Sahats kantauriarra
Salix cantabrica

follow url

http://www.alamanauae.com/homework-rubric/ homework rubric Iberiar penintsulako espezie endemikoa dugu eta mendikate Kantauriarrean, Urbionen eta Piriniotan aurki daiteke. Zuhaiska txikia da, 2-3 metrokoa.

Salix cantabrica

Morfologia

http://tubetes.com/computer-homework-help/

http://emporiumsoft.com/product/sony-acid-music-studio-9/ 2-3 metroko altuera lortzen duen zuhaiska da. Adar helduak glabroak dira, beltzak, arre-gorrixkak edo arre-grisak. Zenbait aleen adarren enbor-azala esfoliatu egiten da eta longitudinalki zartatu. Kimu iletsuak dituzte hasieran baina gero glabreszenteak bilakatzen dira.

Hostoak

see url

Sahats kantauriarraren hostoak 5-10 x 1-3 cm-koak dira, transobaatu-lantzeolatuak, lantzeolatuak edo transobatu-eliptikoak. Mutur zorrotza dute, kiribildua. Ertza zerratua da. Zertxobait tomentosoak dira, maiz glabreszenteak gainaldetik eta zilar kolorekoak eta ile gehiagorekin azpialdetik. Erdi-nerbiotik 6-8 pare nerbio sekundario eratortzen dira, hondoratuak hostoaren azpialdean eta nabarmenak gainaldean. Peziolo iletsua dute, 0,5 cm ingurukoa eta oinarri zabalagoa duena. Estipulak forma zerratukoak dira, iletsuak eta iraunkorrak.

Loreak

Sahats kantauriarra, Salix guztiak bezala, dioikoa da, hau da, ale ar eta emeak bereizirik agertzen dira. Zumeen loreak amentu motako multzoetan agertzen dira, baina hauek, amentu gehienak ez bezala, intsektuen bidezko polinizaziora moldaturik daude.

Zuhaiska honen amentuak 3-7 x 1-2 cm-koak dira eta pedunkulu brakteadunen gainean hazten dira. Hosto-brakteak iledunak dira eta lore-brakteak transobatuak, ile luzedunak eta mutur kamutsekoak. Lore arrek harizpi askeko estaminak dituzte eta ileak oinarrian. Lore emeek ere pistilo iletsua dute, pedizelatua eta braktearen tamainakoa edo luzeagoa. Estilo luzea dute eta estigma bifidoak.

Fruituak

Fruituak, amentu emetik aurrera agertzen dira, multzokatuta. Kapsula motakoak dira, obarioaren antzeko itxurakoak, eta 2 balben bidez irekitzen dira.

Antzeko espezieak

Salix sp.

Salix generoko espezieak elkarren artean erraz hibridatzen dira eta batzuetan zaila suerta daiteke espezie mailako identifikazioa.

Banaketa

Iberiar penintsulako espezie endemikoa dugu eta mendikate Kantauriarrean, Urbionen eta Piriniotan aurki daiteke.

Salix cantabrica Salix cantabrica

Ekologia

Ibai ertzetan, errekastoetan eta bereziki ibar istilduetan hazten dira, 700-1800 metroko altitudean. Salix izen generikoa, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik omen dator, zona hezeetan hazteko joera baitu.

Fenologia

Apirila eta ekaina bitartean loratzen da eta fruituak maiatza eta uztaila bitartean heltzen dira.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak ez du landare honen egoera aztertu baina 2011 urteko Espezie Mehatxatuen EAEko Katalogoan 'Bakana' bezala sailkaturik dago eta 1977-an argitaratutako “Catálogo de plantas vasculares amenazadas del Principado de Asturias” zerrendan agertzen da, espezie mehatxatu bezala.

Esteka interesgarriak

Egilea: Maialen Sistiaga | http://heartratecentre.com/essay-about-music/ Sorrera: 2012/01/17 | http://mayneislandmusic.ca/can-someone-do-my-essay-for-me/ Azken eguneraketa: 2014/09/27 | http://appsoutletmax.com/product/adobe-fireworks-cs4-mac/ Bisita-kopurua: 1401 | follow Argazki nagusia: Jan Ševčík

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...