Onddoak

Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula

Ondo behatu aurretik Russula baten antz handia du perretxiko honek, baina bere mamia ez da Russulena bezain hauskorra eta xehatua. Higrophorusen artean EAEn oraingoz topatu ez den H. erubescensekin nahas daiteke, baina azken hau ezko gibelgorria ez bezala, koniferoen azpian ateratzen da. Gainera, tamainaz apur bat txikiagoa da. Ezko gibelgorria gure inguruetan gutxi ateratzen den arren, perretxiko jangarria da.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Hygrophorus russula

Artikuluari buruz
Egilea: Ostaizka Aizpurua
Sorrera: 2011/11/29
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 983

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Basidiomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Hydrophoraceae
Deskribatzailea: (Fr.:Fr.) Quél. (1838)
Sinonimoak
Agaricus erubescens
Limacium erubescens
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Perretxiku honen txapelak 5-20 cm-ko diametroa du. Kutikulak kolore arrosa du, purpura koloreko puntuekin, batez ere erdialdean. Giroa hezea denean lingirdatsua da. Hasierako ganbil formatik zapalera pasatzen da eta kizkur irregularrak izaten ditu. Ertzak biribilduak. 

Estipea

Hanka mardula, zilindrikoa eta betea. 4-10 x 1-3 cm-koa da eta hasieran kolore zurikoa izan arren, ondoren txapelaren antzeko kolore arrosa hartzen du. Ez du gortinarik.

Orriak

Orri zabalak  eta atxikiak ditu. Kolore zuria dute nahiz eta zahartzean gorri ardokara koloreko orbanak ateratzen zaizkien.

Mamia

Mami trinkoa eta zuria, ebakitzean arrosa kolorea hartzen duena. Usai ona izaten du nahiz eta zaporea mingots samarra den.


Mikromorfologia

Esporak

Espora zuriak eta eliptikoak dira, 6-9 x 4-6 μm-koak.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen basoetan agertzen da, lurzoru kareatsuetan, batez ere arte eta haritz azpian.


Habitat bereko espezie batzuk:
Astaputz perladuna
Lycoperdon perlatum
Gardinga
Chlorociboria aeruginascens
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Lur izarra
Geastrum fimbriatum
Katilu laranja
Aleuria aurantia
Eutypa flavovirens
Eutypa flavovirens
Mitra-zuria
Helvella crispa
Txanogorritxu
Sarcoscypha coccinea


Perretxiko-garaia

Udazkenean agertzen da eta normalean ale askoko taldeetan.

Jateko balioa

Euskal Herrian erdipurdiko jangarri izendatua egon arren, Katalunia aldean oso jangarri ona bezala kontsideratua dago. Normalean gisatuan jaten dute, izan ere bere haragiak platereko zapore atsegin guztiak xurgatzen baititu. Perretxiku honen kalitatea asko hobetzen da kutikula mingotsa kenduz gero.

Antzeko espezieak
Hygrophorus erubescens

Higrophorus russula perretxikoa, EAEn agertzen ez den H. erubescensekin nahas daiteke, baina azken hau koniferoen azpian ateratzen den heinean ezko gibelgorria hostozabalen basoetan azaltzen da. Gainera, ezko gibelgorria baino txikiagoa da eta igurtziz gero bere mamia horitu egiten da. 


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...