Onddoak

Sare hiltzailea
Cortinarius orellanus

Oso perretxiko arriskutsua da, Amanita phalloides perretxikoaren antzeko intoxikazioak sortzen baititu. Gainera, pozoinak ez du efekturik perretxikoa jan denetik 12-13 egun pasa arte, gibelean eta giltzurrunetan nekrosiak sortuz. 50. hamarkadan perretxiko honek ehun heriotz baino gehiago eragin zituen Polonian; gaixotasunaren eragilea misterio bat izan zen 1952rarte, orduan konturatu baitziren gaixotasuna pairatutako guztiek Cortinarius orellanus perretxikoa jan izan zutela.

Argazkia: Carlos Rojo
Cortinarius orellanus

Artikuluari buruz
Egilea: Maialen Sistiaga
Sorrera: 2011/12/04
Azken eguneraketa: 2012/01/26
Bisita-kopurua: 1117

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Cortinariaceae
Deskribatzailea: Fr. (1838)
Sinonimoak
Dermocybe orellana
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

7-10 cm-koa, ganbila, nahiko irekia, oso lehorra, ezkata txikiekin eta kolore laranja-arrekoa.

Estipea

Zilindrikoa eta oinaldean kurbatuta. 8-12 x 0,8-1,3 cm-koa da, kolore horixka edo urre kolorekoa, zuntz gorrixkekin erdialdean, pixka bat ilunagoa oinarrian. Kortina nabarmena da eta hori kolorekoa izan ohi da.

Orriak

Laminak oso banatuak elkarrengandik, bertan basidio motako esporangioak.

Mamia

Horixka eta errefau usainarekin.


Mikromorfologia

Esporak

Espora amigdaliformeak sortzen dituzte, 8,5-13 x 5,5-7 µm-takoak, pikor txikiz apainduta. Espora-jalkina arre kolorekoa da.


Ekologia

Habitata

Ez da oso espezie ugaria, baina udazken aldera hostoerorkorren basoetan aurki daiteke, bereziki lurzoru areatsua duten harizti eta gaztainadietan.

Perretxiko-garaia

Udazkenean aurki daiteke.

Jateko balioa

Oso pozointsua. Ez da oso ugaria eta bere itxurak ez du erakargarria egiten.

Antzeko espezieak
Dermocybe sanguinea eta D. cinnabarina

Askoz ahulagoak dira, estilizatuagoak, oinak kolore berezirik gabeak eta pileo ez bulbosoekin. Espora txikiagoak dituzte.


Cortinarius speciossisimus eta C. orellanoides

Espora subglubosoak dituzte. Gainera, Cortinarius speciossisimus koniferoen basoetakoa da.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...