Onddoak

Galanperna hiltzailea
Lepiota helveola

top resume writing companies Arreta handia izan behar da tamaina txikiko onddo honekin, heriotza eragin baitezake. Pozoidura faloidiarraren  eragiten du. Nahiz eta onddo hau gurean arraroa izan, talde honetako onddoak  gure lorategietan hazten dira. Esate  baterako aurten (2011) lepiotatxikiak jateagatik pertsona bat hil da eta beste batzuk larriki pozoidu dira.  Onddo hau txikia da, 6cm izan baitezake eta  tonu arrosak nagusi dira. 

Argazkia: Giancarlo Partacini
Lepiota helveola

Artikuluari buruz
Egilea: Asier Uribeetxeberria
Sorrera: 2011/12/19
Azken eguneraketa: 2011/12/19
Bisita-kopurua: 1576

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basdiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: Bres. (1881)
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Hilgarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

next 3-6cm-tako pileo txikia garatzen duen onddoa da. Hasieran hemisferikoa da hau, baina alea heltzen doan heinean luzatu  eta ertzak  pixkat gorantz kiribeltzen dira.  Txapelaren erdian mameloi txiki bat izaten dute. Onddo honetan tonu arrosak dira nagusi.  Ardo koloreko  ezkata konzentrikoak izaten dituzte. Ertzetan ezkaten arteko tartea handitzen joaten da. Mameloiak kolore  arre iluna izaten du.

 

Estipea

3-6 x 0,3-0,5cm-tako oina izaten du. Estipea zilindrikoa da eta azpi-aldean bolba baten antzeko egitura lodiagoa garatzen du.  Ezkatak azaltzen ditu eraztun bakar eta sinplearen azpian, hau kolore zurikoa izanik ez estipea bezala hau arrosa baita.

 

Orriak

Libreak dira eta beraien artean tarte nahiko  handia izaten dute. Kolore zuri-arrosa  izaten dute. Orriaren ertzean ileak izaten dituzte.

Mamia

Zuria hasieran, behin mozterakoan gorritzeko joera dauka. Fruta usaina dauka.


Mikromorfologia

Esporak

Esporada zuria dauka onddo  honek. Espora elipsoidalak  gardenak eta lauak dira eta 7-9 x 4,5-5,5µm-koak. Espora hauek erreakzioari dagokienez destrinoideak dira.


Ekologia

Habitata

Belardietan zein basoetako bide bazterretan  hazten den onddoa da. Beti ere gramineoen azpian. Nahiko onddo arraroa da  hau gurean.

 

Perretxiko-garaia

Udazkean ataratzen da onddo  honen  fruitu-gorputza

Jateko balioa

Nahiz eta usain oneko onddoa izan ez da onddo jangarria. Bera jateak heriotza ekar baitezake intoxikazio faloidiarraren eraginez. Orokorrean tamaina txikiko lanpernak jatea ez da gomendatzen, hauetako asko hilgarriak baitira.  

Antzeko espezieak
Lepiota brunneoincarnata

Autore batzun arabera espezie bera dira bi onddoak, Lepiota helveola azken honen  barietatea izanik. Bi espezieak morfologikoki oso antzekoak dira, biak  pileo txikiak garatzen dituzte eta tonu arrosak  dira nagusi fruitu gorputzean. Aurrez esan bezala ez da  gomendagarria tamaina txikiko lepiotak jatea, asko hilkorrak baitira


Macrolepiota procera

Bereizteko errezena Galanpernaren tainuaz jabetzea da. Macrolepiotak oso handiak izaten dira eta besteak txikiak, 5 bat centimetro izaten baitituzte asko jota. Lepiota txikiak kolore arrosakara izaten dute. Mikologoek aholktatzen dute soilik lepiota handiak jatea.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...