Sahats herrestaria
Salix repens

http://www.inglesesrl.com/phd-research-proposal/

click here Sahats herrestaria, izenak dioen moduan, zuhaiska herrestaria da, normalean metro bateko altuera lortzen ez duena. Zonalde hareatsuetan hazten da, kostaldeko dunetan, larre hezeetan eta zingira ertzetan. Iberiar Penintsulako iparraldean eta Portugalen da bereziki ugaria eta Euskal Herrian Gipuzkoan baino ez da azaltzen.

Salix repens

source link Dibisioa
Magnoliophyta
dissertation credits Klasea
Magnoliopsida
follow link Subklasea
Dilleniidae
apa research paper buy Ordena
Malpighiales
go to link Familia
Salicaceae
http://apnee.ffessm.fr/?write-a-paper Deskribatzailea
Linnaeus (1753)

Morfologia

http://seattlebusinesscapital.com/research-papers-green-manufacturing/ Research Papers Green Manufacturing

http://grupocentro.com.uy/best-cv-writing-service-in-dubai-92/ Zuhaiska herrestaria du, metro baterainoko altuera lortzen duena. Zurtoin hau etzana da, dekunbentea eta erradikantea, eta noizean behin sustraitu egiten da. Adar tenteak ditu, batere korapilatzen ez direnak, hasieran iletsuak baina heldutan glabroak, gaztain kolorekoak. Enbor zaharren azala esfoliatu egiten da batzuetan.

Hostoak

http://sweetsmilesdentistry.com/financehomeworkhelp-com/ financehomeworkhelp com

http://rubygosoftware.com/best-buy-paper-mario-sticker-star/ Hosto txandakatuak ditu baina batzuetan adarren puntan oposatuki kokatzen dira. Beste Salix-ak ez bezala, sahats herrestariaren hostoen ertza osoa da edo ia osoa da, eta tonalitate zuri-urdina du azpialdean. Hostoek 2 x 1 cm neurtzen dituzte, oblongo-transobatuak dira, eliptikoak eta lantzeolatuak. Mutur zorrotza dute, zertxobait kiribildua, eta oinarri borobildua. Hosto glabroak dira orokorrean baina iletsuak ere izan daitezke, berde-oliba kolorekoak gainealdean, eta orokorrean ilegabeak azpialdean. Pezioloa 0,5 cm baino txikiagokoa da, iletsua eta oinarri zabalagoarekin. Ez dute estipularik edo murriztu egin dira glandula motako egiturak osatuz, lantzeolatuak.

Loreak

Thesis Correction Service

get Sahats herrestaria, Salix guztiak bezala, dioikoa da, hau da, ale ar eta emeak bereizirik agertzen dira. Sahatsen loreak amentu motako multzoetan agertzen dira, baina hauek, amentu gehienak ez bezala, intsektuen bidezko polinizaziora moldaturik daude.

Sahats herrestariaren amentuak 3 x 1 cm-koak dira, txandakatuak (gutxi batzutan oposatuak) eta lateralak edo subterminalak. Pedunkulu motza dute edo sesilak dira, eta lore-brakteak izaten dituzte, transobatuak, oblongoak, lantzeolatuak eta mutur kiribildua dutenak. Normalean brakteen muturra ilunagoa da eta ile luzeak ditu.

Lore arren estaminek harizpi askea dute, iletsua normalean baina batzuetan glabroak. Lore emeek, aldiz, pistilo pubeszentea, glabreszentea edo glabroa izan dezakete, pedizelo luze baten baitan kokatzen dena. Estilo motza dute eta estigma bifidoak.

Fruituak

link

http://sensoreal.sk/online-homework-pros-and-cons/ Fruituak, amentu emetik aurrera agertzen dira, multzokatuta. Kapsula motakoak dira, obarioaren antzeko itxurakoak, eta 2 balben bidez irekitzen dira.

Antzeko espezieak

Salix sp.

http://feccoxpharma.com/2017/03/01/erwin-chargaff-as-well-as-the-background-of-4/?paged=2

writemyessay Salix generoko espezieak erraz hibridatzen dira eta batzuetan zaila suerta daiteke espezie mailako identifikazioa.

Banaketa

http://fairylanddaycarecenter.com/64000/hareov.php?sj=bsp-circular-859

Europako mendebalde eta erdialdean zehar aurkitzen da, baita Asiako ekialde eta erdialdean ere.

Salix repens Salix repens

Ekologia

Hare solte, kostaldeko duna, zingira ertzetan eta larre hezeetan hazten da, 0-1.500 metro bitarteko altitudean. Salix izen generikoa, zeltikozko "sal" (hurbil) eta "lis" (ura) hitzetatik omen dator, zona hezeetan hazteko joera baitu.

Fenologia

Apiriletik ekainera loratzen da eta fruituak maiatza eta ekaina bitartean heltzen dira.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Hebeloma leucosarx, Paxillus involutus, Cortinarius spp. eta Glomus mosseae onddoak, Salix repens-en mikorriza arruntak dira. Gainera, Corallorhiza trifida orkidea miko-heterotrofikoak, hifa-loturak eratzen ditu Salix repens eta Betula pendula-rekin.

Kontserbazioa

IUCN erakundeak ez du espezie honen egoera aztertu.

Egilea: Maialen Sistiaga | source link Sorrera: 2012/01/17 | click Azken eguneraketa: 2014/09/27 | see Bisita-kopurua: 1156 | http://www.montebovi.net/?literary-analysis-essay-huck-finn Argazki nagusia: Alan Gregg

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...