Onddoak

Ardagai pipa
Ganoderma lucidum

Zuhaitzen enborretan bizi den onddoa da, urte osan zehar ikus dezakegu eta banaketa zabalekoa da, ia edonon aurki daitekeelarik. Oso preziatua da batez ere Asia aldetik. Txinan orain dela 4ooo topatu zuten eta Reishi izenaz ezagutzen da. Sendagai natural bezela erabiltzen da, arnas gaitzetarako eta beste hainbat gaixotasun sendatzeko, baita kolesterol maila jaisteko eta kantzerrari aurre egiteko tratamentuetan ere.

Argazkia: ichn.iec.cat
Ganoderma lucidum

Artikuluari buruz
Egilea: Aitziber Zufiaurre
Sorrera: 2012/01/03
Azken eguneraketa: 2012/11/14
Bisita-kopurua: 1804

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Polyporales
Familia: Ganodermataceae
Deskribatzailea: (Curtis) P. Karst. 1881
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Basidioma efusu-errefusatua da eta 20 cm-ko diametroa lor dezake. Giltzurrun formakoa da. Kolore gorrixka zein marroiak hartzen ditu heldu denean, hasierako kolorea (hazten ari den partekoa) nahiko txurixka izanda. Gainazal disdiratsu eta gogorra dauka, barnizatuta egongo balitz bezela. Estipea ez da beti agertzen eta agertzen denean albo batean txertatuta egoten da. Basidiomaren kolore berekoa izaten da  eta bere neurriak 10-25 x 1-3 cm-koak dira. Hau, pileoa ez bezala, ez dirudi barnizatuta dagoela. Izaera zurruna mizelioaren eraiketa triniktikoak ematen dio.


Mikromorfologia

Basidioak

Himenioa holobasidio klabiformetaz (mazo itsurakoak) eratuta dago. Garapen exogenoa dituzten lau basidiospora sortuko dira holobasidioen alde apikalean, esterigma betez lotuta.

Esporak

Kolore arrekoak dira eta nahiko forma borobilekoak. Bere neurriak 7-15 x 6-9 mikrakoak dira. Geruza lodia daukate hozitzea asko kostatzen zaielarik.


Ekologia

Habitata

Espezie egurtarra da, sustrai zein enborretan ageri da, bereziki Quercus generoko espezieak ditu gustoko. Asiako baso hezeak dira bere habitat gustokoena eta urte osoan zehar topa dezakegu. Ia leku guztietan aurki daitekeen onddoa da hau, bai Asia, bai Amerika eta baita Europako basoetan ere. Gehienbat Asian, konkretuki Txinan, da preziatua, orain dela 4000 urte ezagutu baitzen.


Habitat bereko espezie batzuk:
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Mitra-zuria
Helvella crispa
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Antrodia serialis
Lanperna horia
Amanita gemmata


Jateko balioa

Jangarria ez den arren gizakiak erabilera handia eman dio onddo honi, eta sendagai natural bezela erabiltzen da hainbat gaixotasun sendatzeko (arnas gaixotasunak, kolesterola jaisteko, gaixotasun hepatiko zein kardikoak sendatzeko, diabetesa sendatzeko eta baita Rusulla subnigricans onddoaren efektu toxikoa deusezteko ere). Azken aldi honetan gainera kantzerrari aurre egiteko tratamenduan onuragarria dela dirudi. Txinan aurkitu zen orain dela 4000 urte eta oso erabilia izan da orduz geroztik, Reishi izenaz ezagutzen da bertan.

Antzeko espezieak
Ganoderma tsugae

Asian ere oso preziatua da oso antzekoa den Ganoderma tsugae, antzeko erabilera dauka.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...