Onddoak

Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens

Eutypa generoko onddoak nahiko zaila izaten dira beraien artean bereizteko, ez baitaukate ezaugarri bereizgarririk. Eutypa flavovirensen kasua aldiz ezberdina da, peritezioen arteko gunearen kolorea berdea baita. Onddo hau askomikoto bat da eta kolore beltza dauka.  Hostozabaletan eta pagoetan da bati-bat ohikoa onddo hau.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Eutypa flavovirens

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2013/01/21
Azken eguneraketa: 2013/01/28
Bisita-kopurua: 1709

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Ascomycota
Klasea: Pezizomycotina
Ordena: Xylariales
Familia: Diatrypaceae
Deskribatzailea: (Pers.: Fr.) Tul. & C. Tul.
Sinonimoak
Diatrype flavovirens
Hypoxylon flavovirens
Stromatosphaeria flavovirens
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Ondo hedaturiko estroma garatzen du askomikoto honek. Azala falta zaion egur zatietan haztea da ohikoena baina hala ere, egur azal gainean ere behatu izan da. Azalera beltza duen onddo honek, hazten den substratuko ehunak barneratzen ditu.  Peritezioa, ere beltza da, zirkular edo oboidea izan daitekeelarik. 250-450μm-ko diametroa izaten du.   

Ostioloak 3-4 ildo subkoniko izaten ditu, kasu gutxi batzuetan bost. Peritezioen arteko gunea kolore berdeko ehun pseudoparentikoz beteta dago. 


Mikromorfologia

Askoak

Askoak klabiformeak eta estipitatuak dira. Eraztun amiloidea eta  inbaginazioa apikala izaten dute.  Asko hauek oktosporikoak dira eta 30-50 x 5-8μm-ko tamaina daukate. 

Esporak

Espora alantoideak (lukainka formakoak) dira eta erdi hialinoak edo kolore olibakara izaten dute. Erpinean biseriatuak diren esporek 7 - 9x1,5-2,5μm-tako tamaina daukate. Ez zaio parafisirik aurkitu.


Ekologia

Habitata

Nahiko ohikoa den espeziea da hau, batez ere pagoan aurkitu da. Horretaz gain, ametzen (Quercus pyrenaica), haritzen, urkien, lizarren, isats arrunt baten (Cytisus scoparius), elorri zurian eta pinu gorrian ikusi da. Zuhaitz hauen adarretan hazten da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura
Gibelurdina
Russula virescens
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Ganoderma pfeifferi
Lanperna horia
Amanita citrina
Kukuma
Amanita ovoidea


Perretxiko-garaia

Urte osoan zehar aurki daitekeen onddoa da honako hau.

Jateko balioa

Onddo honek duen itxurak ez du sukalderako oso erakargarria egiten. Beraz balio gabea dela esan dezakegu.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...