Biri-belarra
Pulmonaria longifolia

Biri-belarra Europa mendebalde eta hegoaldean endemikoa den landarea da. Hostoetan oso bereizgarriak diren orbain zuriak ditu, eta landareak dituen hainbat konposaturengatik sendabelar modura oso erabilia den landarea da.

Pulmonaria longifolia

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Lamiales
Familia
Boraginaceae
Deskribatzailea
(Bastard) Boreau
Estatusa
ne

Morfologia

Landare hemikriptofitoa da. Hau da, landarearen zati aereoa garai desfaboragarrietan urtero hiltzen da, baina zati bat lurretik oso gertu geratzen da (lurrean barneratuta gelditu gabe) eta bertan geratzen da hurrengo urtean berriro hazten den arte. 

Hostoak

50x6 cm-ko hosto handi eta lantzeolatuak ditu, peziolo txiki bateruntz hurbiltzen diren einean fintzen direnak. Hostoak iletsuak dira, eta ile plurizelular eta glanduliferoz betea dago hostoaren azpialde zein gainekaldea. Honetaz gain, orbain zuri eta bereizgarriz beteta daude hostoak.

Loreak

Loreak zima erako infloreszentzia brakteatutan agertzen dira, dentso eta iledunak direak. Kaliza lobulatua da eta 5 hortzez eratua dago, hortz bakoitzak kalizaren heren bat neurtzen duelarik.  korola berriz gorri, urdin edo bioleta kolorekoa izan daiteke, lobururik gabekoa da eta barnealdean eraztun bat osatzen duen ile ilara bat du. Andozeoa 5 estaminez osatua dago, korola baino handiagoak ez direnak. Ginezeoa bestalde,  obulu eta estilo batez osatua dago.

Fruituak

4x3 mm-ko fruitu lehor bat da; zuzena, oboidea, batzuetan ileduna eta oinaldean uzkurtzen dena.

Antzeko espezieak

Pulmonaria affinis

Bi espezie hauek oso antzekoak dira. P. affinis-en hostoek peziolo handiagoa dute, eta hostoa peziolorutz hurbildu ahala pixkanaka estutu beharrean guztiz estutzen da bat-batean. Gainera, P. longifolia espezieak infloreszentzia dentso eta handiagoak ditu P. affinis-ek baino.

Banaketa

Europa mendebaldeko espezie endemikoa da, iparraldean Erresuma Batutik hasita hegoaldean Frantzia, Espainia eta Portugal biltzen dituena.

Pulmonaria longifolia Pulmonaria longifolia

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Ulmus glabra
Zumar hostozabala
Cornus sanguinea
Zuhandorra
Viburnum opulus
Gaukarra, Andorra
Tilia cordata
Ezki hostotxikia
Tilia platyphyllos
Ezki hostozabala
Betula pendula
Urki dilindaria
Alnus cordata
Haltz italiarra


Ekologia

Nagusiki baso hostogalkorren geruza herbazeoetan agertzen da, 0-1600 metroko altitudean. Honetaz gain larre, itsaslabar eta ezpondetan agertzen da, beti ere toki itzaltsu eta ez oso beroetan. Hezetasun pixkateko lurrak behar ditu, eta 4,5-7,5 bitarteko pH-tan hazten da, nitrogenoz askoko lurretan. Izan ere, Biri-belarra mineraletan aberatsak diren lurren indikatzailea da.

Fenologia

Udaberrian loratzen da, Apiriletik Uztailera.

Erabilerak

Landare hau sendabelar modura oso erabilia da, besteak beste beherakoaren aurka, hemorroideen aurka, zikatrizante edota diuretiko modura. Baina kontu handiz erabili beharreko landarea da, izan ere hepatoxiko eta kantzerigenoak diren alkaloide batzuk ditu; beraz, landare honen erabilera kontrolatu eta etendun bat egin behar da.

Apaingarri bezala ere erabiltzen da, zenbait parke eta jardinetan landatuz.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Pulmonario longifoliae-Quercion roboris komunitateko espezie bereizgarria da biri-belarra, eta bertan Dryopteris aemula, Dryopteris corleyi, Epipactis phyllanthes, Hypericum androsaemum eta Phyllitis scolopendrium espezieekin batera agertzen da, besteak beste. Trifolio-Geranietea sanguinei klaseko komunitateetan ere agertzen da, Agrimonia eupatoria, Aquilegia vulgaris, Arabis glabra, Arabis turrita, Astragalus glycyphyllos, Campanuda rapunculus, Clinopodium vulgare, Hieracium laeviagatum, Hieracium umbellatum, Hypericum perforatum, Laserpitium latifolium, Lathyrus latifolius, Lathyrus niger, Origanum vulgare, Teucrium scorodonia, Vicia charca, Vicia sepium, Vicia tenuifolia eta Viola hirta espezieekin batera.

Esteka interesgarriak

Egilea: Izaskun Alberdi | Sorrera: 2013/12/01 | Azken eguneraketa: 2014/09/16 | Bisita-kopurua: 1471 | Argazki nagusia: Peganum (Wikimedia commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...