Azeri arrunta
Vulpes vulpes

cv writing services uk reviews

http://stjohns.lambdaphiepsilon.com/cheap-incopy-cs6-for-mac-oem/ Azeri arrunta edo azeri gorria maltzurkeria eta zuhurtasuna uztartzen dituen animalia da. Bere zentzumen finez gain, sen berezia du haragijale honek kinka larrienetik ere irabazle irteteko. Ez da ez animalia bizkorrena eta ezta indartsuena ere, baina nola edo hala beti ateratzen du etekina aurrera jarraitzeko. Halakoa da bere ernetasuna, pertsonifikatu egin dela bere izaera (azeri zaharra da gure Ibon!). Indarraren gainetik maina eta zolitasunaz baliatzen da basoko ekosistemako jaunetako bat izateko.

Vulpes vulpes

source site Klasea
Mammalia
source url Ordena
Carnivora
get Familia
Canidae
go to site Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
watch Estatusa
lc

Deskribapena

http://www.dasquire.com/ghost-writer-scientific-paper/ ghost writer scientific paper

Kanino tipikoaren ezaugarrietara doitzen da azeria: belarri tente zorrotzak, buru luzexka, tamaina ertaina (6–8 kg inguru), hanka sendoak… txakur basati txiki baten itxura du erabat.

Azeri arruntak kolore gorri horixka argitik marroi gorrixkarako aniztasuna aurkezten du bizkarraldea eta gorputzaren zati handienean, sabelaldea, berriz, zuria edo gris argia izan ohi du. Hanken behealdean orokorrean beltza da eta isatsaren punta zuria ala beltza izaten du. Larrua bi ile geruzaz eratua dago: labur eta leuna bat, hotzetik babesteko, luze eta sendoagoa bestea, kanpotik ikusgai den kolorea ematen diona. Neguan zehar lodiagoa izan ohi da tenperatura freskoei aurre egiteko.

Kaninoa izaki, buztan guruinak ditu buztanaren sustraitik 75 mm-ra, dermisarekin eta ehun endodermikoekin kontaktu zuzenean dagoelarik. Azeri helduen begiak horiak eta sudurra marroi iluna edota beltza izan ohi dira. Hortz formula 3/3 1/1 4/4 2/3 da, hortzen luzeraren erdia baino gehiago sustraiek betetzen dutelarik. Erpe zorrotzez ere hornituta daude.

Banaketa

http://appsoutletmax.com/product/lynda-com-creating-an-interactive-photo-gallery-with-jquery/ Buy Lynda.com - Creating an Interactive Photo Gallery with jQuery and Dreamweaver

http://www.docomomoiberico.com/?online-homework-clock online homework clock Munduan zehar oso zabalduta daude azeriak. Espezie desberdinak Ipar Amerika, Eurasia, Indotxina eta Afrika azpisahariarrean natibo dira eta hedadura zabala dute. Australiara gizaki zuriaren kolonizazioarekin batera heldu zen.

Euskal Herria ez da salbuespen eta hemen ere azeria han-hemenka topa dezakegu. Euskal Herriko hedadura osoan topa daiteke azeria, inolako salbuespenik gabe, Bardeetatik Iratiko oihaneraino, Pirinioetako gailur altuenetatik Bilbo Handiko zabortegietaraino.

Vulpes vulpes Vulpes vulpes

Habitata

comprar viagra en madrid en mano

http://mayneislandmusic.ca/how-to-write-a-essay-about-yourself/ Euskal Herriak duen habitat aniztasun osoan hedatuta dagoela aipatu dugu, zinez moldagarria baita azeria. Ingurune natural arrunt desberdinak nahiz gizakiak eratutako ekosistema artifizialak ustiatzeko gai da.

Gure mugetatik haratago jotzen badugu, tundra eta belardietan ere topa genezake. Dena den, nolabaiteko preferentzi patroi bat osatzekotan, landare dibertsitate altuko guneak nahiago dituela esan genezake.

Lurzoruan egindako tunelak izaten ditu azeriak babesleku. Maiz tunelok elkar komunikatzen dira larrialdi kasuan ihesbideren bat edukitzeko, edota besterik gabe, ehiza guneetara lasterbideak edukitzeko.

Arrunta da oso habia nagusi batez gain habia gehiago eraikitzea, dena delako arrazoiagatik habia nagusia erabili ezin duten kasuetan erabiltzeko. Zuhurtasun hau maltzurtasun gisa islatzen da maiz, beste animalien habia ostu eta hauek kale gorrian uzte zale baitira.



Habitat bereko espezie gehiago

Aglais urticae
Asio otus
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Talpa europaea
Crocidura suaveolens
Colias croceus
Oryctolagus cuniculus


Elikadura

http://www.fidam.net/?phd-dissertation-diffusion-of-innovation-wisconsin

Arestian aipatu ditugu azeriaren zuhurtasunaren adibide batzuk. Janaria lortzeko garaian ikusten da animalia honen argitasuna zenbaterainokoa den. Oso zentzumen garatuak dituzte eta ederki aprobetxatzen dituzte. Habiaz habirako lapurretan maisua dugu azeria.

http://ubackparadise.com/how-to-write-phd-dissertation-proposal/ Usaimen fina dute eta horrek fruituak eta bestelako elikagaiak topatzeko balio die. Bestalde, gizakiaren presentziak eskaintzen dion janari iturri errazari ez diote inolaz ere muzin egiten eta euren aisa sartzen dira ukuilu nahiz biltegietan janari erraza lortu asmotan.

Hala ere, azeria ez da animalia aprobetxategi maltzurtzat jo behar, izatez ehiztari aparta baita. Intsektuetatik hasi eta orkatz eta sarrioen kumeetarainoko harrapakinak menperatzeko gai da. 45 km/h-ko abiadura har dezake (basoko ekosistemako azkarrenetarikoa) eta hanka indartsuak ditu (2 m-ko jauziak egin ditzake). Gainera erpe zorrotzak ditu eta bere barailak indar handiz euts diezaioke harrapakinari. Erbiak, edonolako karraskariak (azeria da karraskarien populazioaren kontrolatzaile nagusia), eperrak eta bestelako hegazti txikiak… bere dieta oparoaren parte dira.

Ugalketa eta ontogenia

Azeriek heldutasun sexuala 10 hilabeteko adinarekin lortzen dute. Emeen araldia garai desberdinean izaten da kokapen geografikoaren arabera. Euskal Herriko azeri arrunten kasuan urtarrila eta otsailean zehar izaten da orokorrean. Araldia zertxobait aurreratu edota luzatu egin daiteke dena den. Orokorrean ez da astebete baino luzeagoa izaten.

Behin ernalkuntza gertatu dela, haurdunaldia 50 egun inguruz luzatuko da. Kumaldia azerikume batetik 13 azerikumerainokoa izan daiteke eta 50–150 g-ko pisua izaten dute. Itsu jaiotzen diren arren, aste biren ostean begiak irekiko dituzte. Lauzpabost aste igaro ondoren jadanik gai dira habia utzi eta amaren atzetik harat-honat ibiltzeko. 8–10 astean zehar amaren esnea edoskiko dute eta amaren altzoan biziko dira jaio ondorengo udazkena arte.

Bitxia da benetan kumeen zainketan arrak duen rola. Kumeak eta ama janariz hornituko ditu etengabe baina inolaz ere ez da habian sartuko kumeekin kontaktua izateko moduan.

Azeriak askatasunean duten bizi itxaropena eskas samarra da, 3 urte inguru bizi ohi dira batezbeste. Gatibu mantendutako aleen artean 12 urteraino iritsi den azeririk ere badago.

Bizimodua

Orokorrean azeriak animalia bakartiak direla esan daiteke, ez dute otsoen antzeko talde sozialik eratzen. Lurraldekotasuna dezente barneratuta dute eta 5–12 km2-ko eremuak kontrolatu ohi ditu azeri ar bakoitzak. Bere eremuan azeri eme pare bat eta euren kumeez gain ez du bestelako azeririk onartuko. Lurraldea markatzeko seinale usaintsuak (gorotzak, okadak…) uzten dituzte leku nabarmenetan. Seinale “mugikorrak” ere osatzen dituzte, trikuen gain gorotzak uzten baitute euren usaina barreiatu dezaten.

Ilunabarrean eta egunsentian aktibo samarra den arren, azeria animalia gautartzat jo genezake. Egunean zehar ere ikus daiteke bere lurraldearen zokoak miatuaz, baina oro har sasi edo zuhaixkaren baten gerizpean igaroko du eguna atsedenean.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Azeriak ez du basoko ekosisteman etsai naturalik. Otsoa ia desagertu zenetik lasai asko bizi daiteke inolako animaliaren beldurrik izateko arrazoirik ez baitauka. Bere etsai bakarra gizakia dela esan daiteke, izan ere, azeria animalia preziatua baita, bai larrugileentzat eta baita baserritarren artean ere.

Kontserbazioa

Azeri populazioen tamaina ezezaguna da Euskal Herrian baina haragijale ugariena dela uste da. Esaterako, Bizkaian 1994an 5.775 azeri zeudela estimatzen da, hau da, hazkunde-aukeren mugan dagoela kontsideratzen da, azken urteotan konstante mantendu delarik.

Gipuzkoan ere, gaueko trantsektuetan aurkitutako ugaritasun erlatiboari buruzko balioek populazioa ugaria dela erakusten dute.

Nafarroan hegoaldeko erdian eta erdialdean, iparraldean baino ugariagoa da; 1987an udazkeneko batez besteko dentsitatea km2-ko  azeri batekoa zela kalkulatu zen; hots, 100.000 ale inguru. 1987ko amaierara arte Nafarroako populazioa egonkor mantendu zen baina hurrengo urteetan erregresio handia eman zen. 1989ko eta 1990eko irailean % 70 inguruko jaitsiera gertatu zen Bardeetako azeri-populazioan. 

Europako lurraldeetan km2-ko 0,5-1,8 azeri artean kalkulatzen dute helduen udaberriko batez besteko dentsitatea. Hala ere, Europa erdialdean espeziea nabarmen murriztu da 30eko hamarkadaz geroztik, baina egun populazioa egonkorra da, muga batzuen barnean dituen gorabeherekin.

Esteka interesgarriak


Bibliografia


Illana-Martínez, A. eta D. Paniagua-García. 2002. Atlas de distribución de carnívoros en el territorio histórico de Álava. Gaden.

Illana-Martínez, A., Paniagua-García D. eta J. Echegaray. 2004. Arabako lautadako irla-basoetako lehorreko haragijaleen komunitatea aztertzea. Gaden.

Larrañaga J. 1996. Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak): anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Elhuyar Kultur Elkartea.

Salvador A, Cassinello J. 2010. Zorro - Vulpes vulpes. En: Enciclopedia Virtual de los vertebrados españoles.

Álvarez J, Bea A, Castien E, Faus JM, Mendiola I. 1985. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ornodun Kontinentalen Atlasa (Chiroptera ezik). Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua. Gasteiz

Blanco JC , González JL. 1992. El libro rojo de los vertebrados de España. ICONA, Ministerio de Agricultura Pesca y Alimentación. Madrid

Arberas-Mendibil, E., Abascal-Escuza, G., López de Luzuriaga J., Garayo J. M., Pérez de Ana J. M., Corral-Saenz de Viteri, M. eta X. Iturrate-Garrel. 2009. Atlas de distribución de pequeños carnívoros en la comarca cantábrico alavesa. Arabako Foru Aldundia. Amurrio

Delibes, M. 1983. Distribution and ecology of the Iberian carnivores: a short review.. XV Congreso Internacional de Fauna Cinegética y Silvestre, : 359-378

Mitchell-Jones AJ, Amori G, Bogdanowicz W, Kryštufek B, Reijnders PJH, Spitzenberger F, Stubbe M, Thissen JBM, Vohralík V, Zima J. 1999. The Atlas of European Mammals. Academic Press. Londres

Blanco JC. 1998. Mamíferos de España. Planeta. Barcelona

Fernández J. M., eta N. Ruiz de Azua. 2005. Dieta y solapamiento trófico del zorro rojo Vulpes vulpes y de Martes sp.. Ecología, 19: 167-182
http://www.designingdivas.com.au/custom-writing-essays-uk/ Egilea: Antton Alberdi | essay writing learning Sorrera: 2012/02/29 | Azken eguneraketa: 2012/12/27 | proposal and dissertation help Bisita-kopurua: 4550 | custom writings services Argazki nagusia: nudafoto.net

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...