Urki dilindaria
Betula pendula

http://www.ithephotographer.com/homework-help-linear-equation/ Zuhaitz honi urki dilindaria deritzo, haizeak jotzean hostoek, loreek eta fruituek egiten dituzten mugimenduak dela eta. Euskal Herrian, urkiak eragin handia izan du toponimian eta urkiekin zerikusia duten abizen ugari daude (Urkiaga, Urkidi, Urkizu, Urkiola...). Uste da garai bateko baserrietan urkiak landatzen zirela, euren azal zurizka eta altuera dela eta, urrunetik bereiz zitezkeelako. Gainera, suteak zeudenean ere urrutitik ikustea ahalbidetzen zuten. Oraindik ere aurki daitezke horrelako baserriak, esate baterako, Itsasondoko Urki Errota eta Urki Goiena, ustez Urkia abizenaren jatorri izan zirenak.

Betula pendula

source Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Hamamelidae
follow site Familia
Betulaceae
siv hilde houmb phd thesis Deskribatzailea
Roth (1788)
writing services Estatusa
ne

Morfologia

Masters Dissertation Services In Usa

Urkia, zuhaitz hostoerorkorra da eta 25 metro garai izatera irits daiteke. Adaburu estua eta kono formakoa du, adar zintzilikariekin. Oso enbor bereizgarria du, zuzena, arrakala horizontaletan zartatzeko joera duen azal leun eta zurixkaz estalia; zuhaitzik gazteenetan azalak tonu arrea du eta zaharrenetan arrakala ilun zabalak irekitzen dira enborraren beheko aldean.

Hostoak

Cheapest Essay Writing Company

http://www.tuzlaorganizasyon.net/ghostwriter-central/ Adartxorik gazteenak ileekin eta guruin erretxinatsu horixkekin estalita daude. Hostoak erorkorrak dira eta 2 cm-ra arteko pezioloen bidez daude adarrei lotuta. Hosto txandakatu sinpleak ditu urkiak. Forma obatu-triangeluarra edo erronboidea dute, muturrean estuturik, eta ertz zerraduna dute, hortz irregularrekin.

Loreak

go site

professional cover letter writing service uk Urkiaren loreak monoikoak dira eta zuhaitza, hostoak ateratzen aurretik loratzen da. Urkien infloreszentzia amentu motakoa da. Amentu motako infloreszentziak anemofiliara edo airearen bidezko polinizaziora moldaturik daude eta horregatik agertzen dira adarretatik zintzilik udaberri hasieran, hostoak garatzen hasi aurretik.

see Urkiek hiru loretako multzoak garatzen dituzte brakteen galtzarbetan. Amentu arretako brakteak helduaroan erabat obalatuak dira, borobilduak, kolore marroikoak (hori edo laranjak ere izan daitezke). Braktea bakoitzak bi brakteola eta hiru lore esteril ditu. Lore bakoitza bi lobuluz eraturik egon ohi da eta sesilak, mintzakarak, eta kalizdunak dira. Kaliz bakoitzak hiru harizpi izan ditzazke, edo bifurkatzen diren bi harizpi, bakoitza antera erdia daramalarik. Anterak longitudinalki zabaltzen dira.

Amentu pistilatuak (gerba ere deiturikoak) zutik edo zintzilik egon daitezke, beti bakarka, eta urteko adaxketako muturretan garatzen dira. Gerba emeen brakteek hiru lobulu dituzte: erdiko lobulua luzanga eta albokoak zabalagoak. Braktea bakoitzean hiru lore daude, fruitu bana sortuko dutenak. Braktea pistilatuak heldutan marroi kolorekoak dira (baina gaztetan hori edo maiz gorriak izan daitezke). Lore bakoitzak obario bakarra du, konprimatua da, bi gelaxkaz osaturik dago eta bi estilo mehez osaturiko koroa du. Obulu bakarra dute.

Fruituak

http://www.stemcellslab.net/best-canadas-custom-essay/ best canadas custom essay

Fruituak samaren antzeko akenioak dira, amentu emetik eratortzen dira eta amentuaren itxura dilindaria mantentzen dute udazken bukaerararte, berdetik marroi-ra bihurtu eta askatzen hasten direnean.

Amentu emeek askatzen dituzten fruitu hauek, loreek zituzten brakteak mantentzen dituzte eta fruituak honela, bi albo-hegaltxo moduko mantentzen ditu. Fruituak akenio isolatuak dira, oboideak, glabroak, oso txikiak tamainaz, lehorrak eta hegotxoen artean hazi bakarra gordetzen dute. Heltzen direnean, multzo osoa (brakteak eta fruituak) haizearen bidez zabaltzen dira.

Antzeko espezieak

Betula pubescens

Betula pubescens ere Europako espezie arrunta da. Biak bereizten dituena, izenak dioen moduan B. pubescens-ek dituen kimu pubeszenteak dira (ilegabeak eta garatxodunak B. pendula-n). Gainera, urki dilindariaren hostoak triangeluarragoak dira eta ertzez zerradura bikoitza dute, aldiz, B. pubescens-enak oboideoagoak eta zerradura bakunarekin. Azkenik, urki dilindariaren enborreko azala zuriagoa da eta arrakala horizontal beltzetan zartatzeko joera du. Ordea, B. pubescens-ek arrakala gutxiago ditu eta enborra grisagoa da.  

Maila zitologikoan ere bereiz daitezke espezie biak. Izan ere, urki dilindaria diploidea da eta bestea tetraploidea. Ikusi izan dira ere bi hauen arteko hibridoak, baina ez dira oso arruntak eta triploide eta antzuak izaten dira.

Bi zuhaitz hauen beharrizanak ere desberdinak dira. Urki dilindaria nagusi da lur lehor eta buztintsuetan eta aldiz, B. pubescens arruntagoa da gutxi drenatutako lurzoru oso hezeetan, esate baterako, zohikaztegietan. Gainera, urki dilindaria klima epelagoetan hazten da.

Banaketa

Urkiak jatorria Europa edo Siberian duela uste da. Paleozenoaren ostean, Betulazeoak ipar hemisferiora mugatuta gelditu ziren eta gaur egun ere, ipar hemisferioan soilik aurki daitezke, Europan eta Asian. Ipar Amerikan espezie ornamental modura erabiltzen da.

Betula pendula Betula pendula

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ilex aquifolium
Gorostia
Acer monspessulanum
Ihar frantsesa
Acer pseudoplatanus
Astigar zuria
Erica cinerea
Ainar purpura
Pulmonaria longifolia
Biri-belarra
Juglans nigra
Intxaurrondo beltza
Cedrus deodara
Himalaiako zedroa


Ekologia

Urkia plastikotasun handiko zuhaitza da. Lurzoru guztietara ondo moldatzen dela eta, ez da arraroa ikustea beste zuhaitzak gai ez diren lekuetan hazten. Muturreko egoeratan ere aurki daiteke, esate baterako eremu harritsuetan, abandonatutako zonalde industrialetan eta amildegietan. Urkia degradatutako basoak kolonizatzen lehen zuhaitzetako bat da eta nolabait esatearren, bigarren mailako kolonizatzaileentzako aberasten du ingurua, urte gutxi batzutan asko heda baitaiteke.

Urkia baso natural zein landaketetan aurkitzen da eta izan ere, nahiko arruntak dira urki monokultiboak.

Gehienetan lurzoru pobreetan aurkitzen da, hezeak edo lehorrak, eta harritsuak. Nahiago ditu lur silizeo edo buztintsuak. Argi asko behar du eta beste zuhaitzen itzalak bere heriotza sortzen du askotan. Itsas mailatik 2000 metrora aurki daiteke.

Fenologia

Kimuak apirila hasieran garatzen hasten dira eta loreak kimuak ateratzen hasi eta 12-18 egunetara garatzen dira, nahiz eta latitudaren arabera, loraketa uztaila hasierararte luzatu daitekeen. Orokorrean, polen askapena apirilean izaten da eta haziak uztaila eta abuztua bitartean lortzen dute heldutasuna. Uda bukaeran, hazi hegodun hauen askatzea gertatzen da.

 

Erabilerak

Sarri parke eta lorategietan erabiltzen da, hainbat kultibar apaingarri erabiliz

Gainera, urkiak nitrogenoa ematen dio lurzoruari. Zenbait lekutan, lurra finkatzeko landatzen dira urkiak. Euskal Herrian, lursailen arteko mugarri izateko erabili izan dira, azala zuria dutenez beste zuhaitzen artean erraz erreparatzen direlako.

Propietate diuretikoak direla eta, hostoak sendabelar dira: hezueriaren eta artritisaren tratamenduetarako, esate baterako.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Oso arrunta da Salix caprea-rekin batera aurkitzea. Askotan Amanita muscaria onddo mikorrizikoarekin asoziatuta hasten da, erlazio mutualistiko bat eratzen dutelarik, lurzoru azido edo txiroak aberastuz. Bestelako onddo mikorrizikoekin ere ager daiteke, esate baterako Leccinum scabrum eta Cantharellus cibarius. Zuhaitz zaharrak askotan Piptoporus betulinus onddoaren infekzioak jota hiltzen dira eta adarretan maiz agertzen dira Taphrina betulina onddoak, "sorgin-erratz" deitutako egiturak sortuz.

Esteka interesgarriak

http://lasendadesilvan.com/wwwbusiness-plan/ Egilea: Maialen Sistiaga | home page Sorrera: 2011/11/17 | go to site Azken eguneraketa: 2013/12/31 | http://sqr.com.bd/thomas-jefferson-louisiana-purchase-essay/ Bisita-kopurua: 4158 | paper about literature Argazki nagusia: Dendroaspis2008

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...