Onddoak

Mycena stylobates

Mycenaceae familiako perretxiko saprotifikoen artean sailkatzen den hau, belardietako egur hilean, adar erorietan, hostoetan eta koniferoen azikuletan agertzen da. Tamainaz txikiak diren arren batzuen ustetan luminiszenteak dira.

 

Argazkia: Joshua Birkebak
Mycena stylobates

Artikuluari buruz
Egilea: Maialen Arrieta
Sorrera: 2011/12/11
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1400

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus dilatatus
Agaricus stylobates
Marasmius torquatus
Pseudomycena stylobates
Mycena dilatata
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

3-15 mm-tako diametroa izan dezake. Likatsua da eta banandu daitekeen geruza lirdingatsu batez estalirik dago. Gaztea denean forma konikoa duen arren, heltzen doan neurrian kono itxura galdu eta zapalduz joaten da. Pileoa zeharargitsua da eta gris- marroi argitik, gris zurixkaranzko kolorea izan ohi du.

 

 

 

Estipea

10-60 mm luze eta 0,5-1 mm zabal izan ohi ditu. Hauts zuri fin baten bidez estalirik egoten da, nahiz eta gerora leun bilakatzen den. Estipearen oinean disko basal bat ageri da, ilez estalirik dagoena. Koloreari dagokiola, urdin-grisa da.

 

Orriak

Himenoforoa orriz eraturikoa da eta elkarren artean estuki loturik daude, nahiz eta ale zaharrenetan orrien arteko lotura zabalagoa izan. Orriak nahiko finak dira eta badira batzuk tamaina txikia dutenak (lamelulak). Himenoforoa, 8-16 orriz eratua dago eta kolore grisa dute.

 

Mamia

Koloregabea da eta ez du ez usain ez zapore berezirik.

 

 

 


Mikromorfologia

Esporak

 Esporak eliptikoak eta leunak dira. Euren tamaina 10-6 x 3,5-4,5 µm-tak

 

 

 

 


Ekologia

Habitata

Belardietako egur hilean, adar erorietan,hostoetan eta koniferoen azikuletan agertzen da.

 

 

 



 

Perretxiko-garaia

Udatik udazkenera bitartean agertzen da.

Jateko balioa

Espezie honen tamaina oso txikia da. Horretaz gain ez dauka ez zapore berezirik ez aipagarria den usainik, beraz ez dauka  jateko baliorik.

 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...