Daphne cneorum

 Apainketarako oso erabilia izan den espeziea da adarren  punta terminaletan antolatzen diren kolore arrosa biziko eta usain gozoko loreengatik. Hala ere, kontuz ibiltzekoa da gizakiontzat pozointsua delako. Hosto iraunkorrak dituenez, beti berde mantentzen den zuhaizka errestaria da eta naturalki gune menditsuetan topatzen da. Euskal Herrian banaketa puntuala du, populazioak euren artean isolatuta agertuz.

Daphne cneorum

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Malvales
Familia
Thymelaceae
Deskribatzailea
Linneo
Estatusa
ne

Morfologia

30-50 cm inguruko altuera hartzen duen zuhaixka da. Bizikorra den landarea denez, urteetan zehar dirauen zurtoin etzana, fina eta foliatua izan ohi du, eta orokorrean, gorrixka eta glabroa izaten da. Hala ere, urtero zurtoin berriak garatu ditzazke, zurtoin hauek berde horixkak izaten dira eta 0,25 mm neurtzera hel daitezke, ilez estalita egoten dira normalean. Orokorrean, landarearen atal guztiak pozointsuak dira gizakiarentzat.

Hostoak

Hosto bakunak ditu, 7-18(20) mm-ko luzeera eta (2)3-6(7) mm-ko zabalerakoak. Forma obalatu, eliptiko edo luzanga lantzeolatua du eta kamutsak izan daiteke. Sarri, nerbio zentrala markatua izaten du eta muturrean luzatua. Hosto iraunkorrak, larrukarak eta glabroak dira, atzealde puntakara eta argiagoarekin.

Loreak

10-17 mm-ko luzerako eta kolore arrosa biziko lore usaintsuak dituzte. Loreak tetrameroak dira. Sepaloak 3-7 mm-koak dira, zeinak, obatuak edo eliptikoak, kamutsak puberuluak edo glabroak eta arrosa kolorekoak izan daitezkeen. Batzuetan purpura kolorekoak ere badira.  Petaloak oinaldean batuta daude.

Loreak kapitulu formako infloreszentziatan agertzen dira (6-12 lore kapituluko).

Fruituak

4 x 3 mm-ko fruitu mamitsuk, oboide formakoak eta puberuluak dira. Kolore laranja zein horia izaten dute eta periantoaren barruan egoten dira heldutasuna lortu arte. Heldutu ahala ordea, beltz kolorekoak bilakatzen dira.

Haziak 3 x 1,5 mm-koak izaten dira eta oboide formakoak eta apikalki estutuak izaten dira. Toxikoak dira.

Antzeko espezieak

Daphne Gnidium

Antzekoak badira ere, azken honek altuera handiagoak hartzen dituen zuhaixka tentea da. Gainera loreak txuriak ditu D. cneorum espezieak arrosa kolore bizikoak dituen bitartean. Fruituei dagokiola, kolore gorrikoak dira D. cneorum-arenak laranja kolorea izaten duten bitartean.


Daphne laureola

Morfologia antzekoa izan arren, D. laureola espezieak loreak hostoen galtzarbeko infloreszentzietan antolatzen dira eta horixkak dira. Fruituei dagokiola, kolore beltzekoak dira D. cneoruma-renak laranja kolorea izaten duten bitartean.


Daphne mezereum

D. cneorum espeziaren loreekiko kolre antzoa duten lore arrosak ditu. HAla ere, infloreszentziak hostoen galtzarbean kokatzen dira D. laureola espeziean bezala. Fruituei dagokiola, kolore gorrikoak dira D. cneorum-arenak laranja kolorea izaten duten bitartean.

Banaketa

Europako mendietan banaketa mugatua duen espeziea da. Iberiar Penintsulari dagokiola Pirinio eta Kantabria artean eta Sorian agertzen da. Orokorrean altitude altuetan aurkitzen da, 1500 metrotatik gora, baina Euskal Herrian altitude baxuagoetan aurktzen da ere.  

Euskal Herrian Bizkaian lau populazi daude, bat Gipuzkoan eta Nafarroako pirinioetan beste batzuk. Bizkaian Berango, Artzentales eta Muskizen agertzen den bitartean, Gipuzkoan Aiako Harrietan dago, denetan ere altuera oso baxuetan. Aiako Harriko populazioa Natura2000 sarearen barruan kokatzen da eta Bidasoa eta Biarritz inguruan ia itsaso mailararte jaisten dela behatu da. Populazio hauetatik gertuen dauden beste populazioak Sorian eta Kantabrian agertzen dira.

Daphne cneorum

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ekologia

Txilardi eta otadietan aurkitzen den espeziea da. Ingurune hezeak nahiago ditu eta lurzoruaren izaerari dagokiola, altitude altuetan agertzen denean, kalkareoak izaten diren lurretan haztea nahiago izaten du. Aldiz altitude baxuagoetan, izaera aretsuagoa duten lurretan agertzeko joera aurkezten du. Argitasunaren menpekotasun handiegirik ez du, eremu eguzkitsuetan ateratzeaz gain, erdi itzaletan dauden eremuetan ere atera daitekeelako.

Fenologia

Martxotik abuzturarte loratzen da.

Erabilerak

Lorategietan eta parkeetan apainketarako oso erabilia izan den zuhaixka errestaria da. Pozointxua denez, ez da giza kontsumorako erabili.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Calluno-Ulicetea klase fitosoziologikoan agertzen da orokorrean, bertan Calluna vulgaris. Erica sp. Carex sp. eta izaera nanofanerofitiko eta terofitikoko ainbat espezieekin elkarbizitzen da.

Kontserbazioa

EAEko Espezie Mehatxatuen Katalogoan “Galtzeko Arriskuan” bezala katalogatuta dago.

UICNren zerrendan aldiz, ebaluatu gabeko espeziea bezela sailkatzen da.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: Aitziber Zufiaurre | Sorrera: 2014/05/06 | Azken eguneraketa: 2014/10/29 | Bisita-kopurua: 3349 | Argazki nagusia: Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saila

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...