Txepetxa
Troglodytes troglodytes

Euskal Herriko txori txikienetarikoa da txepetxa. Habiak zulo eta arrakaletan egin ohi ditu, eta hortik datorkio bere izen zientifikoa, "kobazuloetan bizi dena" esan nahi baitu.

Troglodytes troglodytes

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Troglodytidae
Deskribatzailea
(Linnaeus, 1758)
Estatusa
lc

Deskribapena

Txepetxa gorputzez 9-10,5 cm luze da, eta 13-17 cm-ko hego-luzera izaten du. Oso aktiboa den hegaztia da. Gorputz konpaktua, buru handia eta isats motza dauka. Hegoak borobilduak eta motzak dira, luma distal indartsuekin. Ezaugarri hau landaretza trinkoaren artean bizitzeko moldapen bat da, maniobrabilitatea errazten baitu. Bere lumajeak kolore kriptikoa du, arre gorrixka goialdean eta zertxobait argiagoa behealdean, marra fin ilunagoekin. Begiaren gainetik, krema koloreko bekain nabaria aurkezten du. Moko luze eta zertxobait kurbatua izaten du, eta askotan buztana altxatua duela ibiltzen da, gorputzarekiko 90º-ko angelua eratuz. Sexuen artean ez dago ezberdintasun nabaririk; gazteak, ordea, helduak baino ilunagoak izan ohi dira. 

Kantua

Banaketa

Ipar hemisferioko eskualde epeletan aurkitzen da, Europan, Asian zein Ipar Amerikan. Hala ere, bere banaketa area ez da guztiz jarraitua, zenbait gunetan hutsuneak agertuz (BirdLife International 2012).

Troglodytes troglodytes Troglodytes troglodytes

Habitata

Hainbat habitatetan aurkitzen den espeziea da, landaretza trinkoa egonez gero lurretik gertu. Baso hostoerorkorrak nahiago ditu, baina larreetan, sastrakadietan eta koniferoen basoetan ere arrunta da. Parkeetan eta herriguneetan aurkitzea ere ohikoa da (Mathevon & Aubin 1997).

Iberiar penintsulan, nahikoa landaretza duten zonalde hezeak bilatzen ditu, ibarbasoetan, zingiretan eta baso hostoerorkor atlantiarretan ugaria izanik (Menendez 2010). Hegoaldean, ordea, eskasagoa da eta pinudietan, artadietan eta zuhaitzak dituzten landare formazio irekietan aurki daiteke (Álvarez et al. 1985).



Habitat bereko espezie gehiago

Blanus cinereus
Canis lupus
Chalcides bedriagai
Martes foina
Microtus duodecimcostatus
Rattus rattus
Luscinia megarhynchos
Myotis emarginatus
Trachemys scripta
Passer domesticus
Rattus norvegicus
Turdus merula
Plecotus austriacus
Suncus etruscus
Lanius senator
Dendrocopos minor
Motacilla cinerea
Rana temporaria
Salamandra salamandra
Rana dalmatina
Coracias garrulus
Accipiter gentilis
Vulpes vulpes
Dama dama
Phoenicurus phoenicurus
Fringilla coelebs
Erithacus rubecula
Falco tinnunculus
Talpa occidentalis
Galerida cristata
Myotis blythii
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Neophron percnopterus
Ardea cinerea
Pica pica
Mus spretus
Asio flammeus
Eptesicus serotinus
Lepus granatensis
Lymnocryptes minimus
Microtus agrestis
Aquila pennata
Aquila fasciata
Rhinolophus euryale
Micromys minutus
Rhinolophus hipposideros
Phoenicurus ochruros
Prunella modularis
Microtus cabrerae
Athene noctua
Colias croceus
Aquila chrysaetos
Aglais urticae
Mustela nivalis
Alauda arvensis
Talpa europaea
Lepus europaeus
Cervus elaphus
Mustela erminea
Alytes obstetricans
Miniopterus schreibersii
Cyanistes caeruleus
Rhinolophus ferrumequinum
Oryctolagus cuniculus
Pipistrellus pipistrellus
Apodemus sylvaticus
Crocidura suaveolens
Apodemus flavicollis
Mus musculus
Nyctalus leisleri
Buteo buteo
Tyto alba
Myotis bechsteinii
Meles meles
Myotis nattereri
Plecotus auritus
Myotis myotis
Sus scrofa
Turdus philomelos
Hyla arborea
Garrulus glandarius
Anguis fragilis
Vanessa atalanta
Nyctalus noctula
Sorex minutus
Sorex coronatus
Jynx torquilla
Scolopax rusticola
Dendrocopos major
Picus sharpei
Dryocopus martius
Bubo bubo
Otus scops
Accipiter nisus
Erinaceus europaeus
Crocidura russula
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Dendrocopos medius
Lacerta schreiberi
Microtus gerbei
Microtus lusitanicus
Pipistrellus kuhlii
Nyctalus lasiopterus
Asio otus
Hierophis viridiflavus
Myodes glareolus
Strix aluco
Martes martes
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Glis glis
Barbastella barbastellus


Elikadura

Orokorrean, hegazti intsektujalea da. Intsektuok lurretik gertu harrapatzen ditu, lurrean bertan edo landaretza artean, eta saltoka edo hegaldi laburrak eginez ibiltzen da haien bila. Intsektuez gain, larbak, milazangoak eta armiarmak ere ehizatzen ditu, eta batzuetan barraskiloak ere jan ditzake. Ibaietatik hurbil bizi diren indibiduoak ornogabe urtarrez ere elikatzen dira. Horrez gain, zenbaitetan arrain txikiak, zapaburuak eta igel gazteak bezalako ornodun txikiak ere harrapatzen ditu. Eskasia dagoen garaietan, gainera, haziak eta baiak jaten dituela ikusi da. Bere tamaina txikiari esker, beste hegazti intsektiboroak heldu ezin diren lekuetan elikatzeko gai da (Dakota 2009).

Ugalketa eta ontogenia

Hegazti hau urtean behin ugaltzen da, ugalketa garaia martxo bukaeratik abuztura luzatuz. Lurralde txiroetan bizi diren arrak monogamoak izan ohi dira, baina lurralde oparoagoetakoak poligamoak izan daitezke. Lurraldea oldarkorki defendatzen dute beste arren aurka. Arrak zenbait habi eraikitzen du bertan, ugaltzeko zein babesleku gisa erabiliko direnak. Habia egiteko, goroldioa, adartxoak, lumak edo belarra erabil dezakete, eta gehienetan zuloetan kokatzen dituzte (Menendez 2010). Beste batzuetan, adarretan egiten ahal dute habia.

Hasieran, arrek emea erakartzen dute kantuaren bidez. Eme bat lurraldean sartzean, arrak berak eginiko habiak erakusten dizkio. Emeek habi ugari aztertzen dituzte, eta bere lurraldean habi gehien duen arra aukeratu ohi dute. Horietako bat aukeratzean, ile eta lumaz hornitzen du txitatzeko egokia izan dadin. Harrapari batek habia suntsitzen badu, orokorrean emeak bikotekidea eta haren lurraldea uzten du, beste baten bila abiatuz.

Poligamoak diren arrak beste emeak erakartzen saiatzen dira bikotekidea txitatzen ari den bitartean ere. Ar hauek bederatzi eme ezberdinekin ugal daitezke.

Emeak 5-7 arrautza erruten ditu, kolore zurikoak orban arre gorrixkekin. 16-18 egunen buruan, txitak jaiotzen dira eta hortik 15-18 egunera lumatzen dira. Txiten zaintza oro har emeek burutzen dute, eta arrek lagundu dezakete batzuetan, batez ere monogamoak badira. Bai emeak, bai arrak, urtebete dutela heltzen dira heldutasun sexualera (Dakota 2009).

Bizimodua

Oso espezie lurraldekoia da, baina soilik arrak dira lurraldea defendatzen dutenak. Lurraldea 8000-12000 m2-koa izan ohi da, eta kantuaren bidez markatzen dute. Beste arren kantuak entzun eta hauek zein distantziatara aurkitzen diren estimatu dezakete. Beren kantua urrutirago hel dadin, leku altuetara igotzen dira kantatzeko.  

Sedentarioak zein migratzaileak izan daitezke. Migratzaileak direnak oro har distantzia laburretan zehar mugitzen dira. Urrian heltzen dira beren neguko eskualdeetara, eta martxoan uzten dituzte. Sedentarioek, berriz, beren lurraldea babesten dute urte osoan zehar, beste arrak lurraldean barneratzea ohikoa izaten baita. Neguan babeslekuetan gordetzen dira, bakarka edo taldeka. Taldeetan biltzen direnek hobeki bizirauten dutela ikusi da. Talde hauek nahiko handiak izan daitezke, 30 indibiduoko habiak aurkitu direlarik.

Txepetxak batez beste bi urteko bizi itxaropena du, baina bi urte baino gehiago bizi direnek ugaltzen jarrai dezakete, lau urteak pasata arte. Aurkitu den indibiduorik zaharrenak sei urte baino gehiago zituen (Dakota 2009).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Katuak izaten dira hegazti honen harrapari nagusiak. Horiez gain, mikek (Pica pica), beleek (Corvus corone), eskinosoek (Garrulus glandarius) eta erbinudeek (Mustela nivalis) txepetxen habiak predatzen dituzte. Kukuak (Cuculus canorus) askotan espezie honen habiak parasitatzen ditu.

Kontserbazioa

Espezie arrunta da, kontserbazio arazorik gabea. Oso hegazti txikia denez, bereziki sentikorra da tenperatura hotzekiko: populazioak murrizten dira tenperaturak baxuegiak direnean. Hori dela eta, klima aldaketaren indikatzaile gisa erabil daiteke.

Argazkiak

Txepetxa
Garikoitz Perurena ()
Esteka interesgarriak


Bibliografia


Menendez JL. 2010. Troglodytes troglodytes (Linnaeus, 1758). Asturnatura.com. http://www.asturnatura.com/especie/troglodytes-troglodytes.html (2013/12/23)

BirdLife International. 2012. Troglodytes troglodytes. IUCN Red List of Threatened Species. http://www.iucnredlist.org/details/22711483/0 (2013/12/23)

Dakota A. 2009. Troglodytes troglodytes. Animal Diversity Web. http://animaldiversity.ummz.umich.edu/site/accounts/information/Troglodytes_troglodytes.html (2013/12/23)

Mathevon N, Aubin T. 1997. Reaction to conspecific degraded song by the wren Troglodytes troglodytes: territorial response and choice of song post. Behavioural processes, 39: 77-84

Álvarez J, Bea A, Faus JM, Castien E, Mendiola I. 1985. Atlas de los Vertebrados Continentales de Álava, Vizcaya y Guipúzcoa (excepto Chiroptera). Eusko Jaurlaritza. Vitoria-Gasteiz
Egilea: Oihan Pla | Sorrera: 2013/12/23 | Azken eguneraketa: 2014/10/29 | Bisita-kopurua: 2403 | Argazki nagusia: Matt Knoth

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...