis
Aquila fasciata
Phoenicurus ochruros
Sus scrofa
Parnassius apollo
Chionomys nivalis
Myotis myotis
Alca torda
Larus argentatus
Chalcides bedriagai
Pandion haliaetus
Uria aalge
Tichodroma muraria


Elikadura

Ornogabeetan oinarritutako dieta du. Moko fin eta luzea erabiliz lurreko eta harri arteko intsektuak, armiarmak eta bestelako ornogabeak harrapatzen ditu (Madge & Burn 1994). Horien eskuragarritasuna jaistean landare-haziak eta fruituak ere jaten ditu (Rolando & Laiolo 1997).

Ugalketa eta ontogenia

Heldutasun sexuala hiru urterekin lortzen dute, eta ordutik aurrera urteko kumaldi bat izan ohi du bikote bakoitzak, espezie monogamoa baita. Emeak 3-5 arrautza erruten ditu udaberrian. Arrautzok krema kolorekoak izaten dira, berde-gris koloreko orbandunak. Emeak 17-18 egunez inkubatzen ditu arrautzak, kume altrizialak jaiotzen diren arte. Emea beste pare bat astez mantentzen da txito jaioberriekin. Bitarte horretan arrak elikatzen du emea. Txitoek 30-40 egunen buruan garatzen dute lumajea (Snow & Perrins 1998).

Bizimodua

Amildegi eta labarretako arrakaletan eta erlaitzetan, zein kobazuloetan egiten du habia normalean, baina eraikinak ere sarri xamar erabiltzen ditu. Espezie sedentarioa da.

Bizi-luzetasuna 5-10 urte bitartekoa da, baina 17 urteko aleak ere aurkitu izan dira naturan.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Elkarrekin bizi diren inguruneetan belatxinga mokohoriarekin (Pyrrhocorax graculus) duen lehiakidetza da espezieen arteko elkarrekintza nabarmenena. Goi-mendietan hobeto moldatzen da belatxinga mokohoria, dieta dibertsoagoa eta harrapaketarako teknika gehiago baititu (Rolando et al. 1997).

Belatz handiaren (Falco peregrinus), arrano beltzaren (Aquila chrysaetos) eta hontz handiaren (Bubo bubo) harrapakina izan daiteke, eta erroiek (Corvus corax) ere habiei eraso egiten die (Rolando et al. 2001). Iberiar penintsula iparraldean Naumann  belatzen (Falco naumanni) habien inguruan kumatzen duten belatxinga mokogorriek jasaten dituzten erasoak gainerakoenak baino askoz ere gutxiago direla ikusi da, belatzek harrapariak detektatzeko duten gaitasuna belatxingena baino hobea delako (Blanco & Tella 1997). 

Kontserbazioa

Mundu-mailan duen banaketa zabala dela-eta kontserbazio-arazo globalik ez duen espeziea da, eta IUCN erakundeak Least Concerned kategoriak sailkaturik du. EAEn eta Nafarroan Interes bereziko espezie gisa katalogaturik dago.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Rolando A, Caldoni R, De Sanctis A, Laiolo P. 2001. Vigilance and neighbour distance in foraging flocks of red-billed choughs, Pyrrhocorax pyrrhocorax. Journal of Zoology, 253(2): 225–232

Madge S, Burn H. 1994. Crows and jays: a guide to the crows, jays and magpies of the world. A&C Black.

Rolando A, Laiolo P, Formica M. 1997. A comparative analysis of the foraging behaviour of the Chough Pyrrhocorax pyrrhocorax and the Alpine Chough Pyrrhocorax graculus coexisting in the Alps. Ibis, 139: 461–467

Blanco G, Tella JL. 1997. Protective association and breeding advantages of choughs nesting in lesser kestrel colonies. Animal Behaviour, 54(2): 335–342

Rolando A, Laiolo P. 1997. A comparative analysis of the diets of the chough Pyrrhocorax pyrrhocorax and the alpine chough Pyrrhocorax graculus coexisting in the Alps. Ibis, 139: 388–395
go to site Egilea: Antton Alberdi | enter Sorrera: 2013/06/09 | Azken eguneraketa: 2013/06/19 | click here Bisita-kopurua: 1680 | http://www.ecopubblicita.it/distributed-computing-research-papers/ Argazki nagusia: Arie Ouwerkek

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...