Alertze europarra
Larix decidua

Jatorriz europarra den gimnospermo hostoerorkorra da, hori dela eta, urtean zehar berde kolorekoak diren azikulak udazkenean arre tonalitateak hartu eta erori egiten dira, zuhaitza biluzik utziz.Azikulak faszikuluetan antolatzen dira makroblastoetan dauden brakioblastoetan, eta bigunak eta finak dira.Espezie monoikoa da eta kono eme gazteak berdeak badira ere, heldu ahala tonu gorriak hartzen dituzte, forma obatukoak dira. Udaberri hasieran loratzen da eta fruituak diren pinaburuak urte behean helduko dira.Egurraren gogortasunagatik eta hezetasunaren aurrean duen egonkortasunagatik ontzigintzan erabiltzen da, baita bestelako egitura egurtsuak egiteko. Noizean behin apaingarri bezela erabili izan da.

Larix decidua

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
Mill.
Estatusa
lc

Morfologia

45 metroko altuera lor dezakeen gimnospermo haostogalkorra da. Urte sasoi desberdinetan zehar berde dirauen arren, udazkena ailegatzean azikulak erori eta biluzik geratzen da bere enborra eta adarkadura bertizilatua agerian utziz.

Eitearen forma konikoa du, enborrak metro bateko diametroa lor dezake eta adarkadura bertizilatua du, adar nagusiak nahiko tenteak badira ere, bigarren mailakoak pixka bat zintzilikariak dira. Kimu berriak berdeak izaten dira eta enborra denborarekin zartatu egiten da.

Hostoak

Makroblastoetan dauden brakioblastoetan faszikuluetan antolatuta agertzen dira. 3-4 zentimetro bitartekoak, berde argiak, bigunak eta finak dira eta udazken parean arre kolorekoak bihurtu eta erortzen dira.

Loreak

Monoikoak dira Pinaceae familiako beste genero guztietako espezieak bezela, eta loreetan dimorfismoa somatzen da.

Infloreszentzia arrak txikiagoak dira eta kopuru haundiagoetan agertzen dira, infloreszentzi emeak aldiz, haundiagoak dira eta hasieran berdexkak badira ere heldu ahala gorri bilakatzen dira.

Udaberri hasieran loratzen dira eta adaxka berdinetan biak txandakatuta ager daitezke.

Fruituak

Pinaburu txikiak ematen dituzte urtean bertan garatu diren loreetatik, formari dagokiola, oboideak dira, hots, zabalak baino luzeagoak (6 zm inguruko luzeerak) eta  tenteak.

60-ren bat ezkatez eratuta daude, zuzenak dira, puntan kurbadurarik gabeak eta hazi hegodunak gordetzen dituzte. Heltzen direnean anemokoria bidez sakabanatuko dira.

Gorriak badira ere, arbolean luzaroz egon daitezke eta urteak pasa ahala kolore beltzaxkara hartzen dute.

Antzeko espezieak

Larix kaempferi
Larix kaempferi

Oso antzekoak badira ere, Larix kaempferi-ren azikulen azpialdean bi estoma zerrenda daude eta azikulak luzeagoak dira.

Gainera, L. kaempferi-ren pinaburuak borobilduak, horiak eta ezkata hazidun puntadunak dituzte. Bestalde L. decidua-renak gorrixkak dira, obatuak eta ezkata hazidunak punta errekurbatu gabeak.


Larix x eurolepsis

Bi zuhaitz espezie hauen arteko hibridoa da eta bien arteko ezaugarriak aurkezten dituzte

Banaketa

Europa ekialde eta mendebaldean zehar banatuta dagoen espeziea da. Hala ere ez du lehortea gustoko, beraz eskualde mediterranearrean ez da erraz topatuko.

Euskal herriko iparraldean landaketak egin dira egur ustiaketetarako.

Larix decidua Larix decidua

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Picea abies
Izei gorria
Abies alba
Izeia
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix kaempferi
Alertze japoniarra


Ekologia

800 eta 2500 metro bitarteko altueretan hazten da eta tenperatura hotzak jasateko gai da, hori dela eta, Alpetan zehar, altuera haundiko tokietan aurkitzen da.

Lehorte garaiak ez ditu batere gustoko, baina hezetasun nahikoa dagoeneko tokietan edozein motatako lurzoruetan agertzeko gaitasuna dauka. Argi asko behar duen espeziea denez leku irekietan hobe hazten da.

Fenologia

Udaberri hasieran loratzen da eta fruituak urte bereko udazkenean garatzen dira.

Erabilerak

Enborra hezetasunarekiko erresistentzia haundia aurkezten duenez oso preziatua da ontzigintzan. Bere beste ezaugarri bat gogortasuna denez, hori aintzat hartuta, tradizionalki egurrezko hainbat egitura egiteko erabili izan da.

Bestalde, enborretik ateratzen den erretxina erremedio naturaletan eta barnizak egiteko erabiltzen da.

Apaingarri bezela oso gutxitan erabili izan da.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Arbola hau aintzindari edo kolonizatzaile bezela ezagutzen da, hau da, inpaktu edo erosio haundiak jaso dituzten lurretan (sute baten ondorioz...) hazten diren lehenetarikoa da. Gero, beste konifero espezie batzuei lekua uzten die jarraiera ekologikoaren bidea ahalbidetuz.

Kontserbazioa

Kaltebera bezela sailkatuta dago.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: Aitziber Zufiaurre | Sorrera: 2013/01/27 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1093 | Argazki nagusia: Rüdiger Kratz (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...