Onddoak

Errotari faltsua
Clitocybe dealbata

Euskal Herrian hainbat intoxikazio sortzen dituen espeziea da, errotari (Clitopilus prunulus) espezie preziatuarekin nahastea erreza baita. Espezie txikia da, 2-4cm-tako pileo zurixka daukana. Udatik udazkena arte aurkitu dezakegu belazeetan zein basoetako gune belartsuetan.

Argazkia: Fred Stevens
Clitocybe dealbata

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2011/11/22
Azken eguneraketa: 2014/05/02
Bisita-kopurua: 1285

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Entolomataceae
Deskribatzailea: (Sowerby: Fr.) Gillet
Sinonimoak
Agaricus dealbatus
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Hasieran ganbila eta heltzen den heinean laua bilakatzen den pileo txikia dauka, 2-4cm-takoa. Ohikoa izaten da ale helduetan erdialdea hondoratua agertzea. Hertza kiribildua eta fina izaten da, zahartzen doanean forma ondulatua eta lobulatua hartzen duelarik. Kolore zuri-grisa izaten du. Pileoa hauts satinatu eta distiratsu bat izaten du.

Estipea

Motza eta zilindrikoa izaten da, ohikoa da kurbatua izatea. Sarritan estipearen oinaldetik ale bat baino gehiago lotzen dira. Kolore zurixka izaten du.

Orriak

Orriak hertsiak dira, eta oso gutxi dekurrenteak. Hasieran zuriak, gero tinte gris eta arreak agertzen dira.

Mamia

Zurixka, fina, trinkoa eta fibrotsua. Usain berezikoa, belarrarena eta irinarena baitauka.


Mikromorfologia

Esporak

Espora elipsoideak leunak, zuriak eta ez amiloideak. 4-6 x 3-4μm-takoa.


Ekologia

Habitata

Udatik udazkenera, larre, basoetako gune belartsuetan eta bide hertzean aurki dezakegun espezie da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Lanperna ezkatahoria
Amanita franchetii
Galanperna usaintsua
Lepiota cristata
Kuletoa
Amanita caesarea
Esnehorikor arrunta
Lactarius chrysorrheus
Ardagai pipa
Ganoderma lucidum
Onddo zikina
Boletus luridus
Azal horia
Stereum hirsutum
Hiltzaile konkorduna
Amanita virosa


Perretxiko-garaia

Udatik udazkenera, larre, basoetako gune belartsuetan eta bide hertzean aurki dezakegun espezie da.

Jateko balioa

Zapore gozoa izan arren espezie toxikoa da hau. Amanita musacariak bezala “muscarina” alkaloidea baitauka, kantitate txikiagoan hala ere. Ez dago esan beharrik espezie hau ez dela jangarria.

Antzeko espezieak
Clitopilus prunulus

Errotariarekin (Clitopilus prunulus) espezie estimatuarekin nahasi daiteke. Usain ezberdina daukate, errotariak irin usain oso intentsua dauka, besteak berriz irin eta belar usaina duelarik. Himenioan ere ezberdin daitezke, espezie toxikoak zuria baitauka eta jangarriak izokin kolorekoa. Haragiaren kontsistentzia ere ezberdina da, goian aipatu bezala errotari faltsuak fibrotsua dauka, eta errotariak hauskorra.

Errotaria ( Clitopilus prunulus )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...