Pagoeta
Gipuzkoa

go to site Pagoetako Parke Naturala 1998ko irailaren 29an sortu zen ofizialki eta bere izenak dioen moduan, pago ugari dagoen gunea da. Aia, Zarautz eta Zestoa herrien tartean kokatuta dago.

Eskualde honek oso erliebe malkartsua du, altitudean desberdintasun nabariak daudelarik. Batik bat, basoez osaturik dago baina baserri inguruetan larre ugari aurki daitezke. Alzolaras ibaiaren ezkerraldean, gainera, zenbait birlandaketa daude.

Habitat ugaritasun hau dela eta, Pagoetako Parkeak dibertsitate faunistiko eta floristiko handia du eta babestutako zenbait animalia espezie topa daitezke bertan.

Duela urte batzuk Pagoetako Parke Naturalean zenbait ekintza sustatzen hasi ziren, naturaren kontserbazioarekin eta ingurugiro hezkuntzarekin erlazionatutakoak, hain zuzen. Horretarako, Iturrarango zentroa eta Agorregi burdinola erabiltzen dira.

Argazkia:
Pagoeta
Artikuluari buruz
Egilea: Antton Alberdi
Sorrera: 2011/10/26
Azken eguneraketa: 2014/10/17
Bisita-kopurua: 4666

Motzean
Geografia
Hedadura: 28,6 km2

Udalerriak: Aia, Zarautz, Zestoa

Mendiak: Urruztumeko Punta, Murugil, Olarteta
Kontserbazioa
Figurak: Parke Naturala
Urtea: 1998

Biologia

watch Eskualde atlantikoko fauna komunitateak babes egokia aurkitzen du Pagoetan: orkatzak, basurdeak eta erbiak, basoetako harrapariak edo hildako zura zulatzen duten okilak. Gainera, sai-zuri bikote bat urtero bueltatzen da Afrikako lurraldeetatik udaberrian bere habia egitera.

Galtzeko arriskuan dauden etxabere arrazen babeslekua ere bada, gure arbasoen garaian fauna basatia zena etxekotzerakoan egin zuten lanaren adierazgarri: behietan betizuak edota zaldietan pottokak.Nahiz eta bisitariek animali basatiak ikusteko aukera murritzak izan, badira erdi aske bizi diren eta erraz ikus daitezkeen oreinak eta aurrerago aipatutako betizu eta pottoka taldeak.

Pagoetako Parkeko landaretza atlantiarra da, klima epel eta euritsura egokitutakoa. Pagoetako berezko landaredia, gehienbat, Quercus robur espezieko zuhaitzez osaturiko hariztiek osatuko lukete. Erreka bazterretan eta etengabe heze dauden laiotzetan haltzadi kantabriarra izango litzateke nagusi eta, amaitzeko, 500 edo 600 metrotik gora, pagadia. Baso horietako askoren ordez gaur egun belardiak, baratzeak, pinu sailak eta antzekoak ikusiko ditugu. Landarediak orain betetzen dituen azalerak honela banatzen dira. Altzolarasko arroilean berriz, karearrizko harkaiztegiak eta zuhaitz hostoerorkorren baso misto ikusgarriak nahasten dira: ezkiak, basagurbeak, hostazuriak,, haginak, lizarrak, etab.

Animalia interesgarriak

Arrano sugezalea ( Circaetus gallicus )
Belatz handia ( Falco peregrinus )
Sai zuria ( Neophron percnopterus )
Zapelatz liztorjalea ( Pernis apivorus )

Landare interesgarriak

Pagoa ( Fagus sylvatica )
Haritz kanduduna ( Quercus robur )

Geologia eta geomorfologia

Bi unitate tektoniko nabarmentzen dira Parke honetan. Alde batetik, Donostiako unitateak Pagoetako iparraldea hartzen du eta Euskal Arkoa izenez ezagutzen den megaegituraren muina osatzen du. Material detritiko-karbonatodunak eta jatorri turbiditikoa dutenak azaltzen dira, bereziki Flysh Baltza (harezko silizeoak eta lutita beltzak) eta Goi Kretazeoko Flyshak (harezko kareharriak, margak eta estratifikatutako hareharriak).

Bestetik, Oizko unitatea dugu (Zestoa aldekoa), Pagoetako hego eta mendebaldera kokatuta dago eta gorabehera tektoniko handiak eragiten ditu, Pagoetako Kabalgamendu deiturikoak. Unitate hau Goi-Kretazikoaren hasieran sortu zen eta material nagusien artean kareharri urgonianoak ditu.

Pagoeta, haran atlantiarreko eskualdearen barruan dago eta beraz, ur asko eta tenperatura epelak izaten ditu. Urteko batezbesteko tenperatura 12-13 ºC-koa izan ohi da. Euriari dagokionez, urteko 1.600 mm-tik gorako prezipitazioak daude, hau da, Euskal Herriko eskualde euritsuenetako bat dugu hau.

Pagoeta Parke Naturaleko goreneko kota, Pagoeta mendiak du 714 metrorekin, eta kotarik baxuena Manterola erreka inguruan aurki dezakegu, itsas mailatik 7 metro baino gutxiagora kokatuta dagoelarik. Mailen arteko desberdintasun handi honek lurra oso aldapatsua izatea dakar eta ia-ia ez dago lur eremu laurik.

Kontserbazio-figurak

1998. urteko irailaren 29an Pagoeta aldea Parke Natural izendatu zuen Eusko Jaurlaritzako Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Euskal Herriko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legean eskatzen diren baldintzak betetzen zituela eta.

Erlazionaturiko araudia

253/1998 DEKRETUA, Pagoeta aldeko natur baliabideen antolamendurako planari behin- betiko onarpena ematen diona.

Nola iritsi

Pagoetako Parke Naturala Aiako udalerrian kokaturik dago. Kotxean joateko A-8 autobidea hartu behar da eta N-634 errepidetik jarraitu, Oriorako norantzan. Gudugaraira iristean GI-2631 errepidetik jarraitu behar da, Aiarako norantzan. Bidegurutze honetatik kilometro gutxi batzura aukituko dugu Parkeko sarrera.

Horrez gain, Parkeak urtean zenbait ospakizun egiten ditu eta dohako zenbait autobus zerbitzu eskeintzen ditu.

Zer egin

Pagoetako Parkeak, interesgarriak izan daitezkeen zenbait gune ditu, esaterako San Juan ermitako dolina (Aian), Iribarrengo kantxal zementatua (Altzolaras haranean) eta zenbait gune natural berezi:

http://www.fidam.net/?order-resume-online-london Behorbarroteko hagina

Hagin (Taxus baccata) hau, Gipuzkoako espezie heraldiko nagusia da. Parkean dauden espezieen dentsitatea altua izan arren, zuhaitz bat ere ez da hau baino handiagoa edo zaharragoa, 200 urte baino gehiago baitauzka.

click Elurzuloak

Elurra pilatu eta konserbatzeko zuloak. Naturalak izan zitezkeen, mendiaren erliebeari esker, edo gizonak eraikiak: lurrean egindako zuloak, paretak harrizkoak eta gainetik txabola batez edo kupula batez estaliak. Neguko elurteetan elurrez betetzen ziren, jela egiteko eta gero saldu egiten zen.

Karobiak

Antzina, harria berotuz karea lortzeko erabiltzen ziren harrizko labe handiak. Harria kare-hauts bihurtzen zen, antzinako nekazal munduan beharrezkoa etxeko bizitza eta lanerako: eraikuntzan, ongarri bezala soroetan, desinfektante bezala, arrautzak konserbatzeko…

source link Elutsaundiko pagadia

150 urte eta 30 metro inguruko altuera duten 20 pagorekin.

Megalitoak

Brontze garaiko (K.a. 5000-4000 - 3000-2500 urte bitartean) harri landugabeko monumentu funerario edo enterramentuak, Kristautasunaren aurreko erlijio-kulturaren seinale eta garai hartan lur hauetan gizarte bizitza zegoenaren seinale, gure herriko prehistoriaren ezagutzarako ekarkin garrantzitsua. Aian 12 daude izendatuak (baino ez eskabatuak): 9 tumulu eta 3 trikuharri.

Haitzuloak

Aia-Pagoetako lehenengo giza aztarnak historiaurreraino garamatzate. Antzina giza taldeen bizileku izandako zenbait haitzulo aurkitu dira Aiaren egungo jurisdikzioko lurralde menditsuan. Horien artean garrantzitsuena, eta Gipuzkoako lurralde historikoko nagusienetakoa Altxerri dugu (Gaur egun itxita aurkitzen da eta Aranzadi Zientzia Elkartearen ardurapean).

page Erlategi didaktikoa

Iturrarandik gertu eta helburu didaktikoekin, erletegi bat eraiki da eta bisita gidatuetan erlauntzen egitura eta antolaketa ikusi ahal izaten da, erleen bizimodua zuzen zuzenean jarraitzeko prestatua baitago.

Agorregi burdinola

Agorregiko burniola eta errotak Iturraranetik hurbil ditugu. Bertara heltzeko Iturrarango aparkalekutik edo Manterola baserritik har daiteke oinezko bidea. Euskal Herrian Erdi Aroaz geroztik erabili izan da ura energia sortzeko. Agirietan jasota dagoenez garai hartakoa izango zen Agorregiko burniola, Laurgaingo jaurerrikoa; aurreneko datuak XV. gizaldikoak ditugu. Burniola nagusia zen eta bertan burnia lortzen zen, gero lantegi txikietara eraman eta lantzeko. Lanerako lehengaiak burniarria, egur-ikatza eta erreketako ura ziren. Errotetan berriz, gari edo arto alea xehetuz irina lortzen zen.

Ibilbideak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...