Zohikaztegiak
Zohikaztegiak

paid homework help sites Zohikaztegia zohikatza sortzen eta metatzen den hezegunea da. Lur zingiratsuak edota urez asetako inguruneak izaten dira, maila freatikoalur azaletik hurbil mantentzen duten hareharri, marga edo buztinezko hezeguneak. Ur-asetasun horren ondorioz, oxigenoa urria da eta difusioa geldoa. Horrez gain, toki horietan tenperatura baxuak nagusi dira eta bi faktore horiek humusa hartziduraren bidez deskonposatzea eragiten dute.

get Prozesu horretan askatzen diren azidoek bakterioen jarduera eten egiten dute eta materia organikoa usteldu gabe zohikatz bilakatzen da. Zohikatza hainbat mantenugai mineraletan (batez ere fosforo eta nitrogenoan) oso pobrea da, ondorioz,oso landaredi espezializatua hazten da bertan.

http://www.sgomentocomics.com/business-plan-writer-online/

here Euskal Herrian aurkitzen ditugun zohikaztegietan desberdintasun nabarmenak badaude ere, oro har, bertako landaredia lau landare-eraztunetan antolatzen dela esan daiteke: esfagnoez osatutako berezko zohikaztegia (Sphagnum generoko goroldioak), ur-korronte eta aintzira txikietan garatzen den ur-landaredia, ihitoki azidofiloak eta zohikaztegietako txilardiak. Horrez gain, landare karniboroak arruntak dira (Drosera, Pinguicula…), intsektuak baitira eremu txiro horietako nitrogeno-iturri ia bakarrak.

http://noordinarycamps.org/thesis-custom-footer-menu/ thesis custom footer menu

source site Izan ere, bere bizi-zikloan fase urtarra azaltzen duten intsektuentzat ingurune garrantzitsuak dira zohikaztegiak. Talde horren barruan azpimarratzekoak dira odonatuak (burruntzi eta sorgin-orratzak). Zohikaztegietan erraz ikus daitezkeen odonatu-espezieak Cordulegaster boltonii edo Orthetrun coeruslescens dira. Horiez gain, intsektuen beste ordenetako hainbat espeziek ere zohikaztegiak erabiltzen dituzte bizi-zikloaren aldi urtarra igarotzeko, hala nola eltxoek, efemeroek eta abarrek.

why create a business plan

Bestelako animaliei dagokionean, kontutan hartu behar da zohikaztegiak nahiko ekosistema oligotrofoak dira eta beraz, ez dagoela bertan animalia-komunitate oso garaturik. Hala ere, anfibio espezie ugariren bizi-zikloaren hasierako aldietarako ingurune garrantzitsuak dira.

follow link
Animaliak
Baso-igel gorria
Rana temporaria
Baso-igel iberiarra
Rana iberica
Cabrera ur-satitsua
Neomys anomalus
Apo lasterkaria
Epidalea calamita
Arrabioa
Salamandra salamandra
Uhandre palmatua
Lissotriton helveticus
Txantxiku arrunta
Alytes obstetricans
Sympetrum fonscolombii
Istingor arrunta
Gallinago gallinago
Apo arrunta
Bufo bufo
Basurdea
Sus scrofa
http://www.rainbowmediasolutionltd.com/chemistry-help-gas/
go site http://www.apisalud.es/?can-you-really-buy-an-essay
Landareak
Zume belarriduna
Salix aurita
Sahats nanoa
Salix herbacea
Urkia
Betula pubescens
Baldellia ranunculoides
Txilar lauhostoa
Erica tetralix
Lizar hostotxikia
Fraxinus angustifolia



Onddoak

Lichenomphalia umbellifera



Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...