Onddoak

Urbeltz mikadun
Coprinellus micaceus

Inongo balio gastronomikorik ez duen onddo hau oso arrunta da Euskal Herrian. Talde handitan hazten da, hondar egurtsuak dauden tokietan. Tamainarai dagokionez txikia da, bere txapelak ez baitu 4 cm baino gehiago izaten, hau kolore arre-doratukoa da. Estipe luzea izan dezake, 10cm-tako.

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Coprinellus micaceus

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2011/11/20
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 940

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Psathyrellaceae
Deskribatzailea: (Bull.), Johnson; 2001
Sinonimoak
Coprinus micaceus
Agaricus micaceus
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Hasieran oboidea da, alea heltzen doan heinean kanpai itxura hartzen du. 2-4cm-tako txapel txikia garatzen duen onddoa da. Ertza ildaskatua dauka. Ildo hauek ertzean hasi eta erdiraino luzatzen dira. Kolore arre-doratua dauka, ertz aldea argiagoa izaten delarik. Txapela, mika (garatxo txikia) erako pikor borobil eta distiratsuez estalita egoten da. Onddo hau ere delikueszente da baina, genero bereko beste espezie batzuk baino motelago.

Estipea

30-100 x 2-5mm-tako hanka garatzen du, hau zilindrikoa, hutsa eta azpi aldetik loditua izaten da. Estipeak kolore zuria izaten du eta hauts zuri batez estalirik egoten da. Ale heldutan, azpi aldeak kolore horixka izaten du eta ilegabea da.

Orriak

Himenoforo orriduna garatzen du. Hasieran· lamina hauek zuriak dira, gero purpurak eta indibiduo zaharrek kolore beltzekoak izaten dituzte. Lamina hauek finak, pizkat adnatuak eta·ertz zurikoak dira.

Mamia

Mamia fina, usain eta zapore gabea da. Mami honek kolore arre doratua dauka.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak amigdaliformeak edo fusiformeak dira. Poro germinatibo zentrala daukate. Esporak kolore marroi ilunekoak dira. 6.5-9x3,-5µm.


Ekologia

Habitata

Talde handi edo oso handitan hazten den onddoa da hau. Eroritako, lurperaturiko, partzialki erretako edo usteldutako egurrean azaltzen den onddoa da. Oso arrunta da hosto zabalen basoetan eta herriko lorategian.

Perretxiko-garaia

Udaberrian hasi eta negu hasiera arte aurki daitekeen onddoa da hau.

Jateko balioa

Jateko ez dauka inongo baliorik, are gehiago batzuen esanetan intoxikazio batzun susmagarria da.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...