IUCNren Zerrenda Gorria

Nazioarteko Naturaren Kontserbaziorako Batasuna (IUCN) espezieen kontserbazio-egoera ebaluatzen eta zehazten duen nazioarteko erakundea da. Erakundeak, espezieak zerrendatzeko kontserbazio-egoera zehazten duen sailkapena du, eta huraxe da nazioartean espezieen kontserbazio-egoera ebaluatzeko eta  aitortzeko gehien erabiltzen den  tresna.

here

IUCNren lehen sailkapena 1994an publikatu zen, eta gaur egun erabiltzen den sailkapena 2001 urtetik dago indarrean, eraldaketa txiki batzuk jasan dituen arren. Espezieak 9 kategoriatan sailka daitezke, eta maila bakoitza esleitzeko irizpideak ezarrita daude.

http://www.you-select.nl/?essays-on-service

Sailkapen-mailak eta irizpideen laburpena

Jarraian ageri diren irizpideak ez dira guztiak, horietako batzuen laburpenak baizik. Irizpide zehatzak ezagutzeko testu originalak ingelesezfrantsesez eta espainieraz.

MailakIrizpideak

Not Evaluated

Ebaluatu gabea

  •  Ezpeziearen kontserbazio-egoera ez da ebaluatu.

Data Deficient

Informazio falta

  • Ez dago kontserbazio-egoera zehazteko behar beste datu.

Least Concerned

Arriskurik gabea

  • VU, EN eta CR kategorietan sartzeko irizpideak ez ditu betetzen.

Nearly Threatened

Ia zaurgarria

  • VU, EN eta CR kategorietan sartzeko irizpideak ez ditu betetzen, baina horietakoren batean gertu dago. 

Vulnerable

Zaurgarria

  • Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %30-50-eko jaitsiera. 
  • Banaketa-eremua: 2000-20000 km2
  • Zatikatzea: 1000 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
  • Populazio-tamaina:  1000 ale ugalkor baino gutxiago
  • Galtzeko probabilitatea: % 10 datozen 100 urteetan

Endangered

Arriskupean

  •  Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %50-70-eko jaitsiera. 
  • Banaketa-eremua: 500-5000 km2
  • Zatikatzea: 50 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
  • Populazio-tamaina:  250 ale ugalkor baino gutxiago
  • Galtzeko probabilitatea: % 20 datozen 100 urteetan

Critically Endangered

Arrisku kritikopean

  • Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %80-90-eko jaitsiera. 
  • Banaketa-eremua: 10-100 km2
  • Zatikatzea: 50 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
  • Populazio-tamaina: 50 ale ugalkor 
  •  baino gutxiago
  • Galtzeko probabilitatea: % 50 datozen 100 urteetan

Extinct in the wild

Naturan desagertua

  • Naturan ale ugalkorrik ez dagoela pentsatzeko arrazoiak daudenean.

Extinct

Desagertua

  • Ale ugalkorrik ez dagoela pentsatzeko arrazoiak daudenean.  

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...