Baldellia ranunculoides

Espezie hau Linnaeusek Alisma ranunculoides izenarekin dekribatu zuen baina bere izena Filippo Parlatorek aldatu zuen, gaur egungo Baldellia ranunculoides izenarengatik. Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dagoen espeziea da baina Euskal Herrian ez da oso arrunta eta soilik Nafarroako zenbait antziratan aurki daiteke. Hori dela eta Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan 'Zaurgarria' bezala sailkaturik dago.

Baldellia ranunculoides

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Alismatidae
Ordena
Alismatales
Familia
Alismataceae
Deskribatzailea
(L.) Parl.
Estatusa
ne

Morfologia

Landare urtar belarkara eta iraunkorra da. Errizoma motza du, 5-40 cm-ko altuera izaten duena.

Hostoak

Poazeoen antzeko hosto linear-lantzeolatuak ditu, errosetetan multzokatu daitezkenak. Hosto haueak glabroak dira.

Loreak

Loreak 3-12 loreetako bertiziloetan multzokatzen dira. Hiru sepalo eta hiru petalo txiki dituzte. Azken hauek askeak dira, zuriak edo tonalitate arrosarekin kanpoaldean eta horiak erdialdean. Ugal-organoak sei estaminez daude osatuta eta karpeloek obulu bakarra dute.

Fruituak

Akenio motako fruituak garatzen dituzte.

Antzeko espezieak

Luronium generoa

Genero honen loreak Baldellia generoarenekiko oso antzekoak dira baina hostoak, Luronium generoan askoz zabalagoak dira eta Baldellia generoan, aldiz, poazeoen antzeko hostoak dira nagusi.

Banaketa

Europako hego-mendebaldean zehar banaturik dago. Bere iparraldeko muga Erresuma Batuan eta Norbegian du, ekialdekoa Grezia eta Txipren eta Hegoaldekoa Afrikako iparraldean (Maroko eta Tunezen). Euskal Herrian ez da oso landare arrunta baina Nafarroako zenbait antziretan aurki daiteke, esaterako Belaten, Bardeetan, Pulgerreko urmaelean eta Ultzamako hariztietan.

Baldellia ranunculoides Baldellia ranunculoides

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Salix herbacea
Sahats nanoa
Salix aurita
Zume belarriduna
Erica tetralix
Txilar lauhostoa
Fraxinus angustifolia
Lizar hostotxikia


Ekologia

Azaleko ur azidoak eta zohikaztegi inguruak ditu gustuko. Ur hauek mineraletan oso txiroak izaten dira eta gehienetan, lautada hareatsuetan egoten dira.

Fenologia

Maiatzetik irailera loratzen da eta fruituak udazkenean heltzen dira.

Kontserbazioa

Espezie hau 'Zaurgarri' bezala sailkaturik dago Espezie Mehatxatuen Nafarroako Katalogoan. Izan ere, urriak dira bertan espezie honen populazioak eta elkarrengandik isolaturik daude gehienak. Belateko, Bardeetako eta Pulger urmaeleko populazioak, hala ere, BLG baten barruan daude eta Ultzamakoak, KBE baten barruan.

Esteka interesgarriak

Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2012/06/08 | Azken eguneraketa: 2014/09/08 | Bisita-kopurua: 1454 | Argazki nagusia: Norbert Hecker

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...