Intsinis pinua
Pinus radiata

http://www.ctdesign.it/?defend-dissertation-oral

Euskal Herriko isurialde kantauriarrean aski ezaguna dugun zuhaitza dugu Intsinis pinua. Izan ere, eta nahiz eta landare exotikoa izan, basogintzan gehien erabiltzan den zuhaitza da, bere hazkuntza azkarra dela eta.

http://www.simoneproducts.com/help-with-revising-a-research-paper/  

Pinus radiata

Morfologia

http://apt-online.ch/?romeo-and-juliet-essay-help romeo and juliet essay help

http://www.mikasafarmington.com/mla-research-paper-sample/ mla research paper sample Orokorrean 30 metroko garaiera lortzen duen zuhaitza, 45 metrotara iritsi daitezken arren. Gaztetan, eite konikoa dute, adinarekin zabaldu egiten dira. Sustrai sistema azalekoa dute, hori dela eta haize boladak ez dituzte oso ondo jasaten. Zurtoina zuzena eta zilindrikoa dute. Azal lodiera aldakorrekoa da, iluna, latza eta berehala zartatzen dena.

Hostoak

enter site

Azikula izena hartzen dute orratz forma dela eta, eta hirunaka faszikuluetan antolatua agertzen dira. Honako ezaugarri hau, gainera, identifikaziorako erabil daiteke, izan ere, hemen Euskal Herrian bera baita faszikuluetan 3 azikula dituen pinu bakarra. Hosto hauek, 10-16 cm inguru neurtzen dute eta hiru urtetik behin aldatzen dira.

Loreak

view

Kono arrak ugariak eta adaketan taldekaturik, kolore horikoak. Kono emeak, kolore purpurakoak.

Fruituak

source site

Pinaburu izeneko hauek, ez dira fruituak, gimnospermoek, fruituak “sensu stricto” ez baitituzte garatzen. 2-5 bitarteko bertizilotan multzokatuta, adarrean txertatuak, ia eseriak. Kolore arre horiska, distiraduna eta asimetrikoa. Haziak beltsizkak, 5-10 mm-takoak, hegala estua eta pinazia baino 3-4 aldiz luzeagokoa.

Banaketa

Gaur egun Euskal Herrian duen banaketa zabala izan arren, zuhaitz hau berezko area txikienetakoa duen pinu bat da, 4.000 Ha gutxi gorabehera San Frantziskoko badian (Kalifornia). Birpopulaketa artifizialei esker baina orain oso hedatua dago Europa hego-mendebaldean, Zeelanda berrian, Txilen, Australian eta Hego Afrikan.

Hainbestekoa izan da birpopulaketa hau ezen Euskal Herrian zuhaitz guztien %48 suposatzen du.

Pinus radiata Pinus radiata

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Sorbus aria
Hostazuria
Pinus sylvestris
Pinu gorria
Erica cinerea
Ainar purpura


Ekologia

Euskal Herrian, oro har, isurialde kantauriarreko eztai muinutarrean landatua izan da batik bat. Gainera, ez ditu oso ongi jasaten izozteak. Gune honetan lurren hezetasun maila altua izaten da egiten duen euriagatik. Landare hauek, gainera, oso ebapotranspirazio gaitasun handia dute, eta bestelako gatz eta mineralak eskuratu asmoz lurzoruan askatzen dituzten kelatoak direla medio, landaketetako lurzoruaren azidifikazioa areagotzen dute.

Landaketetan, basogintzan diharduten jardueragatik oso ohianpe garbiak izaten dituzte. Dena den, eta eztai muinotarreko hainbat espeziek agertzera jotzen dute, hala nola, iratze eta sasiak oso ohikoak dira, baita haritz eta bestelako zuhaiska batzuk ere.

Fenologia

Udaberri hasieran loratzen diren pinaburuak 2. udazkenean heltzen dira eta urte erdi edo baten buruan haziak sakabanatzen dira. Pinaburuak ez dira beti irekitzen lurrera erori aurretik. Pinaburu hauek hainbat urtetan izan dezakete hazia euren baitan ernegarritasuna galdu gabe.

Erabilerak

Hain erabilia izan da bere hazkuntza azkarra dela eta, urte gutxi batzuen buruan hainbat metrotako altura eta zentimetro ugariko zurtoina hartzen baitu. Batezbesteko ekoizpena 12 m3 hectarea eta urteko izanik. Gure lurretan, batik bat papergintzarako erabilia izan da, baina baita altzarigintzan ere.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Esan bezala, landaketako zuhaitz bat izanik basogileek ez diote bestelako espezieekin “elkarrekintza” gehiegirik izaten usten. Dena den, azken urteetan onddo batek eragindako gaixotasun batengatik nahikoa buruhauste sortzen ari dira. Izan ere, kakalardo xilofagoek Fusarium generoko onddo askomikotoak zuhaitz hauetan zabaltzen dituzte. Onddoak bere hifak zuhaitzean zehar zabaltzen ditu eta epe labur-ertainean zuhaitzaren heriotza dakarte. Okerrena baina, esporak lurzoruan zehar asko barreiatzen direla da, eta berriz ere Intsinis pinua bertan landatzea galerazten dutela.

Kontserbazioa

IUCNren arabera espezie hau ez dago kontserbazioaren aldetik arriskupean.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

http://www.eqima.org/dissertation-rss-feed/ Egilea: Ibon Aristi | term papers for sale or rent Sorrera: 2012/01/05 | follow url Azken eguneraketa: 2014/09/13 | follow Bisita-kopurua: 3412 | http://plumberreview.com.au/30-60-90-business-plan-best-buy/ Argazki nagusia: (Wikimedia Commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...