Altzifre arrunta
Cupressus sempervirens

Zuhaitza fanerofito perennea, arre argi kolorekoa eta biziraupen altukoa da, ale batzuk 1000 urteetara iritsiz. Erretxinaduna da eta zedro zuraren antzekoa den usaia askatzen du. Espezie honek hainbat aldaerei egiten die erreferentzia, baina uste da soilik C. sempervirens subsp. horizontalis aldaera dela naturan jatorria duena, beraz, aintzakotzat hartu behar den taxon bakarra da. Kretan du jatorria eta Turkia eta Iran iparraldean ustez basatiak diren populazioak ezagutzen dira, kalteberan daudenak.

Cupressus sempervirens

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Cupressaceae
Deskribatzailea
Linnaeus (1753)
Estatusa
lc

Morfologia

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, 30 m-ko altuerara iritsi daitekeena. Enborra zuzena, lodia eta metro bateko diametrora heldu daiteke. Kortexa hasieran mehea, leuna eta grisa da eta garatzean gris arrea eta longitudinalki pitzatua. Adarrak biribildu edo kuadrangeluarrak dira, plano bat baino gehiagorekin. Kolore berde ilunekoak dira eta nabarmenki goratzen direnak, gazteak gorrixkak eta helduak leun eta hostoz estaliak. Sustraiak oso garatuak dira eta sistema sekundarioa horizontala, gainazalekoa eta luzea denez, lurzoruari estuki ainguratzen da. Adaburua dentsitatea aldakorrekoa da. Hazkuntza azkarra du lehen 60-80 urteetan zehar.

Hostoak

Hostoak 2-5 mm luzerako eskama antzekoak dira eta lau planoetan antolatzen dira adartxoetan. Albo adasketako hostoak 0,5-1 mm bitartekoak dira. Berde ilun kolorekoak dira, ez dira glaukoak eta alde abaxialean ildaskatuak baina glandula gabekoak dira. Hosto gazteak oposatu dekusatuak, dekurrenteak eta erpin triangeluar, zorrotz eta askekoak dira. Hazten ari diren adarretako hostoen oina dekurrentea da. Azken ordenako adarretako hostoak oposatu dekusatuak, oin ezkutu eta dekurrentedunak eta agerian dagoen zatia eskuamiformea, kamutsa eta zerratua da.

Loreak

Loreak monoikoak dira eta adar motzetan hazten dira. Arrak zilindrikoak, oboideak eta horiak dira, 4-8 mm-koak, eta ardatz nagusiaren inguruan esporofiloak garatzen dira,  bakoitza hiru polen-zakuz osatua egonez. Kono emeak edo estrobiloak berdeak dira gaztetan eta arre-grisexkak fruituan, 2-3 cm-ko diametrokoak eta bakarka edo 8-14 eskataz osatutako talde txikietan agertu daitezke. Estrobiloa mukronatuak dauden ezkata poligonalez osatuak daude Eskatak poligonalak eta mukronatuak dira eta helikoidalki kokatzen dira estrobiloan. Eskata bakoitzak 8-20 hazi txiki emankor eramango ditu, haziek hegal aztarna bat izanik.

Fruituak

Fruitua galbulua edo zurezko fruktifikazio dehiszentea da, 2-3 cm-koa. Borobilak eta testura zurkarakoak dira. Garatu gabeak berdeak eta trinkoak dira, helduak aldiz grisak dira. Haziak errazago barreiatzearren beraien artean banatuak daude. Haziak konoetan kokatzen dira eta ernatu arteko iraunkortasun handia dute.

Antzeko espezieak

Cupressus macrocarpa

Bere jatorrizko banaketa areak Kaliforniako Monterey badiako bi estazio txiki besterik ez ditu eta honi zor zaio bere izena, Monterreyko nekosta. 25 m-rainoko zuhaitza da, oso adarkatua oinetik eta C. sempervires espezietik bereizten da albo adasketako hostoak 1-2 mm bitartekoak direlako, handiagoak, eta estrobilo helduak kolore arre gorrizka duelako.

Banaketa

Eskualde mediterraneo hego-ekialdeko mendi ia lehorretan du jatorria (Iran iparraldea, Libano, Siria, Txipre, Kreta, Egeo irlak, Grezia hegoaldea, Tunez eta Maroko). Gaur egungo banaketa zabala da baina oso banatuta dago, murrriztua eta populazio edo ale urri hoiek erregresioan daude. Gaur egungo populazioak, orain bi-hiru mila urte zabalak ziren masen erlikiak direla kontsideratzen da.

Espainian erregistro handiena Alikanten aurkitzen da, nahiz eta orokorrean oso gutxi azaltzen diren.

Euskal Herrian Nafarroaren hego-ekialdean dugu erregistro bakarra.

Cupressus sempervirens Cupressus sempervirens

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pinus halepensis
Alepo pinua
Pinus sylvestris
Pinu gorria
Juniperus oxycedrus
Hego-ipurua
Pinus pinea
Pinazi pinua
Pinus nigra
Larizio pinua


Ekologia

Prezipitazio irregularreko gunetan bizi da eta hau dela eta, transpirazioa kontrolatzeko gaitasun handia du. Lurzoru basiko edota azidoak baita lehorrak edo trinkoak ere jasaten ditu, ez ordea hezeak edo areatsuak direnak. Klima lehorra eta beroetan hazten da, eguzkia behar du, baina ez du -10 ºC-ko tenperatura baxuagoko hotza jasaten.

Suarekiko erresistentea dela kontsideratzen da, izan ere 2012ko uztailan Balentziako 20.000 hektarea erre ziren bost eguneko sutea zela eta. Soilik 22 urteko 946 altzifrek biziraun zuten.

Fenologia

Polinizazioa neguan ematen da, otsaila eta martxoa bitartean. Loreak udaberrian garatzen dira, fruitua hurrengo urteko udazkenean, hau da, gutxi gora behera 20 hilabete beranduago. Baina ireki gabe luzaroan iraun dezake. 

Erabilerak

Milurtetan zehar landatua izan da jatorritik urrun, bereziki eskualde mediterranear eta mendebaldarretan, uda bero eta lehor eta negu leun eta euritsudun lurraldetan. Bere egurra ale xehekoa da, oso aromatikoa eta ia ustelezina. Gaitasun hauei esker estimazio handikoa da zurgintzan, ebanisterian, etab. Hezetasunaren aurreko erresistentzia duela eta, ontzigintzan oso erabilia izan da. Egiptoarrek hileta arkak eraikitzeko erabili zuten eta greko eta erromatarrek legeak idazteko erabili zuten. Gaur egun gitarrak eraikitzeko erabiltzen da. Aintzina bere erretsina lurrinontzietan erre eta olioa helburu terapeutikoekin erabiltzen zen. 

Nahiz eta parke eta lorategietan apaingarri gisa erabili, ale hoberenak kanposantuetan aurkitzen dira duten hileta sinbologia dela eta.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Gaur egun kankrosis gaixotasuna duten altzifre batzuk aurkitzen dira, Seridium cardinale onddoak sortua eta zuhaitza hiltzera iritsi daiteke.

Habitat naturaletan Juniperus phoenicia, Quercus iles, Pinus halepensis eta Tetraclinis articulata landareekin bizi da asoziatua.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: Maite Lopez de Arbina | Sorrera: 2013/09/20 | Azken eguneraketa: 2014/01/02 | Bisita-kopurua: 1093 | Argazki nagusia: Lucarelli
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...