Onddoak

Barrengorria
Agaricus campestris

Onddo hau izango da guztietatik ezagunena eta gure sukaldean gehien erabiltzen dena. Uda hasieratik udazkena bukatu arte ohikoa izaten da espezi honez osaturiko korroak aurkitzea, ganaduak bazkatzen duen belardietan. Kolore txuriko pileo eta estipea izaten dute eta igurtzerakoan ez da horitzen. Izenak adierazten duen bezela orriak gorrixkak izaten dira.

Argazkia: Errotari elkarte mikologikoa
Agaricus campestris

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2011/11/27
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1116

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (J.E. Lange) Imbach 1946
Sinonimoak
Psalliota bispora
Agaricus hortensis
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

5-10cm-takoa eta mamitsua izaten da. Hasieran globo itxurakoa, espeziea heltzen denean ganbila eta ale zaharrenetan guztiz zutitua aurkitzen dugu. Ezkata gehiago edo gutxiago izan dezake barietatearen arabera. Ehundura zetatsua. Ukitzerakoan apenaz aldatzen zaio kolorea hori zurbil batera.

Estipea

Tamaina aldakorrekoa da, oikoenak motza eta kurbatuak direlarik. Errezel partziala, eraztuna, izaten duen arren hau sinplea izaten da, epe laburrera suntsikorra izanik.

Orriak

Hauek itxiak eta libreak izaten dira. Ale gaztetan kolore arrosa deigarria izaten dute eta zahartzerakoan marroi-beltza bilakatzen da.

Mamia

Usain eta zapore apal eta gozokoa. Fina eta zurixka, airearekin kontaktuan kolore arrosa hartzen duena batez ere estipearen oin aldean.


Mikromorfologia

Esporak

Espora oboideoak 7-8x4-5μm-takoak. Kolore marroia, purpura edo beltzekoak izaten dira.


Ekologia

Habitata

Larreetan hazten dira, ugariak izanik ganaduak bazkatzen duenetan, korroak edo talde handi xamarrak eratuz.

Perretxiko-garaia

Uda hasieran agertzen den onddoa da, hala ere bere optimoa udazken hasieran dauka.

Jateko balioa

Oso preziatua bere zapore eta aurkitzeko erraztasunagatik. Dendetan saltzen dutena baino askoz ere zapore trinkoagoa dauka. Orrietan “ergotina”, alkaloide bat, ote zuen eztabaidatzen egon dira urte dezentetan. Azken ikerkuntzen arabera alkaloidea ez duela konfirmatu da, ala ere ale zaharrenetan, orri beltzak dutenak, ez kontsumitzea aholkatzen da.

Antzeko espezieak
Agaricus xanthodermus

Agaricus xanthoderma-rekin errez nahas daiteke, hau toxikoa izanik. Espezie honek usain txarra izaten du, tinta edo fenolarena, usaina nabarmenagoa egiten da prestatu ostean. Desberdintzeko beste ezaugarri bat kolorea da, hau mozterakoa eta eskuaz apur bat igurtzi ostean kolore hori bizia hartzen du.

Azpibeltz tinta usain-argia ( Agaricus xanthodermus )

Amanita verna

Amanita verna eta Amanita phalloidesen alba barietatearekin kontu handia izan behar da, hauek hilgarriak baitira. Ezberdintzeko orriak begiratu behar dira, bi amanitek txuriak izaten baitituzte.

Hiltzaile goiztiar ( Amanita verna )

Amanita phalloides var Alba

Amanita verna eta Amanita phalloides-en alba barietatearekin kontu handia izan behar da, hauek hilgarriak baitira. Ezberdintzeko orriak begiratu behar dira, bi amanitek txuriak izaten baitituzte.

Hiltzaile berdea ( Amanita phalloides )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...