Mingarratz txikia
Rumex acetosella

Landare bitxi hau Euskal Herrian nonahi aurki dezakegu eta munduan zehar ere arrunta da ipar hemisferio guztian zehar. Bere loreen perianto gorriak nahiko deigarriak diren arren, mingarratz txikia oharkabean pasatzen da maiz, lore txiki eta ez oso deigarriak dituelako.

Rumex acetosella

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Caryophyllidae
Ordena
Caryophyllales
Familia
Polygonaceae
Deskribatzailea
Linnaeus (1753)
Estatusa
ne

Morfologia

Landare iraunkor honek 5-45 cm-ko garaiera lortzen du. Berdea da, glaukoa eta batzuetan oinarria zertxobait zurkara du. Ondo garatutako errizoma du, zenbaitetan estoloniferoa eta 14-62 cm-ko zurtoin tenteak garatzen ditu.

Hostoak

Hostoak txandakatuak dira eta oinarrialdekoek erroseta moduko bat eratzen dute. Hostoak 6-60 x 1-15 mm-ko tamaina dute eta 1-6 cm-ko pezioloa. 5-1,3 cm-ko linboa dute eta linearrak edo obatuak dira. Erdi-lobulu lantzeolatu bat eta bi albo-lobulu triangeluar dituzte, adartxo itxurakoak, dibergenteak.

Loreak

Loreak panikula motako infloreszentziatan batzen dira, zurtoinen puntan egoten direnak. Infloreszentzia honek 6-10 lore ditu bertizilo bakoitzean eta 1,2-1,5 mm-ko perianto batez babesturik daude hauek. Periantoa, forma eliptikokoa, guruintsua eta berde-gorrixka da. Lore arren perianto barruko piezak 1-2 x 0,6-1,3 mm-koak dira eta 0,5-1,4 mm-ko anterak dituzte. Aldiz, lore emeen perianto kanpoko piezek 0,6-1 mm-ko neurria dute.

Fruituak

Akenio motako fruitua dute, 1,2-1,5 x 0,8-1,2 mm-koa.

Banaketa

Landare hau Eurasiakoa da jatorriz baina ipar hemisferio osoan zehar banatu da. Gaur egun, eskualde mediterranearreko ekialdean, Europako erdialde eta mendebaldean, Ipar Amerikan eta Makaronesian agertzen den landare subkosmopolita dugu. Iberiar Penintsulan, ipar hemisferioko zonalde epel-hotzetan oso arrunta da eta beraz, Euskal Herrian nonahi aurkitu daiteke, askotan belar txar ere bilakatu daitekeelarik.

Rumex acetosella Rumex acetosella

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Berula erecta
Berula tentea
Salix viminalis
Zume jatorra
Taraxacum officinale
Txikoria-belarra, Sorgin-belarra edo Mando-belarra
Pulmonaria longifolia
Biri-belarra


Ekologia

Lurzoru azidoak nahiago ditu eta tenperatura epel-hotzetan da nagusi.

Fenologia

Ia urte osoan zehar aurkitu daiteke loretan, hain zuzen ere martxotik azarora bitartean. Hala ere, normalean behin udazkena sartuta akenioak garatuko ditu.

Erabilerak

Zenbait lekuetan landaretxo hau jan egiten da eta zapore mikatza du, limoiaren antzekoa.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Lycaena phlaeas tximeleta helduak batik bat landare honen loreetaz elikatzen dira.

Esteka interesgarriak

Egilea: Maialen Sistiaga | Sorrera: 2012/07/03 | Azken eguneraketa: 2014/09/16 | Bisita-kopurua: 1174 | Argazki nagusia: Matt Lavin (Wikimedia commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...