Onddoak

Galera hiltzaile
Galerina marginata

Tamainaz espezie txikia bada ere, daukan amatoxina kantitate altuak hilgarria bilakatzen du. Espezie hau besteengandik bereizteko ezaugarriak mamiaren hirina usaia, eta ezkatarik gabeko eraztuna dira.

 

Argazkia: Nerea Abrego
Galerina marginata

Artikuluari buruz
Egilea: Nerea Abrego
Sorrera: 2011/11/23
Azken eguneraketa: 2012/01/05
Bisita-kopurua: 1834

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycotina
Ordena: Agaricales
Familia: Strophariaceae
Deskribatzailea: (Batsch) Kühner
Sinonimoak
Agaricus autumnalis
Agaricus caudicinus
Agaricus marginatus
Agaricus unicolor
Galera marginata
Galerina autumnalis
Galerina unicolor
Pholiota marginata
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Hilgarria

Makromorfologia

Pileoa

4-8 cm-ko txapela, kanpanulatua lehendabizi eta gero konbexua, mamelonatua. Kutikula higrofanoa da, arre kolorekoa bustita dagoenean, eta horiagoa lehortzerakoan.

Estipea

Oin luzea eta mehea dauka, zilindrikoa (4-7 x 0.5-0.8 cm), apur bat bulbatua amaieran eta kolore arre horikoa, eraztun mehe batekin (ale helduetan eraztuna desager daiteke).

Orriak

Meheak, estuak eta adnatuak, kolore arre horikoak.

Mamia

Mehea, horia eta hirina usainarekin.


Mikromorfologia

Esporak

Esporada okre kolorekoa. Esporak amigdaliformeak, apainduak, ≈10 x 6 mikrakoak.


Ekologia

Habitata

Deskonposatzen dagoen egurra.

Perretxiko-garaia

Udazken eta negu hasierakoa.

Jateko balioa

Ez dauka jateko baliorik, izan ere, hilgarria izan daiteke.

Antzeko espezieak
Kuehneromyces mutabilis

Beste espezie hau egur hilean ere hazten den arren, eraztunaren azpian ezkatak ditu, eta sortatan hazten da. Honetaz gainera, mamiak ez dauka hirina usairik eta esporak leunak ditu.

Kontutan hartu beharreko espeziea da, Galerina marginata hilgarria izan daitekeen espeziea den bitartean, Kuehneromyces mutabilis jangarria delako.


Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...