Txilar burusoila
Erica vagans

Itsasertz atlantikoko larreetan hazten den txilar burusoilak, itsas ezpondetako gainaldeak eta goi-lautadak betetzen ditu. Landare hau mulu sendo eta hedatua da, kolore arroseko lore ugari eta deigarriak dituena. Euskal Herrian isuri kantauriarrean aurki daiteke, eta urriagoa da eskualde mediterranearrean.

Erica vagans

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Ericales
Familia
Ericaceae
Deskribatzailea
Linnaeus, 1758
Estatusa
ne

Morfologia

Zuhaixka txikia edo lahar egurkara dugu txilar edo ainar burusoila. Gehienez 80 cm-ko altura lortzen du eta krema koloreko kimuak izaten ditu. Adarrak heldutakoan gorrixkak dira eta sahiets ugari izaten dituzte. Glabroak edo pubeszenteak izan daitezke eta ileak guruintsuak eta motzak izaten dira.

Hostoak

Hostoak launaka multzokatzen dira bertizilotan. Formaz linearrak dira eta 4-9 x 0,5-0,7 mm neurtzen dituzte. Gainaldea berde disdiratsua da eta azpialdea zurixka. Ertza erabat kiribildua dute eta soilik ile zuriz osaturiko banda uzten du agerian, erdi-nerbioaren inguruan. Batzuetan hortz txikiak dituzte ertzetan.

Loreak

Loreak luku formako infloreszentziatan multzokatzen dira. Loreak eta hostoak tartekatu egiten dira eta beraz, adarren muturretan loratze garaian handitu egiten den lore-kimua garatzen da. Infloreszentzia hau oblongoa da eta loreak bertan infloreszentzia sekundarioetan kokatzen dira, unbela formakoak, eta 2-4 lore izaten dituzte.

Pedizeloek 7-12 mm neurtzen dituzte eta filiformeak eta glabroak dira. Kolore gorrixka dute eta ertz horzduneko brakteola gardenak. Kaliza mintzakara da eta elkarren artean fusionatutako lau sepalok osatzen dute. Hauek formaz obalak dira eta arrosa edo berde kolorekoak izan daitezke, 1 mm-koak gehienez.

Korola 2,5-4,5 mm-koa da eta elkarren artean lotutako 4 petaloz osaturik dago. Kanpai formakoa izaten da, arrosa edo lila kolorekoa (gutxi batzuetan txuria).

8 estamin dituzte eta hauen harizpia korola baino luzeagoa da (0,6 mm ingurukoa) eta beraz, loretik kanpo gelditzen dira. Obario glabroa dute eta estiloa fina da. Estiloak ere anterak gainditu egiten ditu.

Fruituak

Globo itxurako kapsula da fruitua. Tetragonala da, glabroa eta 1,8 mm ingurukoa.

Antzeko espezieak

Erica ciliaris
Erica ciliaris

E. ciliarisek hosto eliptikoak edo lantzeolatuak ditu, ziliatuak eta zurixkak azpialdetik. Bere korola 8-10 mm-koa da eta loreak luku lateral oblongoetan multzokatzen dira.

Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.


Erica tetralix
Erica tetralix

E. tetralixek hosto linearrak ditu, zilio luze guruintsuz estaliak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak terminalak dira, nabarmenki unilateralak eta brakteola basalen inbolukrurik gabeak.

Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.


Erica cinerea
Erica cinerea

E. cinereak hostoak bertizilotan multzokaturik ditu, azpialdekoak erabat eliptikoak edo obatu-lantzeolatuak, galtzarbetako hostorik gabe. Gainera, infloreszentzia terminalak ditu.

Aldiz, E. vagansek hosto linearrak ditu, ziliorik gabeak eta ertza erabat kiribildurik dutenak, hostoa guztiz estaliz. Infloreszentziak ez dira lateralak eta korola 2,5-3,5 mm-koa da.

Banaketa

Iberiar Penintsulan, Frantzian eta Erresuma Batuko hego-mendebaldean zehar banatuta dago. Hala ere, Iberiar penintsulan soilik iparraldean agertzen da. Euskal Herrian nahiko ohikoa da iparraldean baina normalean ez da eragin mediterranearreko eskualdeetan agertzen.

Erica vagans Erica vagans

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Betula pendula
Urki dilindaria
Alnus cordata
Haltz italiarra


Ekologia

Euskal Herrian, itsas mailan hasi eta Pirinioetako gailurretaraino zabaltzen da, harizti, pagadi, artadi eta artelatz basoetako sastrakadietan eta txilardietan. Hegoaldean, urriagoa da eta klima mediterranioaren eraginpean dauden eskualdeetan erabat galtzen da. Substratu neutro edo karbonatatu gabeko substratu karedunetan hazten da, eskualde eguzkitsuetan (nahiz eta itzala jasan dezakeen). Tenperatura epelak eta beroak nahiago ditu.

Fenologia

Ekaina eta iraila bitartean loratzen da.

Esteka interesgarriak

Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2012/12/17 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1589 | Argazki nagusia: David Fenwick

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...