Urmaelak
Urmaelak

go Urmaelak, ur gezaz osaturiko aintzira edo laku txikiak dira. Hauek depresio topografikoetan ura pilatzean eratzen dira eta ur honek jatorria ibaietan, ur freatikoetan edota euri-uretan izan dezake.

ymf writing services

here Urmaeletakoa, ekosistema dinamikoa da, urtaroaren eta klimaren arabera aldatzen dena.Ondorioz, udan eta neguan baldintza desberdinak aurkituko ditugu urmaeletan. Ehun metroko sakoneraraino, urmaeletako goi-geruzak argiz, tenperatura epelez, oxigenoz eta elikagaiz ondo hornituta baldin badaude, plankton eskuragarritasun handia azaltzen dute. Aldiz, ur-sakonagoetan bakteriak nagusitzen dira. Hori dela eta, urmaeletako landaredia hiru gerriko nagusitan banatzen dela esan daiteke: ur irekietako, sakonera txikiko uretako eta ertzetako gerrikoetan.

Ur irekietan, urmaeletan bizitzeko moldaturiko berezko landarediaren komunitaterik espezializatuenak agertzen dira. Sakontasun handieneko alderdietan landare baskularrek garatzeko zailtasun handiak dituzte eta horregatik bertan agertzen diren ekoizle primario bakarrak alga zelulabakarrak eta zianobakterioak dira. Sakonerak argia hondoraino iristea galarazten ez duen aldeetan ordea, landare handiagoak gara daitezke eta horregatik landare-dibertsitatea askoz handiagoa da bertan. Hauetan era askotako landare urtarrak ditugu: uraren gainazalean flotatzen bizi direnak, beti uraren azpian bizi direnak, organo batzuk uretan eta beste batzuk uretatik kanpo dituztenak, etabar. Landare-komunitate hauek oso bereziak dira, substratuko gatz kontzentrazioaren menpe eta lurpeko geruza freatikoaren mailaren menpe bizi baitira. Arruntak dira, esate baterako Ruppia cirrhosa, Potamogeton natans eta Potamogeton x variifolius bezalako landare urtarrak eta alga karazeoak. 

Ocr Science Coursework Help

go Sakonera txikiko uretan garatzen diren landare-komunitateei dagokienez, kontuan izan beharrekoa da ur-mailaren aldakortasunari aurre egiteko ongi moldaturiko landare-espezieez osatuta egon behar dutela, hauek baitira denboran zehar hezeguneetan gertatzen diren uraren gorabeherak jasan behar izaten dituztenak. Gerriko honetan bizi diren landareak sustraiak uretan eta aparatu begetatiboa uretatik kanpo mantentzen dituzten belar-espezie gogorrak eta oso lignifikatuak izan ohi dira eta heliofito izenez ezagunak dira.

http://wpdalya.com/african-american-civil-rights-movement-essay/

see url Ertzetan, ordea, lurzoruaren hezetasun handia eta geruza freatikoa lurrazaletik hurbil dagoelako bereizten den aldean hain zuzen ere, ur eta lehorraren arteko trantsizioa mugatzen duen landare-gerrikoa garatzen da. Bertan ongi bustitako lurzoruetan bizitzeko moldatutako belar-espezie desberdinekin batera, sahats, haltza, milazka eta antzeko zuhaitz eta zuhaiskez osatutako zuhaiztiak agertzen dira. Era berean, lezkadi eta belardi-ihidi formazioak ager daitezke.

http://www.siproferrara.com/?best-essay-websites Faunari dagokionean, urmaeletako elikagai-aberastasunak ekosistema hauek animalia-komunitate jori eta interesgarrien gordeleku izatea eragiten dute. Anfibio espezie askoren bizi-zikloa osatzeko beharrezko ingurunea dira eta hegazti eta ugaztun askorentzako ura modu erraz batean eskuratzeko gunea. Hori dela eta, maiz ikus daitezke urmaeletan ura edaten basurdeak edo orkatzak bezalako ugaztun handiak ere.

home page
Animaliak
Baso-igel jauzkaria
Rana dalmatina
Sympetrum fonscolombii
Uhandre marmolairea
Triturus marmoratus
Ur-ipurtatsa, Bisoi europarra
Mustela lutreola
Istingor txikia
Lymnocryptes minimus
Apo arrunta
Bufo bufo
Uhandre palmatua
Lissotriton helveticus
Lezkari arrunta
Acrocephalus scirpaceus
Lezkari karratxina
Acrocephalus arundinaceus
Apo lasterkaria
Epidalea calamita
Baso-igel iberiarra
Rana iberica
Istingor arrunta
Gallinago gallinago
Suge biperakara
Natrix maura
Orkatza
Capreolus capreolus
Zapelatz arrunta
Buteo buteo
Ur-igel arrunta
Pelophylax perezi
Txantxiku arrunta
Alytes obstetricans
Zuhaitz-igel arrunta
Hyla arborea
Lertxun hauskara
Ardea cinerea
Floridako apoarmatua
Trachemys scripta
Nathusius pipistreloa
Pipistrellus nathusii
Baratze-satitsua
Crocidura suaveolens
Arrain hiruarantza
Gasterosteus aculeatus
Basurdea
Sus scrofa
http://augustform.com/college-scrapbook-paper/

Landareak

Urki dilindaria
Betula pendula
Negundo astigarra
Acer negundo
Berula tentea
Berula erecta
Urpeko apioa
Apium inundatum
Lizar hostotxikia
Fraxinus angustifolia



Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...