Ipar-ipurua
Juniperus communis

Ipar-orrea izenaz ere ezaguna. Ipar Hemisferio osoan hedaturik dago: Eurasian, Ipar-Amerikan eta baita Afrika iparraldean ere. Hainbat terrenotan bizitzeko gai da; itsas mailatik hasita 2.000 metroko garaierara arte. Fruitu mamitsua ematen duen Cupressaceae bakarrak dira genero honetako landareak. Gure herrian erdialdeko zein goi-mendiko espeziea  da. 

Juniperus communis

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Pinidae
Ordena
Pinales
Familia
Cupressaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa

Morfologia

Zuhaixka hau 15 metrotara iritsi daiteke, nahiz eta sarritan zurtoin tentea izan ordez etzana duen. Hori dela eta, bere eitea oso aldakorra izaten da. Enbor lodia, orokorrean, oinetik adarkatzen hasten dena. Gris-koloreko azal fin eta oso zartatua izan ohi du.

Hostoak

Hosto iraunkorrekoa da. Hostoak hirunaka bertizilotan antolatuak, zaharrak azikularrak eta bere zurruntasuna dela eta ziztatzaileak. 10 - 20 mm-koak izan ohi dira eta azpian oso bereizgarri den marra txuri bat dute.

Loreak

Landare dioikoak dira. Landare arretan kono ugari, hostoen galtzarbean bakarka agertzen direnak. Horixkak dira, ezkatak hainbat bertizilotan antolatuak; ezkata bakoitzak 3 - 7 polen-zaku izaten ditu. Oin emeetan kono-ezkatak mamitsuak dira eta elkarri lotuak azaltzen dira. 

Fruituak

Borobildua edo oboidea (Galbulua) izaten da 6 - 10 mm-koa, gaztetan berdea eta heldu ondoren kolore beltz-urdina hartzen duena. 

Antzeko espezieak

Juniperus oxycedrus

J. oxycedrusek hostoetan bi estoma-zerrenda zuri ditu eta J. communisek bakarra. Bestalde, fruitu heldua, kolore arre-gorrixkakoa du J. oxycedrusek eta beltz-urdinxka J. communisek.

Banaketa

Ia ipar-hemisferio osoan zabalduta dago. Euskal Herrian erdi- eta goi-mendietako landarea da. Batzuetan bereizten errazak ez dire hiru subespezietan banatzen da:

Juniperus communis ssp. communis  

Euskal Herrian gehien hedatutako ipurua. Mendialde atlantikotik hasi eta mediterraneoko mendi ertainetaraino banatzen da.

- Juniperus communis ssp. hemisphaerica (C. Presl) Nyman

Mendialde mediterraneoko landarea, berez, Nafarroako zen bait menditako gailur eta zoru harritsuetan aurki daiteke.

- Juniperus communis ssp. alpina (Suter) Celak.

Batez ere eskualde artiko hotzetan hedatuta dago, baina Europa hegoaldeko mendietaraino heltzen da. Euskal Herriko tontor garaienetako sastrakadien osagaia da; Piriniotatik hasi eta Araba hegoaldeko mendietaraino.  

Juniperus communis Juniperus communis

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Picea abies
Izei gorria
Abies alba
Izeia
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra
Larix kaempferi
Alertze japoniarra


Ekologia

Lurzoru-mota guztietan ederki moldatzen da, itsas-mailatik hasi eta 2.000 m-ko altituderaino. 

Fenologia

Udaberrian zehar loratzen da eta, fruituak bigarren edo hirugarren urtean heltzen dira. Hori dela eta, urteko, bi urteko edo hiru urteko fruituak aurki daitezke aldi eta ale berean.

Erabilerak

Hainbat eta hainbat erabilera izan ditu medizina tradizionalean: Besteak beste: diuretiko, antiseptiko, antiparasitatzaile, digestioaren aktibatzaile; eta hau guztiaz gain abortatzaile natural bezala erabiltzen zen, hilekoa jaistea bultzatzen baitu.

Garai bateko erabilera terapeutikoak alde batera utzita, gaur egun ginebra edari alkoholikoa ekoizteko erabiltzen da.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: Ibon Aristi | Sorrera: 2012/01/29 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1402 | Argazki nagusia: (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...