Sorbus sudetica

Zuhaixka hau 2 m arte iristen da. Tetraploide apomiktikoa da, noizbehinka ugalketa sexuala du, eta bere genoma S. aria eta S. chamaemespilus espezietatik dator. Sudeteak, Jura, Alpeak eta Pirineoen mendizerretan ezagutzen da. Euskal Herrian mendi garaienetan soilik aurkitzen da, Larrako karstaren inguruan, eta berau da bere banaketaren hego-mendebaldeko muga ere.  


Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Rosidae
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
(Tausch) Bluff, Nees & Schauer
Estatusa
ne

Morfologia

S. aria eta S. chamaemespilus espezieen arteko ezaugarriak ditu. 2 m arteko zuhaixka da, orokorrean tentea. Begiak ezkata ziliatudunak, ilegabeak eta ez likatsuak ditu.  

Hostoak

Hostoak dira bakunak, obalak, zerratuak, larrukarak, gainaldean ilegabeak eta gurin bakanekin nerbioetan, eta, zuri-ilupadunak azpialdean. 8 nerbio-pare arte izan ohi ditu.

Loreak

Korinbo-erako infloreszentzia du eta hauen adarrak trinkoki iletsuak. Sepaloak ilegabeak kanpo aldean eta ilupadunak barnealdean. Petaloak arrosaxkak.

Fruituak

Pomo ia biribilak eta gorriak.

Antzeko espezieak

Sorbus aria
Sorbus aria

Hostoaren azpialdean kolore zuri-zilarkara du honek ere. Banako txikiekin soilik sor daitezke arazoak, S. aria zuhaitza baita, 25 m izatera irits daiteke. Petalo zuridun loreak ditu, hosto ez-larrukarak eta 14 nerbio-pare ingurukoak.

Banaketa

Sudeteak, Jura, Alpeak eta Pirineoak mendizerretan aurkitu da. Euskal Herrian Pirineotako mendirik garaienetan soilik aurki daiteke, Larrako karst inguruan. Hauxe da espeziearen hego-mendebaldeko muga. 

Sorbus sudetica Sorbus sudetica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Picea abies
Izei gorria
Pseudotsuga menziesii
Douglas izeia
Abies alba
Izeia
Larix kaempferi
Alertze japoniarra
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra


Ekologia

Izeidietan, mendi-pinuz osatutako pinudietan, eta, ipuru eta errododendroz osatutako sastrakadietan bizi da, edozein motako lurzorutan. 

Fenologia

Udaberri amaieran edo uda hasieran loratzen da. Ez dugu fruitu-garaiaren informaziorik.

Egilea: Iñaki Odriozola | Sorrera: 2011/11/23 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1520 | Argazki nagusia: Krzysztof Ziarnek

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...