Martina
Uria aalge

Euskal Herriko kostaldean negu partean agertzen zaigun espeziea da martina, potorro arruntaren antz handia duena, baina hura baino handixeagoa dena. Kostaldetik gertu arrantzatu ohi dute, eta zenbait kasutan portuetan ere ikusi ahal izaten dira, itsasoa zakar dagoenean, batez ere.

Uria aalge

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Charadriiformes
Deskribatzailea
Pontoppidan (1763)
go here Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko hegaztia da martina, 42 cm-ko luzera, 65-75 cm-ko hego-zabalera eta kilo inguruko pisua izaten duena. Udan gorputzaren gainaldea eta burua guztiz beltza da, eta sabelaldea eta hego azpiak zuriak. Hegoen ertza ere zuria da. Neguan, paparraldea eta masailak zuriak izaten dira, eta begiak marra beltz batek zeharkatzen ditu.  Mokoa nahiko mehea eta zorrotza da, beltza udan eta arreagoa neguan. Bi sexuen artean ez dago aldakortasun morfologiko esangarririk.

Antzeko espezieak

Pottorro arrunta (Alca torda)
Alca torda

Martina baino apur bat txikixeagoa da. Dena den, erraz bereizten dira mokoan (pottorroarena laburragoa eta zabalagoa da, kamutsa) eta begitik igarotzen den marra beltzean; azken hau martinaren kasuan soilik agertzen da.

Banaketa

Ipar Amerika, Europa eta Asia iparraldeko kostaldeetan bizi da. Kolonia nagusiak leku jakin batzuetan pilatzen dira udaberrian, baina neguan kostalde guztira zabaltzen dira hegaztiak. Atlantiko ekialdeko gazteek dispertsio-hegaldi luzeak egiten dituzte, zenbaitetan kontinentea zeharkatu eta Mediterraneoraino iritsiz. Ondorioz, espeziearen banaketa geografikoa oso zabala da. 

Hegoalderen txitatzen duen alzidoa da martina, eta Iberiar penintsulako mendebaldeko kostaldean hainbat kolonia ezagutzen dira. Euskal Herriko kostalde guztian aurki daitezke neguan, Frantziako eta Britainia Handiko kostaldeetako animaliak migratzen dutenean.

Uria aalge Uria aalge

Habitata

Labar harritsu bertikalak dira espezie honen habialekuak, baina kobazuloak eta harkaitzpeak ere erabiltzen dituzte (Bárcena et al. 1987).



Habitat bereko espezie gehiago

Lymnocryptes minimus
Gallinago gallinago
Microtus cabrerae
Rattus norvegicus
Cuculus canorus
Mustela lutreola
Asio flammeus
Acrocephalus scirpaceus
Acrocephalus arundinaceus
Alosa alosa
Crocidura suaveolens
Gasterosteus aculeatus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Mus musculus
Pandion haliaetus
Larus argentatus
Bubo bubo
Chalcides bedriagai
Miniopterus schreibersii
Buteo buteo
Ardea cinerea
Phoenicurus ochruros
Alca torda


Elikadura

Egunez ehizatzen du normalean buzeatuz arrainak jarraituz. Zenbaitetan ur azalean egon ohi da muturra ur azpian sartuta azpitik igarotzen diren arrainei begira, eta murgil egiten du horien atzetik hankek eta hegoek lagunduta igeri eginez (Nevins 2004). Dena den,  oso arrunta izaten da buzeatzen denbora asko igarotzea eta sakonera handietara jaistea arrantza egitera. 200 m-rainoko sakoneraraino jaitsi daiteke arrantza egitera. Udako kolonietan ohikoa izaten da ehizarako talde handiak labarretatik guztiak batera uretaratzea.

Koloniatik 10 km baino gutxiagora ehizatzen du normalean, baina Kanadan eta Alaskan 100 km-rainoko mugimenduak ere erregistratu dira (Cairns et al. 1987; Coyle et al. 1992; Deker & Hunt 1996). 

Arrain pelagikoak arrantzatzen ditu batez ere, baina arrain bentikoak ere agertzen dira espezie honen dietan (Bryant & Jones 1999).

Ugalketa eta ontogenia

Urtean arrautza bakarra jarri ohi dute, udaberriaren amaieran. Txitotzeak 32-36 egun irauten du, eta bikoteko bi kideek hartzen dute parte lan horretan. Txitoak 2-3 aste behar izaten ditu itsasoratzeko.

Bizimodua

Txitotze-koloniak udaberriaren erdialdean eratzen dituzte. Habia labar bertikaletako erlaitz biluzietan egiten dute.

Neguan koloniak disgregatu eta hegaztiak sakabanatu egiten dira. Gazteak eta emeak izan ohi dira migrazio luzeenak egiten dituztenak (Harris & Wanless 1989).

Espezieen arteko elkarrekintzak

Txitotze-kolonia askotan pottorro arruntekin (Alca torda) nahasten dira martinak.

Kontserbazioa

IUCN erakundearen arabera, espezie honen kontserbazio-egoera ona da. Banaketa geografikoa oso zabala da, badirudi populazioen gorakada jazotzen ari dela, eta horien tamaina oso handia da, oraingoz. 

Dena den, Iberiar penintsulako koloniek beherakada handia jasan dute edo desagertu egin dira, eta ondorioz, arriskupean dagoen espezietzat jotzen da.

Argazkiak

Martina arraina harrapatzen
Antton Alberdi ( 2012/01/11 )
Martina hegoak astintzen
Antton Alberdi ( 2012/01/11 )
Martina arrantzan
Antton Alberdi ( 2012/01/11 )
Esteka interesgarriak


Bibliografia


Nevins HM. 2004. Diet, demography and diving behaviour of the common murre (Uria aalge) in central California. MSc Thesis.

Coyle KO, Hunt GL, Decker MB, Weingartner TJ. 1992. Murre foraging, epibenthic sound scattering and tidal advection over a shoal near St-George Island, Bering Sea.. Marine Ecology Progress Series, 83(1): 1-14

Harris MP, Wanless SA. 1990. Moult and autumn colony attendance of auks. British Birds, 83: 55-66

Decker MB, Hunt G. 1996. Foraging by murres (Uria spp.) at tidal fronts surrounding the Pribilof Islands, Alaska, USA. Marine Ecology Progress Series, 139: 1-10

Bryant RB, Jones IL. 1999. Food resource use and diet overlap of common and thick-billed murres at the Gannet Islands, Labrador. Waterbirds, 22(2): 392-400

Cairns DK, Bredin KA, Montevecchi WA. 1987. Activity budgets and foraging ranges of breeding common murres. Auk, 104: 218-224

Bárcena F, De Souza JA, Fernández E, Domínguez J. 1987. Las colonias de aves marinas de la costa occidenal de Galicia. Características, censo y evolución de sus poblaciones. Ecología, 1: 187-209
home page Egilea: Antton Alberdi | http://cantat.amu.edu.pl/?essay-writing-services-australia Sorrera: 2012/01/11 | Azken eguneraketa: 2014/08/21 | page Bisita-kopurua: 2578 | source Argazki nagusia: Antton Alberdi

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...